Joe Leire, barka, ez dago mito erotiko bat amiltzea baino bekatu
latzagorik. Gainera, berriro igo dezakezu aldarera. Behintzat, Garik ez dio
NIRE mito erotiko izateari utzi telebistako agerpen harengatik Ez zen
bideoklip bat, baizik eta kalean ezustean harrapatu eta kantarazi egin
zieten.

Garik ez zeban txarto hartuko, ezta? Lehengoan Luistxoren ukoaren berri
jaso nuen Saizarbitoria eta iragana irakurtzeari eta badakizu, kezka horiek
pizten zaizkizu:zer egin edo esan ote dut Luistxo mintzeko bezain gaizki.
Agian izango da eibartarren artean adierazi gabeko arauren bat eta apurtu
egingo nuen, eta Gariren kasuan ere...

Horrelakoak datozkizunean, onena estoizismoz, eszeptizismoz eta Epikuroz
onduriko koktel bat barneratu eta bake santua.

Hori bai, horrek ez du lana bilatzen laguntzen. Zelan doakizu arazoa?
Daukazun esperientziarekin, datorren urtean ez zara langabezian izango,
ezta?
Nire anaiak hemen lanik ez eta Txileko Santiagora joan da. Dioenez, hemengo
tristura barik han bizipoz ekonomiko antzeko bat dago.

Arrate, bestalde, egunero errehabilitaziora;geldika-geldika, gero eta
hobeto.

Leire, zu ez zara inoiz Bermeora etortzen ala? Aitzakia polita izan liteke
gu ikustera etortzea.

Laztan handi bat
2015 uzt 20 15:39 erabiltzaileak hau idatzi du ("leire narbaiza arizmendi" <
txarg...@gmail.com>):

> Jo, Markos. Ez dot ikusi bidioklip hori baiña nahi dabenian Garik oso
> ahots ederra daka! Neri kantari ona iruditzen jata. Bere personalidadiak
> galtzen dau igual artista moduan, baina kantau ondo kantatzen dau!
>
> Baiña igual gure lehenengo mito erotikua izan zelako, batek daki! XDD
>
> leire, nerabezarua goguan
>
> Zapiain Markos<mzapi...@gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2015(e)ko
> uztailak 2 09:28):
>
>> Atzo telebistaren aurrean seko lo, erdi esnatu eta... Gari kantari, atari
>> batean, bikotekidearekin batera? Asoziazio libreari bide emanez, ez du
>> barren Gariren kantaeraren kalitatearekin inongo zerikusirik, ez ote da
>> goraipatzekoa Eros Ramazzottiren autokontzientzia, berriki adierazi baitu
>> abesten duela "portaleko talefonotxoak bezala"? Errespetua merezi du
>> behiala goitik behera begiratzen genion artista honek, egian den arren
>> hobea dela elkarrizketetan kantuan baino. Osagarri eta akonpainamendu
>> polita zatekeen Gari eta bere neskak abesten zuten portaleko interfonotik
>> Ramazzotiren ahotsa entzutea.
>>
>>
>>
>> _______________________________________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to