Ai, interneteko bide bihurrixak! Nik Gari Hertzainakekua aittu eta Gari
Araolazaz jardun Markosek! Enfin!

Gariri eskatu biharko detsagu hurrengo afarixan kantatzeko! XDDD

leire, lianta!

Zapiain Markos<mzapi...@gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2015(e)ko
uztailak 21 11:56):

> Barka Leire, Gari eta gainerakoak, uste nuen Leireri bakarrik idazten ari
> nintzaiola
> 2015 uzt 21 11:41 erabiltzaileak hau idatzi du ("Gari Araolaza" <
> g...@eibar.org>):
>
> Lasai Markos, arau hausterik ez (oraingoz). Gai honetan Gari hau lasaiago
>> dabil radarraren azpian.  ;-)
>>
>> Gari
>>
>> Zapiain Markos<mzapi...@gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2015(e)ko
>> uztailak 21 11:38):
>>
>>> Joe Leire, barka, ez dago mito erotiko bat amiltzea baino bekatu
>>> latzagorik. Gainera, berriro igo dezakezu aldarera. Behintzat, Garik ez dio
>>> NIRE mito erotiko izateari utzi telebistako agerpen harengatik Ez zen
>>> bideoklip bat, baizik eta kalean ezustean harrapatu eta kantarazi egin
>>> zieten.
>>>
>>> Garik ez zeban txarto hartuko, ezta? Lehengoan Luistxoren ukoaren berri
>>> jaso nuen Saizarbitoria eta iragana irakurtzeari eta badakizu, kezka horiek
>>> pizten zaizkizu:zer egin edo esan ote dut Luistxo mintzeko bezain gaizki.
>>> Agian izango da eibartarren artean adierazi gabeko arauren bat eta apurtu
>>> egingo nuen, eta Gariren kasuan ere...
>>>
>>> Horrelakoak datozkizunean, onena estoizismoz, eszeptizismoz eta Epikuroz
>>> onduriko koktel bat barneratu eta bake santua.
>>>
>>> Hori bai, horrek ez du lana bilatzen laguntzen. Zelan doakizu arazoa?
>>> Daukazun esperientziarekin, datorren urtean ez zara langabezian izango,
>>> ezta?
>>> Nire anaiak hemen lanik ez eta Txileko Santiagora joan da. Dioenez,
>>> hemengo tristura barik han bizipoz ekonomiko antzeko bat dago.
>>>
>>> Arrate, bestalde, egunero errehabilitaziora;geldika-geldika, gero eta
>>> hobeto.
>>>
>>> Leire, zu ez zara inoiz Bermeora etortzen ala? Aitzakia polita izan
>>> liteke gu ikustera etortzea.
>>>
>>> Laztan handi bat
>>> 2015 uzt 20 15:39 erabiltzaileak hau idatzi du ("leire narbaiza
>>> arizmendi" <txarg...@gmail.com>):
>>>
>>> Jo, Markos. Ez dot ikusi bidioklip hori baiña nahi dabenian Garik oso
>>>> ahots ederra daka! Neri kantari ona iruditzen jata. Bere personalidadiak
>>>> galtzen dau igual artista moduan, baina kantau ondo kantatzen dau!
>>>>
>>>> Baiña igual gure lehenengo mito erotikua izan zelako, batek daki! XDD
>>>>
>>>> leire, nerabezarua goguan
>>>>
>>>> Zapiain Markos<mzapi...@gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2015(e)ko
>>>> uztailak 2 09:28):
>>>>
>>>>> Atzo telebistaren aurrean seko lo, erdi esnatu eta... Gari kantari,
>>>>> atari batean, bikotekidearekin batera? Asoziazio libreari bide emanez, ez
>>>>> du barren Gariren kantaeraren kalitatearekin inongo zerikusirik, ez ote da
>>>>> goraipatzekoa Eros Ramazzottiren autokontzientzia, berriki adierazi baitu
>>>>> abesten duela "portaleko talefonotxoak bezala"? Errespetua merezi du
>>>>> behiala goitik behera begiratzen genion artista honek, egian den arren
>>>>> hobea dela elkarrizketetan kantuan baino. Osagarri eta akonpainamendu
>>>>> polita zatekeen Gari eta bere neskak abesten zuten portaleko interfonotik
>>>>> Ramazzotiren ahotsa entzutea.
>>>>>
>>>>>
>>>>>
>>>>> _______________________________________________
>>>>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
>>>>> eibartarrak-requ...@postaria.com
>>>>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>>>>
>>>>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>>>>
>>>>
>>>>
>>>> _______________________________________________
>>>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
>>>> eibartarrak-requ...@postaria.com
>>>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>>>
>>>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>>>
>>>
>>> _______________________________________________
>>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
>>> eibartarrak-requ...@postaria.com
>>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>>
>>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>>
>>
>>
>> _______________________________________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to