Lasai Markos, arau hausterik ez (oraingoz). Gai honetan Gari hau lasaiago
dabil radarraren azpian.  ;-)

Gari

Zapiain Markos<mzapi...@gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2015(e)ko
uztailak 21 11:38):

> Joe Leire, barka, ez dago mito erotiko bat amiltzea baino bekatu
> latzagorik. Gainera, berriro igo dezakezu aldarera. Behintzat, Garik ez dio
> NIRE mito erotiko izateari utzi telebistako agerpen harengatik Ez zen
> bideoklip bat, baizik eta kalean ezustean harrapatu eta kantarazi egin
> zieten.
>
> Garik ez zeban txarto hartuko, ezta? Lehengoan Luistxoren ukoaren berri
> jaso nuen Saizarbitoria eta iragana irakurtzeari eta badakizu, kezka horiek
> pizten zaizkizu:zer egin edo esan ote dut Luistxo mintzeko bezain gaizki.
> Agian izango da eibartarren artean adierazi gabeko arauren bat eta apurtu
> egingo nuen, eta Gariren kasuan ere...
>
> Horrelakoak datozkizunean, onena estoizismoz, eszeptizismoz eta Epikuroz
> onduriko koktel bat barneratu eta bake santua.
>
> Hori bai, horrek ez du lana bilatzen laguntzen. Zelan doakizu arazoa?
> Daukazun esperientziarekin, datorren urtean ez zara langabezian izango,
> ezta?
> Nire anaiak hemen lanik ez eta Txileko Santiagora joan da. Dioenez,
> hemengo tristura barik han bizipoz ekonomiko antzeko bat dago.
>
> Arrate, bestalde, egunero errehabilitaziora;geldika-geldika, gero eta
> hobeto.
>
> Leire, zu ez zara inoiz Bermeora etortzen ala? Aitzakia polita izan liteke
> gu ikustera etortzea.
>
> Laztan handi bat
> 2015 uzt 20 15:39 erabiltzaileak hau idatzi du ("leire narbaiza arizmendi"
> <txarg...@gmail.com>):
>
> Jo, Markos. Ez dot ikusi bidioklip hori baiña nahi dabenian Garik oso
>> ahots ederra daka! Neri kantari ona iruditzen jata. Bere personalidadiak
>> galtzen dau igual artista moduan, baina kantau ondo kantatzen dau!
>>
>> Baiña igual gure lehenengo mito erotikua izan zelako, batek daki! XDD
>>
>> leire, nerabezarua goguan
>>
>> Zapiain Markos<mzapi...@gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2015(e)ko
>> uztailak 2 09:28):
>>
>>> Atzo telebistaren aurrean seko lo, erdi esnatu eta... Gari kantari,
>>> atari batean, bikotekidearekin batera? Asoziazio libreari bide emanez, ez
>>> du barren Gariren kantaeraren kalitatearekin inongo zerikusirik, ez ote da
>>> goraipatzekoa Eros Ramazzottiren autokontzientzia, berriki adierazi baitu
>>> abesten duela "portaleko talefonotxoak bezala"? Errespetua merezi du
>>> behiala goitik behera begiratzen genion artista honek, egian den arren
>>> hobea dela elkarrizketetan kantuan baino. Osagarri eta akonpainamendu
>>> polita zatekeen Gari eta bere neskak abesten zuten portaleko interfonotik
>>> Ramazzotiren ahotsa entzutea.
>>>
>>>
>>>
>>> _______________________________________________
>>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
>>> eibartarrak-requ...@postaria.com
>>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>>
>>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>>
>>
>>
>> _______________________________________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to