Ondo, pozten naiz. Hurrengo pausua Portalean egiten diren kultur jarduera
guztiak jasotzea, eta ez bakarrik udalak berak bultzatzen dituenak.
Adibidez, bitxia da baina webgune hori  ikusita ezinezkoa da konturatzea
Portalean bertan dantza gela bat dagoela non astero 300 lagun inguruk
dantza egiten duten. Zaila da ulertzea zergatik Udalak bere gain hartu
behar dituen musika, zeramika edo dibujoko eskolak, eta ordea dantzakoa ez,
baina oraindik harrigarriagoa nola bisibilitate minimoa ere ukatzen zaion.

Agendarena? Ni etsi naiz. Pentsatzen hasi naiz nahita ari dela nor bere
kabuz. Aste honetako adibide bat. Bihar Coliseo antzokian Dantza ikuskizun
bat dago. Hemen Eibarko udalaren webguneko sarrera:
http://www.eibar.eus/eu/kultura/agenda/itzalak-txoriak Aurrerapausoa da
sarrera izatea, nahiz eta oraindik maitasun apur bat falta zaion kulturaren
komunikazioari. Udalak antolatzen du, baina udalaren webgunean ageri ez den
dantza taldeak, bere blogean kariño apur bat gehiago jartzen dio dantza
ekitaldi beraren komunikazioari: https://goo.gl/P3fh6O

Ikuskizun horretako koreografoa aldameneko herrikoa da, Elgoibarkoa, eta
gure herrian ematen ditu dantza klaseak. Eibarko udalaren komunikazioan
hori ez da aipatu ere egiten. Barregarri ere gertatzen da nola aurkezten
duen Josu: "*bi koreografo ezagun sartzen dira: Paolo Mohovich eta Josu
Mujika.*". :-O

Elgoibarren (ez udalaren webgunean, ez Barren aldizkarian...) ez duzue
aurkituko Eibarko Coliseoan izango den dantza ekitaldiaren berri,
elgoibartar batek koreografiatutako lana izan arren!!! Eta Eibarren nekez
enteratuko zarete, bihar bertan, Mixel Etxekopar zuberotarraren emanaldia
izango dela Elgoibarren.

oier.

2015-10-01 9:26 GMT+02:00 Asier Sarasua <asara...@gmail.com>:

> Eibarko udalak hauxe argitaratu dau oin dala gitxi:
> www.eibar.eus/kultura
>
> Autobonborik eitteko asmo barik (Codesyntaxek egin dabelako), baina
> uste dot Eibarko Udalak asmau egin dabela erabagi honekin.
>
> Orain arte nahiko sakabanatuta zekan informaziño guztia, gune
> bakarrian bateratu dau. Hortxe topauko dogu Portaleako, Coliseoko,
> Liburutegiko, Euskera saileko, Egoibarrako, Museoko, eta abarreko
> informaziño guztia. Ekitaldixak, albistiak, kontakturako helbidiak...
>
> Sare sozialetan oindiokan pixkat sakabanatuta dago Eibarko Udalan
> irudixa eta jarduna (kontu desberdin asko, bai Twitterren eta bai
> Facebooken; bakoitxa beran aldetik), baina hor be bateratzeko eta
> koordinatzeko asmua ei dago. Esango neuke hasi dirala, eta Eibarko
> Udalan Twitter kontua ondo hasi dala biharleku horretan.
>
> Pendiente gelditzen dan kontu bat?
> Oier Araolazak (eta Garik) aspaldi aldarrikatzen daben kontu bat:
> eskualde mailako agenda bateratu bat. Elgoibarren, Soraluzen, Elgetan,
> Ermuan... gauza interesgarri mordua egoten da, eta gehixenetan ez gara
> enteratzen. Eta inguruko herrixetakuak be, gitxi Eibarkuetaz.
>
> Baina bueno, hasieran esandakuan harira, lehenengo urrats hau gustau
> jatala.
>
> Ez badozue ezagutzen, hortxe dakazue:
> www.eibar.eus/kultura
>
> Erabiltzaile eta eibartar moduan, uste dot erabilgarrixa eingo jakula
> guztiori.
>
> a.
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>



-- 

____________________________________________
Oier Araolaza Arrieta - o...@dantzan.com
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to