Eibarko udalak hauxe argitaratu dau oin dala gitxi:
www.eibar.eus/kultura

Autobonborik eitteko asmo barik (Codesyntaxek egin dabelako), baina
uste dot Eibarko Udalak asmau egin dabela erabagi honekin.

Orain arte nahiko sakabanatuta zekan informaziƱo guztia, gune
bakarrian bateratu dau. Hortxe topauko dogu Portaleako, Coliseoko,
Liburutegiko, Euskera saileko, Egoibarrako, Museoko, eta abarreko
informaziƱo guztia. Ekitaldixak, albistiak, kontakturako helbidiak...

Sare sozialetan oindiokan pixkat sakabanatuta dago Eibarko Udalan
irudixa eta jarduna (kontu desberdin asko, bai Twitterren eta bai
Facebooken; bakoitxa beran aldetik), baina hor be bateratzeko eta
koordinatzeko asmua ei dago. Esango neuke hasi dirala, eta Eibarko
Udalan Twitter kontua ondo hasi dala biharleku horretan.

Pendiente gelditzen dan kontu bat?
Oier Araolazak (eta Garik) aspaldi aldarrikatzen daben kontu bat:
eskualde mailako agenda bateratu bat. Elgoibarren, Soraluzen, Elgetan,
Ermuan... gauza interesgarri mordua egoten da, eta gehixenetan ez gara
enteratzen. Eta inguruko herrixetakuak be, gitxi Eibarkuetaz.

Baina bueno, hasieran esandakuan harira, lehenengo urrats hau gustau jatala.

Ez badozue ezagutzen, hortxe dakazue:
www.eibar.eus/kultura

Erabiltzaile eta eibartar moduan, uste dot erabilgarrixa eingo jakula guztiori.

a.

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to