Nik be gustura irakurriko neuke Debabarrenaren barri eta ez agendiaren
barri bakarrik.

Nik ez dot esperantzarik galtzen. Izakeria be izango da...

Iban

El jueves, 1 de octubre de 2015, leire narbaiza arizmendi <
txarg...@gmail.com> escribió:

> Ondo dago. Bazan ordua emaldixak, adibidez, errez topatzeko!
> Oier, deseperantia da, errezoia dakazu! Nik, eskatziarren, eskatuko neuke
> alkarrekin koordinatzia, ekitaldi bi batera egon ez daittezen. Izan be, ez
> dakagu sekulako programaziñua eta askotan dagoz data hutsak eta era berian
> ekitaldi bi batera!
>
> Baiña herrixan bertan ezin bada halakorik egin, gatxa litzake eskualdian
> be ebitatzia!
>
> leire n
>
>
> Oier Araolaza<o...@dantzan.com
> <javascript:_e(%7B%7D,'cvml','o...@dantzan.com');>> igorleak hau idatzi
> zuen (2015(e)ko urriak 1 12:16):
>
>>
>> Ondo, pozten naiz. Hurrengo pausua Portalean egiten diren kultur jarduera
>> guztiak jasotzea, eta ez bakarrik udalak berak bultzatzen dituenak.
>> Adibidez, bitxia da baina webgune hori  ikusita ezinezkoa da konturatzea
>> Portalean bertan dantza gela bat dagoela non astero 300 lagun inguruk
>> dantza egiten duten. Zaila da ulertzea zergatik Udalak bere gain hartu
>> behar dituen musika, zeramika edo dibujoko eskolak, eta ordea dantzakoa ez,
>> baina oraindik harrigarriagoa nola bisibilitate minimoa ere ukatzen zaion.
>>
>> Agendarena? Ni etsi naiz. Pentsatzen hasi naiz nahita ari dela nor bere
>> kabuz. Aste honetako adibide bat. Bihar Coliseo antzokian Dantza ikuskizun
>> bat dago. Hemen Eibarko udalaren webguneko sarrera:
>> http://www.eibar.eus/eu/kultura/agenda/itzalak-txoriak Aurrerapausoa da
>> sarrera izatea, nahiz eta oraindik maitasun apur bat falta zaion kulturaren
>> komunikazioari. Udalak antolatzen du, baina udalaren webgunean ageri ez den
>> dantza taldeak, bere blogean kariño apur bat gehiago jartzen dio dantza
>> ekitaldi beraren komunikazioari: https://goo.gl/P3fh6O
>>
>> Ikuskizun horretako koreografoa aldameneko herrikoa da, Elgoibarkoa, eta
>> gure herrian ematen ditu dantza klaseak. Eibarko udalaren komunikazioan
>> hori ez da aipatu ere egiten. Barregarri ere gertatzen da nola aurkezten
>> duen Josu: "*bi koreografo ezagun sartzen dira: Paolo Mohovich eta Josu
>> Mujika.*". :-O
>>
>> Elgoibarren (ez udalaren webgunean, ez Barren aldizkarian...) ez duzue
>> aurkituko Eibarko Coliseoan izango den dantza ekitaldiaren berri,
>> elgoibartar batek koreografiatutako lana izan arren!!! Eta Eibarren nekez
>> enteratuko zarete, bihar bertan, Mixel Etxekopar zuberotarraren emanaldia
>> izango dela Elgoibarren.
>>
>> oier.
>>
>> 2015-10-01 9:26 GMT+02:00 Asier Sarasua <asara...@gmail.com
>> <javascript:_e(%7B%7D,'cvml','asara...@gmail.com');>>:
>>
>>> Eibarko udalak hauxe argitaratu dau oin dala gitxi:
>>> www.eibar.eus/kultura
>>>
>>> Autobonborik eitteko asmo barik (Codesyntaxek egin dabelako), baina
>>> uste dot Eibarko Udalak asmau egin dabela erabagi honekin.
>>>
>>> Orain arte nahiko sakabanatuta zekan informaziño guztia, gune
>>> bakarrian bateratu dau. Hortxe topauko dogu Portaleako, Coliseoko,
>>> Liburutegiko, Euskera saileko, Egoibarrako, Museoko, eta abarreko
>>> informaziño guztia. Ekitaldixak, albistiak, kontakturako helbidiak...
>>>
>>> Sare sozialetan oindiokan pixkat sakabanatuta dago Eibarko Udalan
>>> irudixa eta jarduna (kontu desberdin asko, bai Twitterren eta bai
>>> Facebooken; bakoitxa beran aldetik), baina hor be bateratzeko eta
>>> koordinatzeko asmua ei dago. Esango neuke hasi dirala, eta Eibarko
>>> Udalan Twitter kontua ondo hasi dala biharleku horretan.
>>>
>>> Pendiente gelditzen dan kontu bat?
>>> Oier Araolazak (eta Garik) aspaldi aldarrikatzen daben kontu bat:
>>> eskualde mailako agenda bateratu bat. Elgoibarren, Soraluzen, Elgetan,
>>> Ermuan... gauza interesgarri mordua egoten da, eta gehixenetan ez gara
>>> enteratzen. Eta inguruko herrixetakuak be, gitxi Eibarkuetaz.
>>>
>>> Baina bueno, hasieran esandakuan harira, lehenengo urrats hau gustau
>>> jatala.
>>>
>>> Ez badozue ezagutzen, hortxe dakazue:
>>> www.eibar.eus/kultura
>>>
>>> Erabiltzaile eta eibartar moduan, uste dot erabilgarrixa eingo jakula
>>> guztiori.
>>>
>>> a.
>>>
>>> _______________________________________________
>>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
>>> eibartarrak-requ...@postaria.com
>>> <javascript:_e(%7B%7D,'cvml','eibartarrak-requ...@postaria.com');>
>>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>>
>>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>>
>>
>>
>>
>> --
>>
>> ____________________________________________
>> Oier Araolaza Arrieta - o...@dantzan.com
>> <javascript:_e(%7B%7D,'cvml','o...@dantzan.com');>
>>
>>
>> _______________________________________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
>> <javascript:_e(%7B%7D,'cvml','eibartarrak-requ...@postaria.com');>
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>
>
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to