Nik dakidala, eraikin hori Greyhound enpresako jabeak egin zuen (nola da,  
Antonio González?), pentsatzen irteera izango zuela, baina, antza, ez du eraiki 
zenetik erosle egokirik topatu, ze sekula ez dute negoziorik zabaldu bertan.

Jabea orain nor den ikusteko, zehatz-mehatz, Jabetza Erregistrora joan daiteke 
(Zezenbidea kalean, 3 euro kostatzen da begiratzea). 

Ipuruako komentua zein da, hankabaloiaren erlijio berri horren gurtzaile 
sutsuak biltzen dituen hori? Ze, hor badagoz logelak eta dutxak, eta zelai 
handi bat umeek jolastu dezaten. Urtean egun gutxitan baino ez dira okupatzen 
lekuok, ez da ideia txarra etxegabeek erabil ditzatela.

Mx
Elna

From: IMANOL MAGRO 
Sent: Thursday, October 8, 2015 2:29 PM
To: eibartarrak 
Subject: [eibar] Azitaingo.hotela

      Azitaingo industri gunean dagoen hotelak nire arreta piztu du gaur. 
Busean azpitik pasa, eta galderak etorri zaizkit burura. Urteak daramatza 
hutsik, salgai edo alokagai dioen kartel erraldoiarekin.
      Mezu hau jakinminak bultzatuta idatzi dut. Norbaitek ba al du 
informazioarik eraikinaren inguruan? Jabea nor da? Zenbatean dago? Erabat 
egokituta dago? Zein ekipamendu du? Zenbat urte daramatza hutsik?
      Min ematen dit horrelako higiezin bat hutsik ikusteak. Industrialgunean 
hotela eraikitzea nahiko absurdua iruditzen zait, eta ez dut uste ostalaritzan 
aditu handia izan behar denik hor arrakasta edukitzea zaila izango zela 
jakiteko. Baina hutsik egotea ere... 15 logela omen ditu. Orain Siriako 
errefuxiatuen gaia puri-purian dagoenean, edo etxegabe dezente dauden honetan 
erabil zitekeen. 
      Iritzi bera dut Ipuruako komentuarekin, han ere logelak baitaude. 
      Besterik gabe, Imanol. 



--------------------------------------------------------------------------------
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to