Ipuruako konbentua futbolarixak erabiltzen dabe? Ez nekixan.

antza danez, 20.000 biztanletik gorako herrixak aterpetxe bat euki bihar
dabe. Eibarrek ez daka.
Hainbeste eraikin utzik egotiak neri be pena itzela emoten desta, jakinda
peremiña dakan jendia dagula

leire

Elena Laka<burdinatepl...@hotmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2015(e)ko
urriak 8 15:16):

> Nik dakidala, eraikin hori Greyhound enpresako jabeak egin zuen (nola da,
> Antonio González?), pentsatzen irteera izango zuela, baina, antza, ez du
> eraiki zenetik erosle egokirik topatu, ze sekula ez dute negoziorik zabaldu
> bertan.
>
> Jabea orain nor den ikusteko, zehatz-mehatz, Jabetza Erregistrora joan
> daiteke (Zezenbidea kalean, 3 euro kostatzen da begiratzea).
>
> Ipuruako komentua zein da, hankabaloiaren erlijio berri horren gurtzaile
> sutsuak biltzen dituen hori? Ze, hor badagoz logelak eta dutxak, eta zelai
> handi bat umeek jolastu dezaten. Urtean egun gutxitan baino ez dira
> okupatzen lekuok, ez da ideia txarra etxegabeek erabil ditzatela.
>
> Mx
> Elna
>
> *From:* IMANOL MAGRO <imanolma...@yahoo.es>
> *Sent:* Thursday, October 8, 2015 2:29 PM
> *To:* eibartarrak <eibartarrak@postaria.com>
> *Subject:* [eibar] Azitaingo.hotela
>
> Azitaingo industri gunean dagoen hotelak nire arreta piztu du gaur. Busean
> azpitik pasa, eta galderak etorri zaizkit burura. Urteak daramatza hutsik,
> salgai edo alokagai dioen kartel erraldoiarekin.
> Mezu hau jakinminak bultzatuta idatzi dut. Norbaitek ba al du
> informazioarik eraikinaren inguruan? Jabea nor da? Zenbatean dago? Erabat
> egokituta dago? Zein ekipamendu du? Zenbat urte daramatza hutsik?
> Min ematen dit horrelako higiezin bat hutsik ikusteak. Industrialgunean
> hotela eraikitzea nahiko absurdua iruditzen zait, eta ez dut uste
> ostalaritzan aditu handia izan behar denik hor arrakasta edukitzea zaila
> izango zela jakiteko. Baina hutsik egotea ere... 15 logela omen ditu. Orain
> Siriako errefuxiatuen gaia puri-purian dagoenean, edo etxegabe dezente
> dauden honetan erabil zitekeen.
> Iritzi bera dut Ipuruako komentuarekin, han ere logelak baitaude.
> Besterik gabe, Imanol.
>
> ------------------------------
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to