Ipuruako konbentua nik dakidala "obispauana" da. Eraikin horrek " nobixo" ugari 
dittu momentuan: S.D. Eibarrek aurkeztutako Ipurua Tallarra proiektuan 
konbentua erabiltzeko asmoa azaltzen dabe; Udal Gobernuko kideek ere askotan 
esan izan dabe "obispau"arekin negoziatzen dabiltzala....

Leire N. zuk esaten dozun bezala 20.000 biztanletik gorako herrixek aterpetxea 
euki bihar dabe, baina horrelako eskaerak egin izan diranian udalian(ein izan 
dira ta!) demandarik edo beharrik ez dauala esan izan dabe...horrelako zerbitzu 
publikoek ez dute etekinik ateratzen eta argi dago batzuk behintzat 
nobixotarako nahixo debela bestelako zeoze!

Leire A.

Date: Thu, 8 Oct 2015 15:24:39 +0200
From: txarg...@gmail.com
To: eibartarrak@postaria.com
Subject: Re: [eibar] Azitaingo.hotela

Ipuruako konbentua futbolarixak erabiltzen dabe? Ez nekixan. 

antza danez, 20.000 biztanletik gorako herrixak aterpetxe bat euki bihar dabe. 
Eibarrek ez daka. 
Hainbeste eraikin utzik egotiak neri be pena itzela emoten desta, jakinda 
peremiña dakan jendia dagula

leire

Elena Laka<burdinatepl...@hotmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2015(e)ko 
urriak 8 15:16):




Nik dakidala, eraikin hori Greyhound enpresako jabeak egin zuen (nola 
da,  Antonio González?), pentsatzen irteera izango zuela, baina, antza, ez 
du eraiki zenetik erosle egokirik topatu, ze sekula ez dute negoziorik zabaldu 
bertan.
 
Jabea orain nor den ikusteko, zehatz-mehatz, Jabetza Erregistrora joan 
daiteke (Zezenbidea kalean, 3 euro kostatzen da begiratzea). 
 
Ipuruako komentua zein da, hankabaloiaren erlijio berri horren gurtzaile 
sutsuak biltzen dituen hori? Ze, hor badagoz logelak eta dutxak, eta zelai 
handi 
bat umeek jolastu dezaten. Urtean egun gutxitan baino ez dira okupatzen lekuok, 
ez da ideia txarra etxegabeek erabil ditzatela.
 
Mx
Elna


 

From: IMANOL MAGRO 
Sent: Thursday, October 8, 2015 2:29 PM
To: eibartarrak 
Subject: [eibar] Azitaingo.hotela
 


  
  
    
      Azitaingo industri gunean dagoen hotelak nire arreta piztu du gaur. 
      Busean azpitik pasa, eta galderak etorri zaizkit burura. Urteak daramatza 
      hutsik, salgai edo alokagai dioen kartel erraldoiarekin.
Mezu hau 
      jakinminak bultzatuta idatzi dut. Norbaitek ba al du informazioarik 
      eraikinaren inguruan? Jabea nor da? Zenbatean dago? Erabat egokituta 
dago? 
      Zein ekipamendu du? Zenbat urte daramatza hutsik?
Min ematen dit 
      horrelako higiezin bat hutsik ikusteak. Industrialgunean hotela 
eraikitzea 
      nahiko absurdua iruditzen zait, eta ez dut uste ostalaritzan aditu handia 
      izan behar denik hor arrakasta edukitzea zaila izango zela jakiteko. 
Baina 
      hutsik egotea ere... 15 logela omen ditu. Orain Siriako errefuxiatuen 
gaia 
      puri-purian dagoenean, edo etxegabe dezente dauden honetan erabil 
      zitekeen. 
Iritzi bera dut Ipuruako komentuarekin, han ere logelak 
      baitaude. 
Besterik gabe, Imanol.



_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali 
mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 
'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua 
jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.


_______________________________________________

Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com

izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)



Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.



_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.             
                          
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to