Pisuerga Txirixokaletik pasatzen danez,...

Futbolean ez ezik, langabezixan be liderrak gara Eibarren: %16,6

- Gipuzkuako bataz bestekotik 4.4 puntu gora.
- 2006ko bikotxa.
- Debabarrenian bera azkenaldixan, baina ez Eibarren.

http://www.diariovasco.com/bajo-deba/201510/09/paro-duplicado-llegada-crisis-20151009001818-v.html

a.




Gari Araolaza<g...@eibar.org> igorleak hau idatzi zuen (2015(e)ko
urriak 1 08:48):
> Juan Gisasola kalean beste negozio bat ixtera doa: josteko eskulanetarako
> materiala saltzen zuen negozio bat.
>
> Agian Eibarko beste kale batzuetan ere gertatuko da, baina ni kale horretan
> bizi naizenez, horretxekin fijatzen naiz.
>
> Horren aurretik zenbat eta zenbat negozio itxi ote dira kale honetan?
> Ikaragarria da, zenbat kreditu eta zulo egiten ari ote dira?
>
> Zorrak lagatzen dituztenak ere izango dira ziurrenez, baina normalean zulo
> ekonomiko handiena negozioa jarri duenak eta bere familiak asumitzen du.
> Lokalaren jabeak hilero kobratzen du alokairua, Udalak IAE-a kobratzen du,
> zabor eta ura ere kobratzen da, telefono konpainiak, jestoriak, lokala
> egokitzeko obrak gremioek... eta abar.
>
> Jende ekintzailea ikusten dut negozio polit batekin ilusionatuta, normalean
> kobratu gabe hainbat ordu eta amets bertan jarrita, eta azkenean zorrarekin
> eta denbora galdutako sentsazioarekin doa etxera.
>
> Zorte txarra egongo da kasuren batean, baina hainbeste eta hainbeste negozio
> itxita ikustean, pentsatzen dut badaudela faktore amankomunak, eta egoera
> honen inguruan hainbat erantzule ikusten ditut nik, zerbait egin
> dezaketenak.
>
> - Ekintzailea bera: errealitatea ondo neurtu eta negozioa modu egokian
> planteatu gabe jartzen dira sarri negozioak. Are gehiago krisi garaian.
> Garapen agentzia batetako batek esan zidan krisiarekin jende asko dabilela
> suizida moduan negozioak jartzen, etxea edo familia hipotekatuta.
>
> - Lokalen jabeak. Argi dago behin eta berriz negozioak ireki eta itxi
> dabiltzan kale batean lokala daukanak beste modu batean planteatu behar
> duela bere lokalaren kudeaketa. Lokala urtean 6 hilabete alkilatuta eta
> beste 6 hilabete alkilatu gabe eduki dezake, edo agian errenta erdira jeitsi
> (gutxienez hasierako urte batzuetarako) eta negozio berriak aurrera
> ateratzea erraztu. Beti ere negozioa jarri behar duena ezagutu, ulertu
> zertaz doan bere negozioa eta zer arriskatzen duen ulertuta.
>
> - Udala, Debegesa eta administrazioa: negozioak irekitzeko aholkularitza
> _inplikatua_ behar da ahal den azkarren. Ez du balio "dirulaguntza hauek hor
> dituzu" edo "ikastaro hau han duzu" bezalako aholkuekin. Jende askori argi
> esan behar zaio "gure ustez negozio hori pikutara joango da, honengatik,
> horregatik edo hango hargatik". Edozein asesoriatan badakite ondo zein
> negozio dabilen ondo, zein negoziok daukan ikuspegi okerra edo zein kasutan
> dagoen aurrera ateratzeko probabilitate baxua. Orduan, zergatik ez dago
> inplikaziorik negozioa jarri behar duenarekin?
>
> Beste kontu gehigarri bat, gure Udalak "bertako komertzioa" eta "zerbitzuen
> hiria" bultzatzeko izan duen grina da. Oso eztabaidagarria, eredua
> beragatik. Aurreko batean komentatu nuen nolako soldata eta lanpostu
> kalitate baxua ematen duen komertzioak, marjinak oso txikiak dira (beraz
> aberastasun gutxi gelditzen da bertan), lokalak garestiak... Hor etorkizun
> oso gutxi dagoela iruditzen zait. Marc Andreeseni aspaldi irakurri nion:
> http://www.businessinsider.com/retail-stores-will-die-says-marc-andreessen-2013-1
>
> Gari
>
>
>
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to