Eibarren gertatu da astean. Entzum nuen lagunarteko konbertsazio bat
bulegoan... Urkusuko dorreetan izan ei da, ni bizi nintzen tokian (ez dakit
ze zenbakiko dorrean). Han bizi izan nintzen urteetan, bi pertsona bota
ziren balkoitik...

Bulegotik entzundakotik ez nuen ezer ekarri nahi ona. Baina medioetara
urten du, dena dela, eta tira, atzo telediario espainol batean ere bai
(Cuatro).

http://www.diariovasco.com/gipuzkoa/201611/05/ertzaintza-investiga-suicidio-menor-20161105002913-v.html

Ez dakit zer balio duen zurrumurruak dioena, ohar bat utzi zuela mutilak.
"Fuentes cercanas al entorno" oso lausoa da. Baina espero dut Ertzaintzak
ondo egitea nire lana.

Nire semeak 13 urte zituela klasekide baten suizidioa gertatu zela
dekretatu zuten Ertzaintzak eta epaitegiek Donostian,
http://www.eitb.eus/es/noticias/sociedad/detalle/787768/la-teoria-suicidio-coge-fuerza-muerte-menor-donostia/

Ondorio horretara iristeko euren motiboak izango zituzten, baina
Ertzaintzak bere lana ondo egin zuenik orduan nire zalantza serioak ditut.
Espero dut ganora gehiago izatea Eibarren.

Luistxo
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to