Ba, nik pena hartzen dut pentsatuz bullying-a serio hartzeko suizidio bat
behar duela askok. Ikertu, ikertu... umea hil ondoren zertarako balio du?
bullying egin dutenak zigortzeko? Seguru bullying egiten duten ume horiek
ere jasan dituztela bullying, jazarpena edo eredu eskasak, guraso, ume
nagusiago, entrenatzaile edo Ipuruako gradan alboan jartzen direnengandik.
Ziurrenez beraiek ere babesa behar dute. Ez dut uste umeek berezkoa dutenik
bullyinga.

Oraindik zirkunstantziak ez daude garbi eta espekulazio eta
txutxu-mutxuekin nahiko nazkatuta nago, baina gertaerak gaia mahai gainean
jarri du. Norbaiti gutxienez zer pentsatu emango dio.

Baina erakundeen aldetik (eskola eta kirol elkartea) berriz ere ihesa eta
eskakeoa ikusi dut. "Kontu larria da eta etxean ondo ikertuko dugu"
erantzun beharrean, biek "Bullying-a ez da gurean gertatu" erantzun dute
korrika eta presaka.

Are gehiago: eskolak guraso guztiei bidalitako mezua hauxe izan da:
"baliteke egiazkoak ez diren izenak azaltzea, beraz lasaitasuna eskatu
umeei". Badirudi esaten duela "egia jakitean lintxatuko ditugu publikoki
ume arduradunak"  :-o

Ahaztu zaie jadanik erantzukizuna eta soluzioa eskolak eta klubak duela.
Hemendik 10 urtera aplikatzen hasiko da agian KIVA metodo finlandiar hau,
palazioko gauzak badakizue...

 http://www.berria.eus/paperekoa/1777/015/002/2016-10-12/kiva_metodoa.htm

Gari


Luistxo Fernandez<luis...@eibar.org> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko
azaroak 6 10:33):

> Eibarren gertatu da astean. Entzum nuen lagunarteko konbertsazio bat
> bulegoan... Urkusuko dorreetan izan ei da, ni bizi nintzen tokian (ez dakit
> ze zenbakiko dorrean). Han bizi izan nintzen urteetan, bi pertsona bota
> ziren balkoitik...
>
> Bulegotik entzundakotik ez nuen ezer ekarri nahi ona. Baina medioetara
> urten du, dena dela, eta tira, atzo telediario espainol batean ere bai
> (Cuatro).
>
> http://www.diariovasco.com/gipuzkoa/201611/05/ertzaintza-
> investiga-suicidio-menor-20161105002913-v.html
>
> Ez dakit zer balio duen zurrumurruak dioena, ohar bat utzi zuela mutilak.
> "Fuentes cercanas al entorno" oso lausoa da. Baina espero dut Ertzaintzak
> ondo egitea nire lana.
>
> Nire semeak 13 urte zituela klasekide baten suizidioa gertatu zela
> dekretatu zuten Ertzaintzak eta epaitegiek Donostian,
> http://www.eitb.eus/es/noticias/sociedad/detalle/
> 787768/la-teoria-suicidio-coge-fuerza-muerte-menor-donostia/
>
> Ondorio horretara iristeko euren motiboak izango zituzten, baina
> Ertzaintzak bere lana ondo egin zuenik orduan nire zalantza serioak ditut.
> Espero dut ganora gehiago izatea Eibarren.
>
> Luistxo
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to