Atzoko DVn apaizak entierruan esan zittuan berbak eta dana zetozen. Hori 
normala da? Familixiak halako zoritxarra bizi bihar eta gaiñera intimidade dana 
jente aurrera etaratzen? Prensan jarreriakin sutu eitten naiz!
Aintzane
 

    El Domingo 6 de noviembre de 2016 14:14, leire narbaiza arizmendi 
<txarg...@gmail.com> escribió:
 

 Kontu honek ghari asko dittu. Batetik Garik esan dabena bullying-az
guztiz konforme nago. Askotan pentsatzen dot umiak hainbeste tokittan
ikusten dabela jarrera hori negusixen artian, ze zihero naturala
egitten jakue eurek be holako portaerak eukitzia. Gero, egixa da
biktimian gaiñian jartzen dala jo-puntua: badakizu, listoegixa da. Ez
zan ondo integratzen. Diferentia zan. Barrabaskerixa bat egin zetsen
oin gitxi… Biktimia errudun bihurtu, berba baten.

Edo arindu larritxasuna: umien kontuak dira. Gure sasoian be bazeguan hori,

Okerrena, baiña, morbua. Eskelia ikusi nebanian ez nekixan zergaittik
hil zan umia. Irakorri neban jakitziarren zeiñen semia zan. Baiña
Euskadi Irratixan entzun neban zergaittik hil zan umia!

Terribia erizten detsat komunikabidietan holan zabltzia. Gaiñera, gaur
jakin dot Antena3ekuak ibili dirala auzuan galderak egitten, dendetan
baimen barik sartzen kamariakin,… Morbo higuingarrixan billa. Auzo
batek kontau desta, eta oso hasarre zeguan.

Izan be, zeren billa dabiz alkatxofia edozeiñeri sartuta? Galdera
txotxoluak egitten: que le parece el suiciodio del niño? ze espero
dabe "estupendo" erantzutzia? Trajedia baten aurrian sensibilidade
gitxi.

Esango dabe publikuak hori gura dabela. Ez dot ezetzik esango, baiña
ezin da holan jokatu, errespetuagaittik baiño ez bada be.

Eskelan begiratzian zein dan famelixia morbuan mugan dago, errezoia
dakazue. Baiña lau haizetara zabaltzia eta espekulatzia
espekulatziagaittik kakari eragitzia da! Kakakazetaritza!

leire n

Gari Araolaza<g...@eibar.org> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko
azaroak 6 12:04):
> Ba, nik pena hartzen dut pentsatuz bullying-a serio hartzeko suizidio bat
> behar duela askok. Ikertu, ikertu... umea hil ondoren zertarako balio du?
> bullying egin dutenak zigortzeko? Seguru bullying egiten duten ume horiek
> ere jasan dituztela bullying, jazarpena edo eredu eskasak, guraso, ume
> nagusiago, entrenatzaile edo Ipuruako gradan alboan jartzen direnengandik.
> Ziurrenez beraiek ere babesa behar dute. Ez dut uste umeek berezkoa dutenik
> bullyinga.
>
> Oraindik zirkunstantziak ez daude garbi eta espekulazio eta txutxu-mutxuekin
> nahiko nazkatuta nago, baina gertaerak gaia mahai gainean jarri du. Norbaiti
> gutxienez zer pentsatu emango dio.
>
> Baina erakundeen aldetik (eskola eta kirol elkartea) berriz ere ihesa eta
> eskakeoa ikusi dut. "Kontu larria da eta etxean ondo ikertuko dugu" erantzun
> beharrean, biek "Bullying-a ez da gurean gertatu" erantzun dute korrika eta
> presaka.
>
> Are gehiago: eskolak guraso guztiei bidalitako mezua hauxe izan da:
> "baliteke egiazkoak ez diren izenak azaltzea, beraz lasaitasuna eskatu
> umeei". Badirudi esaten duela "egia jakitean lintxatuko ditugu publikoki ume
> arduradunak"  :-o
>
> Ahaztu zaie jadanik erantzukizuna eta soluzioa eskolak eta klubak duela.
> Hemendik 10 urtera aplikatzen hasiko da agian KIVA metodo finlandiar hau,
> palazioko gauzak badakizue...
>
>  http://www.berria.eus/paperekoa/1777/015/002/2016-10-12/kiva_metodoa.htm
>
> Gari
>
>
> Luistxo Fernandez<luis...@eibar.org> igorleak hau idatzi zuen (2016(e)ko
> azaroak 6 10:33):
>>
>> Eibarren gertatu da astean. Entzum nuen lagunarteko konbertsazio bat
>> bulegoan... Urkusuko dorreetan izan ei da, ni bizi nintzen tokian (ez dakit
>> ze zenbakiko dorrean). Han bizi izan nintzen urteetan, bi pertsona bota
>> ziren balkoitik...
>>
>> Bulegotik entzundakotik ez nuen ezer ekarri nahi ona. Baina medioetara
>> urten du, dena dela, eta tira, atzo telediario espainol batean ere bai
>> (Cuatro).
>>
>>
>> http://www.diariovasco.com/gipuzkoa/201611/05/ertzaintza-investiga-suicidio-menor-20161105002913-v.html
>>
>> Ez dakit zer balio duen zurrumurruak dioena, ohar bat utzi zuela mutilak.
>> "Fuentes cercanas al entorno" oso lausoa da. Baina espero dut Ertzaintzak
>> ondo egitea nire lana.
>>
>> Nire semeak 13 urte zituela klasekide baten suizidioa gertatu zela
>> dekretatu zuten Ertzaintzak eta epaitegiek Donostian,
>> http://www.eitb.eus/es/noticias/sociedad/detalle/787768/la-teoria-suicidio-coge-fuerza-muerte-menor-donostia/
>>
>> Ondorio horretara iristeko euren motiboak izango zituzten, baina
>> Ertzaintzak bere lana ondo egin zuenik orduan nire zalantza serioak ditut.
>> Espero dut ganora gehiago izatea Eibarren.
>>
>> Luistxo
>>
>> _______________________________________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:  eibartarrak-requ...@postaria.com
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
>
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:  eibartarrak-requ...@postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:  eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

   
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to