Eskerrik asko ongietorriagatik.
Tesia maitu berria dut, Jean Etxepareren Beribilezi buruz, eta langintza
horretan eta inguruko zeretan zuen atariak ekarpen baliosak dituela
ikusita, ausartu egin naiz sarrera eskatzera. Bai, sariaren ondorioz, baima
Volgakoena aspalditik ezagutzen nuen. Etenda dago, esta? Pena. Baina ardo
berriak onduko ditu aihen zarrak, edo, behinik behin, hori esperantza,
zeinetik ere bizi baikara. Arrateko Amak edo bestelako zerbaitek argitasuna
komunikatu dizue eta ea bide horretan barrena jarraitzen duzue. Ziur aski,
lan egitearen kontua izango dugu, berriz ere. Esker mila, eta izan untsa!
Ez adiorik.

Hau idatzi du Luistxo Fernandez (luis...@eibar.org) erabiltzaileak (2018
urr. 29, al. (10:00)):

> Astebutuko exito mediatiko-historikoaren ondorioz, aspaldiko partez
> harpidedun berri bat zerrendan.
>
> Aurkezpen hau bidali du:
>
> Izena Aitor Abizena Ortiz de Pinedo E-posta aortizpin...@gmail.com
> Aurkezpena Bilboko euskara-irakaslea eta literatura-ikertzailea
>
> Ez da oso prolijoa esplikazioetan, baina tira, aurrera. Ongi etorri Aitor,
> kontatu pixkat gehiago zuri buruz eta hartu parte zerrendako mezu-trukean.
>
> Honela parte hartzen da: eibartarrak@postaria.com helbidera idatzita, edo
> zerrendako gainerako mezuei reply-erantzun eginda.
>
> Ongi etorri, Arrateko Amaren izenean
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to