Aupa, Aitor, ondo etorri!
Oier, armiarman be badago Berebilez pdf jaisteko moduan.
https://klasikoak.armiarma.eus/pdf/EtxepareJBideBeribilez.pdf
Egixa da klasikuak iñoiz baiño eskuragarrixago dagozela.
Nik Jean Etxepareren "Buruxkak" irakorri neban, zuek fakultadian irakorri
ostian :-)

leire n


Hau idatzi du Oier Araolaza (o...@dantzan.com) erabiltzaileak (2018 urr.
30, ar. (08:10)):

>
> Ongi etorri Aitor.
> Zure tesiari buruz jakin eta berehala jakinmina izan dut ea Jean Etxeparen
> Beribilez liburua sarean aurki ote daitekeen digitalizatuta, eta bai, hori
> ere bai:
> http://www.liburuklik.euskadi.eus/jspui/handle/10771/10227
>
> Neu ere horrelako lanetan nabil azken urteotan, eta harrituta nago hasi
> nintzenetik orain arte (4-5 urte) nola aldatu diren gauzak euskal liburu
> eta aldizkari zaharren digitalizazio eta sareratzeari dagokionez. Orain
> bertan asko, benetan asko da sarean digitalizatuta eta erraz aurkitzeko
> moduan dagoen euskal produkzioa. Euskal testuen gordailua (
> http://www.vc.ehu.es/gordailua/) eta Klasikoen gordailua (
> https://klasikoak.armiarma.eus/kgriburuz.htm), aitzindarien ondotik,
> memoria digital vasca etorri zen (orain bertan ez dabil, baina pasa den
> asterarte bazebilen http://www.memoriadigitalvasca.es/), liburutegi handi
> batzuk beren katalogetan gero eta lan gehiago digitalizatuta eskaintzen
> joan dira, hala nola, Koldo Mitxelena (http://www.kmliburutegia.net/),
> Bizkaiko Foru Liburutegia (
> http://www.bizkaia.eus/home2/Temas/DetalleTema.asp?Tem_codigo=2542), zer
> esanik ez Frantziako Gallica (https://gallica.bnf.fr/accueil/?mode=desktop) 
> edo
> Espainiako Biblioteca Nacionalak (http://www.bne.es/es/Inicio/index.html)
> ere hainbat eta hainbat funts sarean eskaintzen dituztela, eta euskal
> liburuklik (http://www.liburuklik.euskadi.eus/jspui/) bera, iristen
> azkenetakoa izan bada ere funts itzelak dituena. Atari gehienetan
> hemeroteka atalak itzelak dira aldizkari espezializatu zein prentsaren
> milaka zenbaki aztertu daitezkeen, eta gero badira, dokumentazio zentro,
> artxibo eta musoean hamaika funts espezializatu, gero eta gehiago digitalki
> sarean arakatu daitezkeenak...
>
> Guzti honen gure zerrendakide izan zen Imanoltxu Trebiño liburuzaina
> ekartzen dit gogora, eta Joan Albret mintegia ere bai, eibar.org-en pegoran
> bloga daukana. https://eibar.org/blogak/joana-albret  Eta horrek Euskal
> LIburutegi Nazionalaren egitasmoa egingarriagoa egiten duela iruditzen
> zait, eta euskal ikasketak asko errazten dituela, edozein tokitatik,
> edonork eta edozein ordutan konsultatu, irakurri, aztertu eta ikertu
> baitaitezke hainbat eta hainbat lan.
>
> Esandakoa Aitor, ongi etorri zerrendara eta tesia dagokion repositorioan
> sareratzen denean jakinaraziko diguzu.
>
> oier.
>
>
>
> On Tue, Oct 30, 2018 at 6:38 AM Aitor Ortiz de Pinedo <
> aortizpin...@gmail.com> wrote:
>
>> Eskerrik asko ongietorriagatik.
>> Tesia maitu berria dut, Jean Etxepareren Beribilezi buruz, eta langintza
>> horretan eta inguruko zeretan zuen atariak ekarpen baliosak dituela
>> ikusita, ausartu egin naiz sarrera eskatzera. Bai, sariaren ondorioz, baima
>> Volgakoena aspalditik ezagutzen nuen. Etenda dago, esta? Pena. Baina ardo
>> berriak onduko ditu aihen zarrak, edo, behinik behin, hori esperantza,
>> zeinetik ere bizi baikara. Arrateko Amak edo bestelako zerbaitek argitasuna
>> komunikatu dizue eta ea bide horretan barrena jarraitzen duzue. Ziur aski,
>> lan egitearen kontua izango dugu, berriz ere. Esker mila, eta izan untsa!
>> Ez adiorik.
>>
>> Hau idatzi du Luistxo Fernandez (luis...@eibar.org) erabiltzaileak (2018
>> urr. 29, al. (10:00)):
>>
>>> Astebutuko exito mediatiko-historikoaren ondorioz, aspaldiko partez
>>> harpidedun berri bat zerrendan.
>>>
>>> Aurkezpen hau bidali du:
>>>
>>> Izena Aitor Abizena Ortiz de Pinedo E-posta aortizpin...@gmail.com
>>> Aurkezpena Bilboko euskara-irakaslea eta literatura-ikertzailea
>>>
>>> Ez da oso prolijoa esplikazioetan, baina tira, aurrera. Ongi etorri
>>> Aitor, kontatu pixkat gehiago zuri buruz eta hartu parte zerrendako
>>> mezu-trukean.
>>>
>>> Honela parte hartzen da: eibartarrak@postaria.com helbidera idatzita,
>>> edo zerrendako gainerako mezuei reply-erantzun eginda.
>>>
>>> Ongi etorri, Arrateko Amaren izenean
>>> _______________________________________________
>>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:
>>> eibartarrak-requ...@postaria.com
>>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>>
>>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>>
>> _______________________________________________
>> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
>> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>>
>> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>>
>
>
> --
>
> ____________________________________________
> Oier Araolaza Arrieta - o...@dantzan.com
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to