Atzo egelara sartzen saiatu eta huts; antza, passwordak arazoa ematen
zuelako izan behar zuela. GAURren eta gainontzeko askotan arazo barik
sartzen zenez CAUra deitu nuen. Irtenbidea: aldatu passworda. *baina, CAUko
teknikari jauna, ez da beste zerbait izango? Ez da egongo beste
irtenbiderik? Horrek suposatzen du aldatzea pasahitza nabigatzaile eta web
pilo batean, WiFira konektatzen den ordenagailu guztietan, telefonoetan
berriro Eduroam inbokatu beharra...* (Eduroam ez baita instalatzen
Androiden, inbokatu behar dugu letretakook). *Bai. Hori da bide bakarra*
CAUko teknikari jaunak.

Ba, antza, pasahitza aldatzea ez zen kontua. Firefox ez den beste
nabigatzaile batetik, Edge edo Chrome moduko nabigatzaile normal batetik,
konektatu beharra.

Informazio faltak Firefox-en segitzen dugun eta ezagutza teknikoetan iaioak
ez garenontzako putada galanta da. Eta, hala erabaki zein ezer erabaki ez,
Firefox-eko erabiltzaile urriak are urriago egiteko konspirazioa.
*Konspirazio inkontzientea*, nahi bada.

Gaur deitu dut eta CAUko beste teknikari jaun batek hartu dit. egela-ra
Chrometik sartzeko gomendioa eman ondoren, eskatu diot mesedez informazioa
zabaltzeko. Ez dakit egingo duen (bere azken berba izan da berak hori ezin
duela egin); deia moztu behar izan dut eta azterketara etorri.

Nire moduko ziber-traketsontzako sekretua: coockieak ezabatu. Letretako
askok ez daukagu presente, ziberriaiook, jakin ezazue.

Ahal den neurrian, Firefox uzteko erabakirik ez badago, a) erabiltzaiok
informatu behar gaituzte. b) zaindu behar lukete ez daiten horrelakorik
gerta.

Mesedez, EHUn software librea edo irekia erabiltzearen aldeko
arraro-nerd-friki-intoleranteok, kexatu ni ez naiten izan
"arraro-friki-intolerante" bakarra. Nerd-era ez naiz iristen; coockiak
borratzen ere ez dakit eta.

Juan


-- 

Juan Abasolo <https://juanabasolo.netlify.app/>
Irakasle agregatua
Associate professor
[email protected] <[email protected]>
T. +34 94 601 7567
Bilboko Hezkuntza Fakultatea - Bizkaiko Campusa
Hizkuntza eta Literaturaren Didaktika saila | EUDIA ikerketa taldea
Sarriena auzoa z/g, 48949 Leioa
T. +34 94 601 2000
ehu.eus <http://www.ehu.eus>
  Erne! Baliteke mezu honen zatiren bat edo mezu osoa legez babestuta
egotea. Mezuak badu bere hartzailea. Okerreko helbidera heldu bada
(helbidea gaizki idatzi, transmisioak huts egin) eman abisu igorleari,
korreo honi erantzunda. Kontuz! Mezua ez bada zuretzat, ez erabili, ez
zabaldu beste inori, ez kopiatu eta ez baliatu. E-mail hau inprimatu baino
lehen egiaztatu inprimatzeko beharra.
  Attention! This message contains privileged or confidential information
that only the intended recipient is entitled to access. If you receive it
in error, we would appreciate it if you would not use the information and
contact the sender. Before printing this email, please consider whether it
is necessary to do so.
  ¡Atención! Este mensaje contiene información privilegiada o confidencial
a la que sólo tiene derecho a acceder la persona destinataria. Si usted lo
recibe por error le agradeceríamos que no hiciera uso de la información y
que se pusiese en contacto con la o el remitente. Antes de imprimir este
e-mail piense bien si es necesario hacerlo.
_______________________________________________
ITSAS mailing list
[email protected]
http://list.ehu.eus/mailman/listinfo/itsas

Responder a