Nik Firefox erabiltzen dot etxean, mobilean, bulegoan eta laborategi/klaseetan. Urtean zenbait alditan izaten ditut arazoak unibertsitateko eta beste administrazioetako zerbitzuak erabiltzean. Batzutan GAUR bera (SSOaren ostean orri zuria), bestetan Portal del Empleado delakoa, Izenperekin login egiteko edota dokumentuak sinatzeko ere... Chrome horietarako instalatuta daukat bakarrik. Batzutan Firefoxen leihoa inkognito moduan irekitzearekik nahikoa da, baina ez beti.
Egelarekin beti sartu ahal izan naiz, baina beti sartu behar ditut erabiltzailea eta pasahitza bi edo hiru aldiz jarraian. Lehenengoan logina zuzena dela adierazi bai, baina ez da homea aurkezten. Garai batean erantzuna "Explorer" zen, egun "Chrome". Administrazioek gehiengoak erabiltzen duena mantentzen dute bakarrik, ez eskubideak bermatzen dituena. On 28 May 2026 10:42:58 CEST, David de Cos <[email protected]> wrote: >Kaixo: > >Niri bitan gertatu zait Juanek dioena. Lehenengoa duela bi/hiru urte inguru, >eta bigarrena duela gutxi (agian martxoan edo apirilean). CAU-n esan zidaten >batzutan arazoak zeudela eGelan Firefox-ekin sartzeko, eta haiek ere ez zutela >ulertzen zergatia. > >Bi kasuetan arazoak konpondu ziren egun berean, ezer berezirik egin gabe (nik >gogoratzen dudala). > >Ongi izan, >-- >David de Cos >Fisika Saila >Farmazia Fakultatea - UPV/EHU >(+34) 945 013041 >www.ehu.eus/gmmmt > >*** > >El jueves, 28 de mayo de 2026 10:27:45 (hora de verano de Europa central) Juan >Abasolo escribió: >> Ez. >> Ezin izan dut nire portatiletik, ez nire mahaikotik (bata FF150 eta bestea >> zaharragoa, baina ez dakit zein, KDE-Neon), ezta BHFko ikasgela bitako >> Windowskoetatik. Eta probatuta nirean (FF150, Linux) eta ikasgelako ?? >> Windows, coockieak ezabatuta sartzen uzten duela. >> >> Nik tuneo gutxi dut eta gutxiago ikasgelan. Nik uste arraroa zurea izango >> dela. >> >> Hau idatzi du Mikel Larrea ([email protected]) erabiltzaileak (2026 mai. >> 28(a), og. (10:17)): >> >> > Kaixo Juan, >> > >> > Nik firefox (151.0.1 bertsioa) erabiltzen dut, eta ez daukat arazorik >> > eGelan sartzeko. Akaso beste zerbait izango da? >> > >> > Ongi izan. >> > >> > Mikel Larrea >> > >> > >> > El 28/5/26 a las 9:43, Juan Abasolo escribió: >> > >> > Atzo egelara sartzen saiatu eta huts; antza, passwordak arazoa ematen >> > zuelako izan behar zuela. GAURren eta gainontzeko askotan arazo barik >> > sartzen zenez CAUra deitu nuen. Irtenbidea: aldatu passworda. *baina, CAUko >> > teknikari jauna, ez da beste zerbait izango? Ez da egongo beste >> > irtenbiderik? Horrek suposatzen du aldatzea pasahitza nabigatzaile eta web >> > pilo batean, WiFira konektatzen den ordenagailu guztietan, telefonoetan >> > berriro Eduroam inbokatu beharra...* (Eduroam ez baita instalatzen >> > Androiden, inbokatu behar dugu letretakook). *Bai. Hori da bide bakarra* >> > CAUko teknikari jaunak. >> > >> > Ba, antza, pasahitza aldatzea ez zen kontua. Firefox ez den beste >> > nabigatzaile batetik, Edge edo Chrome moduko nabigatzaile normal batetik, >> > konektatu beharra. >> > >> > Informazio faltak Firefox-en segitzen dugun eta ezagutza teknikoetan >> > iaioak ez garenontzako putada galanta da. Eta, hala erabaki zein ezer >> > erabaki ez, Firefox-eko erabiltzaile urriak are urriago egiteko >> > konspirazioa. *Konspirazio inkontzientea*, nahi bada. >> > >> > Gaur deitu dut eta CAUko beste teknikari jaun batek hartu dit. egela-ra >> > Chrometik sartzeko gomendioa eman ondoren, eskatu diot mesedez informazioa >> > zabaltzeko. Ez dakit egingo duen (bere azken berba izan da berak hori ezin >> > duela egin); deia moztu behar izan dut eta azterketara etorri. >> > >> > Nire moduko ziber-traketsontzako sekretua: coockieak ezabatu. Letretako >> > askok ez daukagu presente, ziberriaiook, jakin ezazue. >> > >> > Ahal den neurrian, Firefox uzteko erabakirik ez badago, a) erabiltzaiok >> > informatu behar gaituzte. b) zaindu behar lukete ez daiten horrelakorik >> > gerta. >> > >> > Mesedez, EHUn software librea edo irekia erabiltzearen aldeko >> > arraro-nerd-friki-intoleranteok, kexatu ni ez naiten izan >> > "arraro-friki-intolerante" bakarra. Nerd-era ez naiz iristen; coockiak >> > borratzen ere ez dakit eta. >> > >> > Juan >> > >> > >> > -- >> > >> > Juan Abasolo <https://juanabasolo.netlify.app/> >> > Irakasle agregatua >> > Associate professor >> > [email protected] <[email protected]> >> > T. +34 94 601 7567 >> > Bilboko Hezkuntza Fakultatea - Bizkaiko Campusa >> > Hizkuntza eta Literaturaren Didaktika saila | EUDIA ikerketa taldea >> > Sarriena auzoa z/g, 48949 Leioa >> > T. +34 94 601 2000 >> > ehu.eus <http://www.ehu.eus> >> > Erne! Baliteke mezu honen zatiren bat edo mezu osoa legez babestuta >> > egotea. Mezuak badu bere hartzailea. Okerreko helbidera heldu bada >> > (helbidea gaizki idatzi, transmisioak huts egin) eman abisu igorleari, >> > korreo honi erantzunda. Kontuz! Mezua ez bada zuretzat, ez erabili, ez >> > zabaldu beste inori, ez kopiatu eta ez baliatu. E-mail hau inprimatu baino >> > lehen egiaztatu inprimatzeko beharra. >> > Attention! This message contains privileged or confidential information >> > that only the intended recipient is entitled to access. If you receive it >> > in error, we would appreciate it if you would not use the information and >> > contact the sender. Before printing this email, please consider whether it >> > is necessary to do so. >> > ¡Atención! Este mensaje contiene información privilegiada o >> > confidencial a la que sólo tiene derecho a acceder la persona destinataria. >> > Si usted lo recibe por error le agradeceríamos que no hiciera uso de la >> > información y que se pusiese en contacto con la o el remitente. Antes de >> > imprimir este e-mail piense bien si es necesario hacerlo. >> > >> > _______________________________________________ >> > ITSAS mailing >> > [email protected]http://list.ehu.eus/mailman/listinfo/itsas >> > >> > _______________________________________________ >> > ITSAS mailing list >> > [email protected] >> > http://list.ehu.eus/mailman/listinfo/itsas >> > >> >> >> > > > > >_______________________________________________ >ITSAS mailing list >[email protected] >http://list.ehu.eus/mailman/listinfo/itsas
_______________________________________________ ITSAS mailing list [email protected] http://list.ehu.eus/mailman/listinfo/itsas
