Kaixo

Nik Unairen esperientza oso antzekoa dut. Eta askotan erabili dut "Leiho pribatu berria" irekitzea Firefoxen... Batzuetan laguntzen du.

Ados esandako bestearekin ere... :-(

Ondo izan!

J

26/5/28 11:47(e)an, Unai Martinez Corral igorleak idatzi zuen:
Nik Firefox erabiltzen dot etxean, mobilean, bulegoan eta laborategi/klaseetan. Urtean zenbait alditan izaten ditut arazoak unibertsitateko eta beste administrazioetako zerbitzuak erabiltzean. Batzutan GAUR bera (SSOaren ostean orri zuria), bestetan Portal del Empleado delakoa, Izenperekin login egiteko edota dokumentuak sinatzeko ere... Chrome horietarako instalatuta daukat bakarrik. Batzutan Firefoxen leihoa inkognito moduan irekitzearekik nahikoa da, baina ez beti.

Egelarekin beti sartu ahal izan naiz, baina beti sartu behar ditut erabiltzailea eta pasahitza bi edo hiru aldiz jarraian. Lehenengoan logina zuzena dela adierazi bai, baina ez da homea aurkezten.

Garai batean erantzuna "Explorer" zen, egun "Chrome". Administrazioek gehiengoak erabiltzen duena mantentzen dute bakarrik, ez eskubideak bermatzen dituena.


On 28 May 2026 10:42:58 CEST, David de Cos <[email protected]> wrote:

    Kaixo: Niri bitan gertatu zait Juanek dioena. Lehenengoa duela
    bi/hiru urte inguru, eta bigarrena duela gutxi (agian martxoan edo
    apirilean). CAU-n esan zidaten batzutan arazoak zeudela eGelan
    Firefox-ekin sartzeko, eta haiek ere ez zutela ulertzen zergatia.
    Bi kasuetan arazoak konpondu ziren egun berean, ezer berezirik
    egin gabe (nik gogoratzen dudala). Ongi izan,

        Ez. Ezin izan dut nire portatiletik, ez nire mahaikotik (bata
        FF150 eta bestea zaharragoa, baina ez dakit zein, KDE-Neon),
        ezta BHFko ikasgela bitako Windowskoetatik. Eta probatuta
        nirean (FF150, Linux) eta ikasgelako ?? Windows, coockieak
        ezabatuta sartzen uzten duela. Nik tuneo gutxi dut eta
        gutxiago ikasgelan. Nik uste arraroa zurea izango dela. Hau
        idatzi du Mikel Larrea ([email protected]) erabiltzaileak (2026
        mai. 28(a), og. (10:17)):

            Kaixo Juan, Nik firefox (151.0.1 bertsioa) erabiltzen dut,
            eta ez daukat arazorik eGelan sartzeko. Akaso beste
            zerbait izango da? Ongi izan. Mikel Larrea El 28/5/26 a
            las 9:43, Juan Abasolo escribió: Atzo egelara sartzen
            saiatu eta huts; antza, passwordak arazoa ematen zuelako
            izan behar zuela. GAURren eta gainontzeko askotan arazo
            barik sartzen zenez CAUra deitu nuen. Irtenbidea: aldatu
            passworda. *baina, CAUko teknikari jauna, ez da beste
            zerbait izango? Ez da egongo beste irtenbiderik? Horrek
            suposatzen du aldatzea pasahitza nabigatzaile eta web pilo
            batean, WiFira konektatzen den ordenagailu guztietan,
            telefonoetan berriro Eduroam inbokatu beharra...* (Eduroam
            ez baita instalatzen Androiden, inbokatu behar dugu
            letretakook). *Bai. Hori da bide bakarra* CAUko teknikari
            jaunak. Ba, antza, pasahitza aldatzea ez zen kontua.
            Firefox ez den beste nabigatzaile batetik, Edge edo Chrome
            moduko nabigatzaile normal batetik, konektatu beharra.
            Informazio faltak Firefox-en segitzen dugun eta ezagutza
            teknikoetan iaioak ez garenontzako putada galanta da. Eta,
            hala erabaki zein ezer erabaki ez, Firefox-eko
            erabiltzaile urriak are urriago egiteko konspirazioa.
            *Konspirazio inkontzientea*, nahi bada. Gaur deitu dut eta
            CAUko beste teknikari jaun batek hartu dit. egela-ra
            Chrometik sartzeko gomendioa eman ondoren, eskatu diot
            mesedez informazioa zabaltzeko. Ez dakit egingo duen (bere
            azken berba izan da berak hori ezin duela egin); deia
            moztu behar izan dut eta azterketara etorri. Nire moduko
            ziber-traketsontzako sekretua: coockieak ezabatu.
            Letretako askok ez daukagu presente, ziberriaiook, jakin
            ezazue. Ahal den neurrian, Firefox uzteko erabakirik ez
            badago, a) erabiltzaiok informatu behar gaituzte. b)
            zaindu behar lukete ez daiten horrelakorik gerta. Mesedez,
            EHUn software librea edo irekia erabiltzearen aldeko
            arraro-nerd-friki-intoleranteok, kexatu ni ez naiten izan
            "arraro-friki-intolerante" bakarra. Nerd-era ez naiz
            iristen; coockiak borratzen ere ez dakit eta. Juan -- Juan
            Abasolo <https://juanabasolo.netlify.app/> Irakasle
            agregatua Associate professor [email protected]
            <[email protected]> T. +34 94 601 7567 Bilboko Hezkuntza
            Fakultatea - Bizkaiko Campusa Hizkuntza eta Literaturaren
            Didaktika saila | EUDIA ikerketa taldea Sarriena auzoa
            z/g, 48949 Leioa T. +34 94 601 2000 ehu.eus
            <http://www.ehu.eus> Erne! Baliteke mezu honen zatiren bat
            edo mezu osoa legez babestuta egotea. Mezuak badu bere
            hartzailea. Okerreko helbidera heldu bada (helbidea gaizki
            idatzi, transmisioak huts egin) eman abisu igorleari,
            korreo honi erantzunda. Kontuz! Mezua ez bada zuretzat, ez
            erabili, ez zabaldu beste inori, ez kopiatu eta ez
            baliatu. E-mail hau inprimatu baino lehen egiaztatu
            inprimatzeko beharra. Attention! This message contains
            privileged or confidential information that only the
            intended recipient is entitled to access. If you receive
            it in error, we would appreciate it if you would not use
            the information and contact the sender. Before printing
            this email, please consider whether it is necessary to do
            so. ¡Atención! Este mensaje contiene información
            privilegiada o confidencial a la que sólo tiene derecho a
            acceder la persona destinataria. Si usted lo recibe por
            error le agradeceríamos que no hiciera uso de la
            información y que se pusiese en contacto con la o el
            remitente. Antes de imprimir este e-mail piense bien si es
            necesario hacerlo.
            
------------------------------------------------------------------------
            ITSAS mailing
            [email protected]http://list.ehu.eus/mailman/listinfo/itsas
            
------------------------------------------------------------------------
            ITSAS mailing list [email protected]
http://list.ehu.eus/mailman/listinfo/itsas
    ------------------------------------------------------------------------
    ITSAS mailing list [email protected]
    http://list.ehu.eus/mailman/listinfo/itsas


_______________________________________________
ITSAS mailing list
[email protected]
http://list.ehu.eus/mailman/listinfo/itsas

--
←---→

Jokin Azpiazu Carballo

Soziologia eta Gizarte Langintza saila
Sarriena z/g 48490 Leioa, Bizkaia
_______________________________________________
ITSAS mailing list
[email protected]
http://list.ehu.eus/mailman/listinfo/itsas

Responder a