Re: [eibar] Gipuzkoako Diputatu Nagusia Eibarren

2012-11-20 Thread Asier Sarasua
Luistxo Fernandez igorleak hau idatzi zuen (2012eko
azaren 20a 14:58):
> Eibartarrak zerrendan modu publikoan hartzen da parte, eta artxiboak beti
> izan dira publikoak.
>
> Orri honetatik http://eibar.org/eibartarrak-zerrenda estekak artxibora
>
> http://news.gmane.org/gmane.culture.language.basque.eibartarrak/
> http://postaria.com/pipermail/eibartarrak/
>
> Hortaz, zuk ezer esan Eibartarrak zerrendan eta biharamunean egunkari batek
> horrekin titulatzen badu bere azala, ez zenuke kexatu behar.
>
> Nik tuiteatu dut Oierren kronika
>
> http://thread.gmane.org/gmane.culture.language.basque.eibartarrak/31229
>
> https://twitter.com/luistxo/status/270870891028701185


Tira, hori bai, Luistxo.
Baina bere blogian argitaratzeko asmua badaka, zertarako kopixau bihar
dot EibarOrg-ko albistegira?
Edo zertarako Tuiteatu Gname, eta ez bere bloga?
Horixe zan galderia.

Eta Mikel, Eibarko prentsan agertu ez bada, zeinen "kulpia" izan dok?

Aldundixan komunikaziñua zelan bideratu bihar da? Kalian ipinittako
kartel batzuekin?
Ba, ondo gabixaz...

a.

___
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.


Re: [eibar] Gipuzkoako Diputatu Nagusia Eibarren

2012-11-20 Thread leire narbaiza arizmendi
Nik twitterren ikusi najuan. Eta kitton be bazetorrela uste juat.
Neri ordutegi hórrekin, beti ezina :-(
leire


Asier Sarasua igorleak hau idatzi zuen (2012eko azaren
20a 13:48):

> eskerrik asko kronikiagaittik.
>
> pare bat ohar:
>
> 1.- ni neu ez nitzan enterau. Nun iragarri dabe? Ez dot ikusi, ez
> Twitterren, ez Eibartarrak zerrenda honetan, ez udaletxeko webgunian.
> Ezta Eibarko prentsan be. Nere akatsa be izango da, seguru, baina ez dakit
> ba aurreko egunetan jakinmin eta zalaparta haundirik sortu daben.
>
> 2.- hire kronika hori, publikua dok? Hire blogian argitaratzeko asmorik?
> Bestela, EibarOrg-ko albistegixan atara geinkek?
>
> a.
>
>
>
>
> Oier Araolaza igorleak hau idatzi zuen (2012eko azaren
> 20a 13:17):
>
>>
>>
>> Atzo  Eibarren izan zen Gipuzkoako Diputatu Nagusia 2013rako aurrekontuak
>> aurkezten eta herritarren galderak, iritziak eta ekarpenak jasotzen. Martin
>> Garitano Diputatu Nagusia, Jon Peli Uriguen Landa garapeneko, berrikuntzako
>> eta turismoko diputatua eta Aitziber Iartza, Komunikazio zuzendaria aritu
>> ziren hizketan. Portaleko areto nagusian ez ginen asko batu, hogei bat
>> lagun inguru. Iruditu zitzaidan gehienak Bilduren ingurukoak zirela, eta
>> horiez gain Nagusien Kontseiluko ordezkariak, eta beste hiruzpalau
>> norbanako.
>>
>> 2012ko balantzea eta 2013ko aurrekontuak aurkeztu zituzten Garitano eta
>> Uriguen artean, eta ordubete pasa joan zen horretan. Gizarte politikaren
>> aldeko apustua egiten zutela adierazi zuten, aurrekontuaren %50 horretara
>> bideratuz. Inbertsioetan, Deskarga izango da azpiegituretan egingo den
>> inbertsio ia-bakarra. Deba bailarak autopista peajeen kontuarekin bizi izan
>> duen injustizia konpontzeko hartu dituzten neurriak (gehienez 25 euro
>> hilean ordainduko dituzte gipuzkoarrek autopistan) azaldu zituen. Kultura
>> Sailean %11ko jaitsiera kalkulatu nuen eman zituzten datuen arabera, eta bi
>> proiektu estrategiko azpimarratu zituzten: Tabakalera eta Donostia 2016.
>>
>> Ondoren galderen txanda ireki zuten. Aurreikusi bezala gizarte gaiek
>> hartu zuten pisu handiena. San Andres ospitalaren finantziazioaz galdetu
>> zuten, eta Garitano gizarte politika orokorraz hitzegiten hasi zen, eta
>> zehazteko eskatu zizaionean adierazi zuen ez diputazioak ez duela sos
>> gehiago jarriko horretarako, ez dagokiolako eta ez daukalako. Eibarko
>> Eguneko zentroak eskaintzen dituen plaza kopurua beste herriekin alderatuta
>> oso txikia dela aipatu zuen Nagusien Kontseiluko ordezkariak, eta ea 2012an
>> hori handituko den. Ez zuen erabat argitu hori, baina itxura denez ez dago
>> dirurik horretarako. Elgoibarko San Lazaro egoitza tokiz aldatzeko
>> proiektuaz galdetu zuten eta horretarako ere ez da aurreikusten dirurik
>> 2013an. Iraupen luzeko langabetuen egoeraz aritu zen pertsona bat, baina
>> kanpoko eta bertakoen arteko diferentziekin apaindu nahi izan zuen asuntoa,
>> eta hor Garitanok oso ondo erantzun zion nire ustez, horrelako usteei ezin
>> diegula ausporik eman esanez, ez baitira egia, eta larritasun handiko
>> egoerak daudela, eta horiei erantzun beharra dagoela, nongoak diren
>> begiratu gabe.
>>
>> Eibar-Maltzaga bidegorriaren inguruan ere galdetu zitzaion. Eta hasieran
>> baietz esan zuen, aldundiaren prioritateen artean zegoela, baina zehazteko
>> eskatu zitzaionean argitu zuen 2013rako ez duela aurrekontu zehatzik
>> proiektu horrek, eta ez dirudi ezer egingo denik horretaz 2013an ere.
>>
>> Nik bi gauzatxo esan nituen. Ekarriz zuten diputazioko ordenagailuaren
>> windowsa eta office powerpointa ikusita, eta sailen batean IKTak bultzatzea
>> aipatu zutenez, gonbidatu nituen GFA software librearen arrastoan sartzera,
>> eta horren aldeko apostu estrategikoa egitera. Garitanok erantzun zidan
>> gezurra zela Diputazioa ez zegoen software librea bultzatzen (nik ez nuen
>> horrelakorik esan, gonbidatu egin nituen horren alde egitera) eta zakar
>> esan zidan idatzita zutela hori. Nik esan nion halaxe egongo zela, baina
>> software librearen alde software ez libre batean idaztea nahiko absurdoa
>> zela, hori "bizikletaren alde kotxetik hitzegitea bezala da", esan nion.
>> Jon Peli Uriguenek esan zidan baietz, GFAk baduela software librearen alde
>> egiteko borondate argia, eta aztertzen ari direla software enpresekin
>> hartuta daude konpromezu guztiak alor bakoitzerako ordezkapenak
>> programatzeko. Aitziber Iartzak ere esan zidan hartu berri duten erabaki
>> baten arabera hemendik aurrera berritzen edo egiten diren diren
>> Diputazioaren webgune guztiak software librean egin beharko direla.
>>
>> Azkenik, gauden egoera ekonomikoan administrazioaren indarrak gizarte
>> politikei bideratzea erabat lojikoa eta beharrezkoa zela esan nuen,
>> lehentasunak lehentasun direla, eta orain horixe dela egiteko nagusia.
>> Baina zati horrek aurrekontuaren %50a hartzen duela, eta badagoela beste
>> %50 bat aurrekontu beste zereginetarako erabiliko dena. Gizarte politikak
>> zauriak artatzea duela helburu, eta hori egin beharrekoa dela, baina
>> h

Re: [eibar] Gipuzkoako Diputatu Nagusia Eibarren

2012-11-20 Thread Mikel Larreategi
Oier Araolaza igorleak hau idatzi zuen (2012eko azaren
20a 15:10):

>
> Nik diputaziotik email bidez jaso nuen horren berri. Hemen info gehiago:
>
>
> http://w390w.gipuzkoa.net/WAS/CORP/DPDOficinaPrensaDigitalWEB/nota.do?id=377&idioma=eu&detalle=1
>
> Ez daukat ideiarik ere zein "zerrenda" erabili dute bidalketa egiteko eta
> zergaitik iritsi zaidan niri eta ez beste batzueri. Nik uste nuen deialdi
> oso zabala zela eta jende asko agertuko zela, baina ez zen hala izan.
>
>
Horretaz gain, kartelen batzuk ere jarri zituzten. Autobus geltokiren baten
ikusi nituen.

Asier, zure aldetik pixkat optimista Eibarko Udalaren webgunean eta DV eta
El Correon horren inguruko informazioa egotea espero izana, ala? ;)


Mikel

-- 
Mikel Larreategi
___
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Re: [eibar] Gipuzkoako Diputatu Nagusia Eibarren

2012-11-20 Thread Oier Araolaza
Nik diputaziotik email bidez jaso nuen horren berri. Hemen info gehiago:

http://w390w.gipuzkoa.net/WAS/CORP/DPDOficinaPrensaDigitalWEB/nota.do?id=377&idioma=eu&detalle=1

Ez daukat ideiarik ere zein "zerrenda" erabili dute bidalketa egiteko eta
zergaitik iritsi zaidan niri eta ez beste batzueri. Nik uste nuen deialdi
oso zabala zela eta jende asko agertuko zela, baina ez zen hala izan.

Kronika orraztuta blogera igotzeko asmoa neukan, bai:
http://eibar.org/blogak/oier/gipuzkoako-diputatu-nagusia-eibarren

oier.


2012/11/20 Asier Sarasua 

> eskerrik asko kronikiagaittik.
>
> pare bat ohar:
>
> 1.- ni neu ez nitzan enterau. Nun iragarri dabe? Ez dot ikusi, ez
> Twitterren, ez Eibartarrak zerrenda honetan, ez udaletxeko webgunian.
> Ezta Eibarko prentsan be. Nere akatsa be izango da, seguru, baina ez dakit
> ba aurreko egunetan jakinmin eta zalaparta haundirik sortu daben.
>
> 2.- hire kronika hori, publikua dok? Hire blogian argitaratzeko asmorik?
> Bestela, EibarOrg-ko albistegixan atara geinkek?
>
> a.
>
>
>
>
> Oier Araolaza igorleak hau idatzi zuen (2012eko azaren
> 20a 13:17):
>
>>
>>
>> Atzo  Eibarren izan zen Gipuzkoako Diputatu Nagusia 2013rako aurrekontuak
>> aurkezten eta herritarren galderak, iritziak eta ekarpenak jasotzen. Martin
>> Garitano Diputatu Nagusia, Jon Peli Uriguen Landa garapeneko, berrikuntzako
>> eta turismoko diputatua eta Aitziber Iartza, Komunikazio zuzendaria aritu
>> ziren hizketan. Portaleko areto nagusian ez ginen asko batu, hogei bat
>> lagun inguru. Iruditu zitzaidan gehienak Bilduren ingurukoak zirela, eta
>> horiez gain Nagusien Kontseiluko ordezkariak, eta beste hiruzpalau
>> norbanako.
>>
>> 2012ko balantzea eta 2013ko aurrekontuak aurkeztu zituzten Garitano eta
>> Uriguen artean, eta ordubete pasa joan zen horretan. Gizarte politikaren
>> aldeko apustua egiten zutela adierazi zuten, aurrekontuaren %50 horretara
>> bideratuz. Inbertsioetan, Deskarga izango da azpiegituretan egingo den
>> inbertsio ia-bakarra. Deba bailarak autopista peajeen kontuarekin bizi izan
>> duen injustizia konpontzeko hartu dituzten neurriak (gehienez 25 euro
>> hilean ordainduko dituzte gipuzkoarrek autopistan) azaldu zituen. Kultura
>> Sailean %11ko jaitsiera kalkulatu nuen eman zituzten datuen arabera, eta bi
>> proiektu estrategiko azpimarratu zituzten: Tabakalera eta Donostia 2016.
>>
>> Ondoren galderen txanda ireki zuten. Aurreikusi bezala gizarte gaiek
>> hartu zuten pisu handiena. San Andres ospitalaren finantziazioaz galdetu
>> zuten, eta Garitano gizarte politika orokorraz hitzegiten hasi zen, eta
>> zehazteko eskatu zizaionean adierazi zuen ez diputazioak ez duela sos
>> gehiago jarriko horretarako, ez dagokiolako eta ez daukalako. Eibarko
>> Eguneko zentroak eskaintzen dituen plaza kopurua beste herriekin alderatuta
>> oso txikia dela aipatu zuen Nagusien Kontseiluko ordezkariak, eta ea 2012an
>> hori handituko den. Ez zuen erabat argitu hori, baina itxura denez ez dago
>> dirurik horretarako. Elgoibarko San Lazaro egoitza tokiz aldatzeko
>> proiektuaz galdetu zuten eta horretarako ere ez da aurreikusten dirurik
>> 2013an. Iraupen luzeko langabetuen egoeraz aritu zen pertsona bat, baina
>> kanpoko eta bertakoen arteko diferentziekin apaindu nahi izan zuen asuntoa,
>> eta hor Garitanok oso ondo erantzun zion nire ustez, horrelako usteei ezin
>> diegula ausporik eman esanez, ez baitira egia, eta larritasun handiko
>> egoerak daudela, eta horiei erantzun beharra dagoela, nongoak diren
>> begiratu gabe.
>>
>> Eibar-Maltzaga bidegorriaren inguruan ere galdetu zitzaion. Eta hasieran
>> baietz esan zuen, aldundiaren prioritateen artean zegoela, baina zehazteko
>> eskatu zitzaionean argitu zuen 2013rako ez duela aurrekontu zehatzik
>> proiektu horrek, eta ez dirudi ezer egingo denik horretaz 2013an ere.
>>
>> Nik bi gauzatxo esan nituen. Ekarriz zuten diputazioko ordenagailuaren
>> windowsa eta office powerpointa ikusita, eta sailen batean IKTak bultzatzea
>> aipatu zutenez, gonbidatu nituen GFA software librearen arrastoan sartzera,
>> eta horren aldeko apostu estrategikoa egitera. Garitanok erantzun zidan
>> gezurra zela Diputazioa ez zegoen software librea bultzatzen (nik ez nuen
>> horrelakorik esan, gonbidatu egin nituen horren alde egitera) eta zakar
>> esan zidan idatzita zutela hori. Nik esan nion halaxe egongo zela, baina
>> software librearen alde software ez libre batean idaztea nahiko absurdoa
>> zela, hori "bizikletaren alde kotxetik hitzegitea bezala da", esan nion.
>> Jon Peli Uriguenek esan zidan baietz, GFAk baduela software librearen alde
>> egiteko borondate argia, eta aztertzen ari direla software enpresekin
>> hartuta daude konpromezu guztiak alor bakoitzerako ordezkapenak
>> programatzeko. Aitziber Iartzak ere esan zidan hartu berri duten erabaki
>> baten arabera hemendik aurrera berritzen edo egiten diren diren
>> Diputazioaren webgune guztiak software librean egin beharko direla.
>>
>> Azkenik, gauden egoera ekonomikoan administrazioaren indarrak gizarte
>> polit

Re: [eibar] Gipuzkoako Diputatu Nagusia Eibarren

2012-11-20 Thread Luistxo Fernandez
> 2.- hire kronika hori, publikua dok? Hire blogian argitaratzeko asmorik?
> Bestela, EibarOrg-ko albistegixan atara geinkek?
>
> a
>

Eibartarrak zerrendan modu publikoan hartzen da parte, eta artxiboak beti
izan dira publikoak.

Orri honetatik http://eibar.org/eibartarrak-zerrenda estekak artxibora

http://news.gmane.org/gmane.culture.language.basque.eibartarrak/
http://postaria.com/pipermail/eibartarrak/

Hortaz, zuk ezer esan Eibartarrak zerrendan eta biharamunean egunkari batek
horrekin titulatzen badu bere azala, ez zenuke kexatu behar.

Nik tuiteatu dut Oierren kronika

http://thread.gmane.org/gmane.culture.language.basque.eibartarrak/31229

https://twitter.com/luistxo/status/270870891028701185

Luistxo
___
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Re: [eibar] Gipuzkoako Diputatu Nagusia Eibarren

2012-11-20 Thread Asier Sarasua
eskerrik asko kronikiagaittik.

pare bat ohar:

1.- ni neu ez nitzan enterau. Nun iragarri dabe? Ez dot ikusi, ez
Twitterren, ez Eibartarrak zerrenda honetan, ez udaletxeko webgunian.
Ezta Eibarko prentsan be. Nere akatsa be izango da, seguru, baina ez dakit
ba aurreko egunetan jakinmin eta zalaparta haundirik sortu daben.

2.- hire kronika hori, publikua dok? Hire blogian argitaratzeko asmorik?
Bestela, EibarOrg-ko albistegixan atara geinkek?

a.




Oier Araolaza igorleak hau idatzi zuen (2012eko azaren
20a 13:17):

>
>
> Atzo  Eibarren izan zen Gipuzkoako Diputatu Nagusia 2013rako aurrekontuak
> aurkezten eta herritarren galderak, iritziak eta ekarpenak jasotzen. Martin
> Garitano Diputatu Nagusia, Jon Peli Uriguen Landa garapeneko, berrikuntzako
> eta turismoko diputatua eta Aitziber Iartza, Komunikazio zuzendaria aritu
> ziren hizketan. Portaleko areto nagusian ez ginen asko batu, hogei bat
> lagun inguru. Iruditu zitzaidan gehienak Bilduren ingurukoak zirela, eta
> horiez gain Nagusien Kontseiluko ordezkariak, eta beste hiruzpalau
> norbanako.
>
> 2012ko balantzea eta 2013ko aurrekontuak aurkeztu zituzten Garitano eta
> Uriguen artean, eta ordubete pasa joan zen horretan. Gizarte politikaren
> aldeko apustua egiten zutela adierazi zuten, aurrekontuaren %50 horretara
> bideratuz. Inbertsioetan, Deskarga izango da azpiegituretan egingo den
> inbertsio ia-bakarra. Deba bailarak autopista peajeen kontuarekin bizi izan
> duen injustizia konpontzeko hartu dituzten neurriak (gehienez 25 euro
> hilean ordainduko dituzte gipuzkoarrek autopistan) azaldu zituen. Kultura
> Sailean %11ko jaitsiera kalkulatu nuen eman zituzten datuen arabera, eta bi
> proiektu estrategiko azpimarratu zituzten: Tabakalera eta Donostia 2016.
>
> Ondoren galderen txanda ireki zuten. Aurreikusi bezala gizarte gaiek hartu
> zuten pisu handiena. San Andres ospitalaren finantziazioaz galdetu zuten,
> eta Garitano gizarte politika orokorraz hitzegiten hasi zen, eta zehazteko
> eskatu zizaionean adierazi zuen ez diputazioak ez duela sos gehiago jarriko
> horretarako, ez dagokiolako eta ez daukalako. Eibarko Eguneko zentroak
> eskaintzen dituen plaza kopurua beste herriekin alderatuta oso txikia dela
> aipatu zuen Nagusien Kontseiluko ordezkariak, eta ea 2012an hori handituko
> den. Ez zuen erabat argitu hori, baina itxura denez ez dago dirurik
> horretarako. Elgoibarko San Lazaro egoitza tokiz aldatzeko proiektuaz
> galdetu zuten eta horretarako ere ez da aurreikusten dirurik 2013an.
> Iraupen luzeko langabetuen egoeraz aritu zen pertsona bat, baina kanpoko
> eta bertakoen arteko diferentziekin apaindu nahi izan zuen asuntoa, eta hor
> Garitanok oso ondo erantzun zion nire ustez, horrelako usteei ezin diegula
> ausporik eman esanez, ez baitira egia, eta larritasun handiko egoerak
> daudela, eta horiei erantzun beharra dagoela, nongoak diren begiratu gabe.
>
> Eibar-Maltzaga bidegorriaren inguruan ere galdetu zitzaion. Eta hasieran
> baietz esan zuen, aldundiaren prioritateen artean zegoela, baina zehazteko
> eskatu zitzaionean argitu zuen 2013rako ez duela aurrekontu zehatzik
> proiektu horrek, eta ez dirudi ezer egingo denik horretaz 2013an ere.
>
> Nik bi gauzatxo esan nituen. Ekarriz zuten diputazioko ordenagailuaren
> windowsa eta office powerpointa ikusita, eta sailen batean IKTak bultzatzea
> aipatu zutenez, gonbidatu nituen GFA software librearen arrastoan sartzera,
> eta horren aldeko apostu estrategikoa egitera. Garitanok erantzun zidan
> gezurra zela Diputazioa ez zegoen software librea bultzatzen (nik ez nuen
> horrelakorik esan, gonbidatu egin nituen horren alde egitera) eta zakar
> esan zidan idatzita zutela hori. Nik esan nion halaxe egongo zela, baina
> software librearen alde software ez libre batean idaztea nahiko absurdoa
> zela, hori "bizikletaren alde kotxetik hitzegitea bezala da", esan nion.
> Jon Peli Uriguenek esan zidan baietz, GFAk baduela software librearen alde
> egiteko borondate argia, eta aztertzen ari direla software enpresekin
> hartuta daude konpromezu guztiak alor bakoitzerako ordezkapenak
> programatzeko. Aitziber Iartzak ere esan zidan hartu berri duten erabaki
> baten arabera hemendik aurrera berritzen edo egiten diren diren
> Diputazioaren webgune guztiak software librean egin beharko direla.
>
> Azkenik, gauden egoera ekonomikoan administrazioaren indarrak gizarte
> politikei bideratzea erabat lojikoa eta beharrezkoa zela esan nuen,
> lehentasunak lehentasun direla, eta orain horixe dela egiteko nagusia.
> Baina zati horrek aurrekontuaren %50a hartzen duela, eta badagoela beste
> %50 bat aurrekontu beste zereginetarako erabiliko dena. Gizarte politikak
> zauriak artatzea duela helburu, eta hori egin beharrekoa dela, baina
> horrekin batera, krisi honetatik atera, edo gutxienez krisi honekin ahalik
> eta ondoen konpontzen hasteko oinarriak jarri behar ditugula. Eta hori
> egiteko inbertsioei begiratu behar diegula. 2013rako DFAk aurreikusitako
> inbertsio ia-bakarrak azpiegiturei dagozkionak dira (Des

Re: [eibar] Gipuzkoako Diputatu Nagusia Eibarren

2012-11-20 Thread Luistxo Fernandez
2012/11/20 Oier Araolaza 

>
>
> Atzo  Eibarren izan zen Gipuzkoako Diputatu Nagusia 2013rako aurrekontuak
> aurkezten eta herritarren galderak, iritziak eta ekarpenak jasotzen. Martin
> Garitano Diputatu Nagusia, Jon Peli Uriguen Landa garapeneko, berrikuntzako
> eta turismoko diputatua eta Aitziber Iartza, Komunikazio zuzendaria aritu
> ziren hizketan.
>

(...)

> Aitziber Iartzak ere esan zidan hartu berri duten erabaki baten arabera
> hemendik aurrera berritzen edo egiten diren diren Diputazioaren webgune
> guztiak software librean egin beharko direla.
>
>
Urte eta erdiko jardunean, GFAk berritu edo egin duen webgune adierazgarri
bakarra dut gogoan, eta da haun zuzen Komunikazioko zuzendaritza horrek
erabiltzen duena,
http://www.gipuzkoaberri.net

IBMren lizentziapeko azpiegitura batekin egina dago, ez software
librearekin.

Baina tira, erabakia hartu berria bada, azken kasua izango da
Gipuzkoaberrirena, eta pozten naiz horregatik.

Luistxo
___
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

[eibar] Gipuzkoako Diputatu Nagusia Eibarren

2012-11-20 Thread Oier Araolaza
Atzo  Eibarren izan zen Gipuzkoako Diputatu Nagusia 2013rako aurrekontuak
aurkezten eta herritarren galderak, iritziak eta ekarpenak jasotzen. Martin
Garitano Diputatu Nagusia, Jon Peli Uriguen Landa garapeneko, berrikuntzako
eta turismoko diputatua eta Aitziber Iartza, Komunikazio zuzendaria aritu
ziren hizketan. Portaleko areto nagusian ez ginen asko batu, hogei bat
lagun inguru. Iruditu zitzaidan gehienak Bilduren ingurukoak zirela, eta
horiez gain Nagusien Kontseiluko ordezkariak, eta beste hiruzpalau
norbanako.

2012ko balantzea eta 2013ko aurrekontuak aurkeztu zituzten Garitano eta
Uriguen artean, eta ordubete pasa joan zen horretan. Gizarte politikaren
aldeko apustua egiten zutela adierazi zuten, aurrekontuaren %50 horretara
bideratuz. Inbertsioetan, Deskarga izango da azpiegituretan egingo den
inbertsio ia-bakarra. Deba bailarak autopista peajeen kontuarekin bizi izan
duen injustizia konpontzeko hartu dituzten neurriak (gehienez 25 euro
hilean ordainduko dituzte gipuzkoarrek autopistan) azaldu zituen. Kultura
Sailean %11ko jaitsiera kalkulatu nuen eman zituzten datuen arabera, eta bi
proiektu estrategiko azpimarratu zituzten: Tabakalera eta Donostia 2016.

Ondoren galderen txanda ireki zuten. Aurreikusi bezala gizarte gaiek hartu
zuten pisu handiena. San Andres ospitalaren finantziazioaz galdetu zuten,
eta Garitano gizarte politika orokorraz hitzegiten hasi zen, eta zehazteko
eskatu zizaionean adierazi zuen ez diputazioak ez duela sos gehiago jarriko
horretarako, ez dagokiolako eta ez daukalako. Eibarko Eguneko zentroak
eskaintzen dituen plaza kopurua beste herriekin alderatuta oso txikia dela
aipatu zuen Nagusien Kontseiluko ordezkariak, eta ea 2012an hori handituko
den. Ez zuen erabat argitu hori, baina itxura denez ez dago dirurik
horretarako. Elgoibarko San Lazaro egoitza tokiz aldatzeko proiektuaz
galdetu zuten eta horretarako ere ez da aurreikusten dirurik 2013an.
Iraupen luzeko langabetuen egoeraz aritu zen pertsona bat, baina kanpoko
eta bertakoen arteko diferentziekin apaindu nahi izan zuen asuntoa, eta hor
Garitanok oso ondo erantzun zion nire ustez, horrelako usteei ezin diegula
ausporik eman esanez, ez baitira egia, eta larritasun handiko egoerak
daudela, eta horiei erantzun beharra dagoela, nongoak diren begiratu gabe.

Eibar-Maltzaga bidegorriaren inguruan ere galdetu zitzaion. Eta hasieran
baietz esan zuen, aldundiaren prioritateen artean zegoela, baina zehazteko
eskatu zitzaionean argitu zuen 2013rako ez duela aurrekontu zehatzik
proiektu horrek, eta ez dirudi ezer egingo denik horretaz 2013an ere.

Nik bi gauzatxo esan nituen. Ekarriz zuten diputazioko ordenagailuaren
windowsa eta office powerpointa ikusita, eta sailen batean IKTak bultzatzea
aipatu zutenez, gonbidatu nituen GFA software librearen arrastoan sartzera,
eta horren aldeko apostu estrategikoa egitera. Garitanok erantzun zidan
gezurra zela Diputazioa ez zegoen software librea bultzatzen (nik ez nuen
horrelakorik esan, gonbidatu egin nituen horren alde egitera) eta zakar
esan zidan idatzita zutela hori. Nik esan nion halaxe egongo zela, baina
software librearen alde software ez libre batean idaztea nahiko absurdoa
zela, hori "bizikletaren alde kotxetik hitzegitea bezala da", esan nion.
Jon Peli Uriguenek esan zidan baietz, GFAk baduela software librearen alde
egiteko borondate argia, eta aztertzen ari direla software enpresekin
hartuta daude konpromezu guztiak alor bakoitzerako ordezkapenak
programatzeko. Aitziber Iartzak ere esan zidan hartu berri duten erabaki
baten arabera hemendik aurrera berritzen edo egiten diren diren
Diputazioaren webgune guztiak software librean egin beharko direla.

Azkenik, gauden egoera ekonomikoan administrazioaren indarrak gizarte
politikei bideratzea erabat lojikoa eta beharrezkoa zela esan nuen,
lehentasunak lehentasun direla, eta orain horixe dela egiteko nagusia.
Baina zati horrek aurrekontuaren %50a hartzen duela, eta badagoela beste
%50 bat aurrekontu beste zereginetarako erabiliko dena. Gizarte politikak
zauriak artatzea duela helburu, eta hori egin beharrekoa dela, baina
horrekin batera, krisi honetatik atera, edo gutxienez krisi honekin ahalik
eta ondoen konpontzen hasteko oinarriak jarri behar ditugula. Eta hori
egiteko inbertsioei begiratu behar diegula. 2013rako DFAk aurreikusitako
inbertsio ia-bakarrak azpiegiturei dagozkionak dira (Deskarga bukatzeak
hartzen du ia guztia), eta horiek ere beharrezkoa dira. Baina krisitik
atera edo krisiarekin moldatzen ikasteko beste alor batzuetan ere inbertitu
beharko dugula: zientzia, teknologian, garapenean, hezkuntza, osasunean eta
kulturan, bai, kulturan ere bai. Gizarte kulturalki bizi eta dinamiko bat,
gizarte sortzaile bat krisiari aurre egiteko hobeto prestatuago egongo dela
defendatu nuen, eta beraz, kulturako aurrekontuak inbertsiotzat jo beharko
genituzkeela eta ez gastutzat.

Zehazki kultura aurrekontuei begiratuta, azken urteotan urritzen-urritzen
joan direla, ez direlako inbertsiotzat hartzen, gastutzat jotzen direlako.
Aurrekont