RE: [eibar] Txapela buruan, ibili munduan

2004-07-05 Thread Amatiño
Amatiñok:
>Bihar beteko dira 150 urte Manuel Iradier (1854-1911) esploratzailea
jaio zena. Afrikara hainbat bidaia egiteaz gainera, gasteiztar honek
"Asociación Euskara La Exploradora" sortu zuen 1871an. eta "Lurrak
billatzen" esaldia hartu lelotzat. Bere harrizko irudia Gasteizko Florida
parkean dago.

Imanolek:
Eta bere estatuan idatzi daben leloa? Gutxi gora behera: "Al rio Muni
por España"

Eta, garai berean, gure Iparragirrek: "Ara España, lur oberikan, ez da
Europa guzian..."

Amatiño





___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


[eibar] Diaporamak eta antzerkia

2004-07-05 Thread arrate . kultu
Bihartik aurrera:

-
KULTUBERRI
Arrate Kultur Elkarteko Newsletterra
2004.07.05
http://www.eibar.org/blogak/kultu
--

DIAPORAMAK ETA ANTZERKIA SAN ANDRES ELIZAKO KLAUSTROAN

Uztailaren 6, 7, 8 eta 9an izango dira saioak.

Programa osoa honako hau da:

* Uztailak 6an, asteartea, gaueko 22,30etan, KEPA GONZALEZ-ek egindako
"NAVIGATING PEACE" izena duen diaporama ikusgarria izango dugu,
Irlanda-ri buruz.
Informazioa:
http://www.eibar.org/blogak/kultu/7


* Uztailak 7an, asteazkena, gaueko 22,30etan, MARTIN BONO-k
egindako "SUDAFRIKA eta NAMIBIA" gaiari buruzko diaporamak. Martin
Bonok lurralde horietako irudiak gertura ekarriko dizkigu.

Informazioa:
http://www.eibar.org/blogak/kultu/10

* Uztailak 8an, osteguna, gaueko 22,30etan, KEPA GONZALEZ-ek egindako
"TENER 13 AÑOS EN EL 36" izeneko diporama. Diapotama-erreportai
historiko honen bidez Kepa Gonzalezek arlo honetan bere maisutasuna
agertaraziko digu.
Informazioa:
http://www.eibar.org/blogak/kultu/9

Tartean "ASTELENA FRONTOIA 100 URTE" Bideo erreportai laburra (9
minutu) eskeiniko da.
Informazioa:
http://www.eibar.org/blogak/kultu/11

* Uztailak 9an, ostirala, gaueko 22,30etan, "UNA NOCHE DE VERANO"
antzerki irakorria eskeiniko dute Ernesto Barrutia, Maite Lorenzo eta
Eduardo Falces aktoreak, Naiara Azpeitia Violoncelloa eta Alberto
Toledano teknikariaren laguntzarekin.
Informazioa:
http://www.eibar.org/blogak/kultu/6

Sarrera librea da eta denok konbidatuta zaudete

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


RE: [eibar] Fandangoa eta jota

2004-07-05 Thread Amatiño
Nere lehengusuak burutu duenak ez du letrarik eta berak bere lana
"Zaldibarko trikitixa"tzat duen arren (Zaldibarren bizi da aspaldiko
urteetan), "Amatiño" izenburuari "fandangoa" jarri dio azpi-idatzi gisa, ez
"jota".

Dena dela, eskerrik asko.

Amatiño

-Mensaje original-
De: [EMAIL PROTECTED]
[mailto:[EMAIL PROTECTED] En nombre de Oier Araolaza Arrieta
Enviado el: lunes, 05 de julio de 2004 13:43
Para: [EMAIL PROTECTED]
Asunto: Re: [eibar] Fandangoa eta jota


Printzipioz fandangoa eta jota gauza bera izan daitezke. Toki batzuetan
fandangoa izenarekin ezagutzen dira eta beste batzuetan jota bezala. Gero
badaude tokian tokiko ezaugarri bereziak eta gerta daiteke toki batzuetan bi
izenak erabiltzea eta bien arteko ñabardurak egitea.

Normalean 3/8 ko erritmokoak izaten dira fandangoak eta jotak.
Guk "fandangoa eta arin-arina" esaten dugu askotan, baina Bizkaia aldean
jotak edo jotiek esaten dituzte. Letra badu eta kantatzen bada guk Trikitixa
deitzen diogu. Askori "fandangoa" izenak belarrira kosk egiten dien,
Andaluzia aldeko jatorria salatzen duelakoan, eta akaso halaxe izango da,
baina hala balitz ere aspaldi barneratuta dugu hori ere, beste hainbat
bezala.

Iztuetak 1824an argitaratutako "Gipuzkoako dantza gogoangarrien..."
liburuan "fandangoa" esaten du, eta Gipuzkoara Bizkai aldetik sartzen ari
dela azpimarratzen du "Gipuzkoan ezta usatzen gizon dantza egin ondoan, ez
fandangorik, eta ez Bizkai dantzarik egitea. Egia da orain asi diradena
zenbait erritan, bañan nere gazte denboran, dantza beakurtsu edo respetable
aietan, etzan bein ere egiten, danza mota oienik".

Iztuetak aipatzen duen Bizkai dantza, arin-arina da. Arin-arina 2/4
erritmokoa izaten da, eta kasu honetan, kopla kantatuz gero guk "porrusalda"
deitzen diogu.

oier.











> Inork ba al daki inguru honetan zein den "fandangoa" eta "jotaren"
> arteko aldea?
>
> Amatiño baserriko lehengusuak, Jose Mari Iriondo trikitilariak, 
> "Amatiño" izenburupeko fandangoa burutu du eta horra eztabaida. Ez 
> diot berari galdetu ez dakidan haserretu¡
>
> Amatiño


**
www.dantzan.com
dantzaren inguruko
informazio guztia!
**



___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] Fandangoa eta jota

2004-07-05 Thread Oier Araolaza Arrieta

Printzipioz fandangoa eta jota gauza bera izan daitezke. Toki batzuetan
fandangoa izenarekin ezagutzen dira eta beste batzuetan jota bezala. Gero
badaude tokian tokiko ezaugarri bereziak eta gerta daiteke toki batzuetan
bi izenak erabiltzea eta bien arteko ñabardurak egitea.

Normalean 3/8 ko erritmokoak izaten dira fandangoak eta jotak.
Guk "fandangoa eta arin-arina" esaten dugu askotan, baina Bizkaia aldean
jotak edo jotiek esaten dituzte. Letra badu eta kantatzen bada guk
Trikitixa deitzen diogu. Askori "fandangoa" izenak belarrira kosk egiten
dien, Andaluzia aldeko jatorria salatzen duelakoan, eta akaso halaxe izango
da, baina hala balitz ere aspaldi barneratuta dugu hori ere, beste hainbat
bezala.

Iztuetak 1824an argitaratutako "Gipuzkoako dantza gogoangarrien..."
liburuan "fandangoa" esaten du, eta Gipuzkoara Bizkai aldetik sartzen ari
dela azpimarratzen du "Gipuzkoan ezta usatzen gizon dantza egin ondoan, ez
fandangorik, eta ez Bizkai dantzarik egitea. Egia da orain asi diradena
zenbait erritan, bañan nere gazte denboran, dantza beakurtsu edo respetable
aietan, etzan bein ere egiten, danza mota oienik".

Iztuetak aipatzen duen Bizkai dantza, arin-arina da. Arin-arina 2/4
erritmokoa izaten da, eta kasu honetan, kopla kantatuz gero
guk "porrusalda" deitzen diogu.

oier.











> Inork ba al daki inguru honetan zein den "fandangoa" eta "jotaren"
> arteko aldea?
>
> Amatiño baserriko lehengusuak, Jose Mari Iriondo trikitilariak,
> "Amatiño" izenburupeko fandangoa burutu du eta horra eztabaida. Ez diot
> berari galdetu ez dakidan haserretu¡
>
> Amatiño


**
www.dantzan.com
dantzaren inguruko
informazio guztia!
**


___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


[eibar] Fandangoa eta jota

2004-07-05 Thread Amatiño
Inork ba al daki inguru honetan zein den "fandangoa" eta "jotaren" arteko
aldea?

Amatiño baserriko lehengusuak, Jose Mari Iriondo trikitilariak,  "Amatiño"
izenburupeko fandangoa burutu du eta horra eztabaida. Ez diot berari galdetu
ez dakidan haserretu¡

Amatiño

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


RE: [eibar] udarako proposamenak

2004-07-05 Thread Amatiño
 


Asierrek:
>Ikastarora eruatia errezena. Gustora hartuko dot.

-- Nere kontu. Ia ez naizen ahaztutzen.
Amatiño



___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] Kamixetia ETBn

2004-07-05 Thread Serafin Basauri
Xabier Mendiguren(e)k dio:
Markosek:
 

Postdata ikusi dut eta zoragarria izan da; baina ez protagonista
metrosexualaren elastiko ezin sexiagoagatik bakarrik. Oro har, Postdata
bikaina izaten da: erakartzeko ez du histeria eta horikeria erabiltzen,
aktualitate gori gorriari ez dio jaramon handirik egiten eta darion musika
apala da; ordea, ez da, aurreko ezaugarriak betetzen dituen hainbat programa
bezala, txapontzi gogaikarri bat.
Hain zuzen, horixe bera esan daiteke Mendigurenen "Arbelaren gainean"en
gainean, eta horrexegatik ezkondu dira hain ederki liburua, idazlea eta
telebista.
   


Nik ez nuen Postdata ikusi (lotsa eman ohi dit neure burua hedabideetan
ikusteak), baina pare bat lagunek komentatu didate oso saio polita izan
zela. Gaizki eginak larrutzen bezala ondo eginak aitortzen ere jakin behar,
eta kasu honetan horrek izen bat du: Elixabete Garmendia.
X.
 

Nik ikusi neban 'postdata'; bikaiña begittandu jatan.  Kamisetian 
kontuori deigarrixa, zerrendako partaidiak ez diran eibartarrak be 
konturatu ziran: Eneba!  'matrallako'n kamisetia jaroiak barren!. 
Kamisetiana aparte, saioa oso ona: Xabierri eta Elixabeti zorionak!

Serafin
 


___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
 


___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] Txontaren burujabetasuna

2004-07-05 Thread Serafin Basauri
aromarate(e)k dio:
Nik entzun dudadez jabetza osoa ez dute izango etxe berrietan. Babes
ofizialeko etxeetan gertatzen den bezala, jabetza 20 urteetarako ei da.
Horrelako zerbait esan didate, beraz lur zorua udalak eskuratzen du. Horrela
normala da trukearekin ez egotea konforme.
Amaia
 

Aaaa...! Ez neukan zihaztasunorren barririk. Horretara bai ulertzen da 
trukian kontrako jarreria.
Serafin

- Original Message - 
From: "Serafin Basauri" <[EMAIL PROTECTED]>
To: "Eibartarrak zerrenda" <[EMAIL PROTECTED]>
Sent: Friday, July 02, 2004 10:51 AM
Subject: Re: [eibar] Txontaren burujabetasuna

 

Elena Laka(e)k dio:
   

Ba, nik ez dot askorik ulertzen.
Nundik orduan halako protestia? Neri ere aldaketa ona beinttandu jatan,
eta ezagutzen ez neban datoren bat egongo zala pentsatzen naban...
Zergatik ez dabe nahi orduan?
Gari
   

Nik entzun dodanez "koste 0" nahi dabe aldaketan.
Ez dute ordaindu nahi ez salerosketako eskrituren kostua, ez eta
 

etxebizitza
 

berriak eraiki bitartean alkilerrean hartu beharko duten bitartekoa ere.
Elena
 

Eskrituren kostua, bai, etxebitzitza-jabian kontura izan bihar da, baiña
zer alkiler-kostu? Entzun dodanez, etxe-bizitza barrixa egokittu arte
zaharrian bizitzeko aukeria dake barren!
Serafin
   

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
 

   




___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
 


___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
 


___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] Kamixetia ETBn

2004-07-05 Thread Luistxo Fernandez
Ausart ausartentzako, beste kamixeta modelo bat.
http://www.splitreason.com/productdetail.php?id=52
Luistxo
___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]