Re: [eibar] Otsagiko Bobo

2004-07-19 Thread Oier Araolaza Arrieta


Ez dira makalak egin dituzun galderak. Nik ez dut ezagutzen galdera horiek
erantzun nahian eman diren azalpenen artean adostasunik lortu duenik.
Dantza tradizional askori buruz zenbait datu historiko bildu izan dira,
baina dantza horiek zer esan nhai duten, zein sinbolismo duten, puff,
horiek lur sakon bezain zingiratsuak dira. Normalean, garaian garaiko
ideologiaren arabera egin izan dira interpretazio horiek. Adibidez, XX.
mendearen lehen zatian, folklorista britainiarrek nekazal lurreri
ugalkortasuna eskatzeko modutzat hartzen zituzten dantza tradizionalak.
Horrek ondorio zuzenak izan zituen dantza batzuetan. Adibidez otsagiko
dantzetan, modorro izeneko dantzan, une batean dantzariak makurtu eta lurra
kolpatu ohi dute makilekin. Ikertzaileek honela interpretatu zuten
mugimendu hori: "dantzariak lurra jotzen dute, esnatu dadin eta fruitu
ederrak eman ditzan". Ikertzaile nafar bat Otsagira joan, eta mugimendu
hori oso azkar eta gutxitan egiten zutela ohartu zen, eta beraz, dantzariak
konbentzitu zituen mugimendua errepikatzeko. Halaxe egiten dute gaur,
lurreko kolpeak bikoiztuta. Fertiliziazioaren interpretazioa oso
sustraituta geratu da toki askotan, baina ikertzaileek beste bide batzuk
jorratzen dituzte gaur egun.

Boboari buruz Caro Barojak idatzi zuen bere garaian, eta bera izan zen
aurpegibiko maskarak Jano jainko erromatarraren antza zuela aipatu zuen
lehena. Ondoren Urbeltz-ek ere idatzi izan du horren inguruan. Ekarpen
interesgarriak egin dituzte, baina ez nintzateke gai izango horien
ondorioak lerro pare batean laburbiltzen, eta ez espero inolako ondorio
borobilik ere ez.

Nire ustez oso kontuan hartu beharrekoa da Bobo-a ez dela pertsonaia
isolatua. Europako folklorean oso arruntak dira dantzari taldea gidatzen
duten pertsonaia arlekinatuak. Errioxa aldean Katximorro eta katxiberrio
bezala ezagutzen dira, Gaztelan botargak dira eta Ingalaterrako morris
dantzetan fool izena jasotzen dute, hain zuzen ere gazteleraz "loco"
edo "bobo" bezala ere itzuli daitezkeenak. Italian eta Errumanian ere ba
omen daude horrelakoak. Itxura eta jokabide oso antzekoak dituzte denek,
erropa koloretsu-arlekinatuak, askok puxikak erabiltzen dituzten dantzari
taldea zigortzeko zerbait oker eginez gero, e.a. Horiek guztiekin bat
egiten du Otsagiko bobo-ak. Egia da bi aurpegiko maskara Otsagin bakarrik
ezagutzen dudala, baina gerta liteke beste nonbait ere izatea halakorik.

MOrris dantzen inguruan ikerketa tradizio handia dago. Hemen ez bezala
Ingalaterra eta Estatu Batuetako unibertsitateetan dantza tradizionalak eta
folklorea ikertzen duten espezialistak daude. Baina haiek ere ez diote
erantzunik aurkitu zuk planteatu dituzun galdera horiei. Orain ia 100
urteko ikertzaileek bezala oraingo belaunaldiak pentsatu du Europako
lurralde isolatuetan aurkituko dituztela galdera horien erantzunak, eta
horien artean sinbolo nagusia euskal dantzak dira. Izan ere, XX. mende
hasieran Violet Alford, Rodney Gallop eta abarrek gauza bera pentsatu zuten
eta euskal dantzak ikertzeari ekin zioten. Are gehiago, 1920ko hamarrekoan,
Berriz, Donostia edo Nafarroa Behereko dantzariak LOndresera eraman
zituzten morris dantzen esanahiak ulertzeko galdutako katebegia zirelakoan.
Nire postontzian Vancouver-eko Britis Columbia Unibertsitateko ikertzaile
baten posta bat dut erantzun ezinda azken asteotan. Zureak bezalako 15
galdera bidali zizkidan. Behar bezala ezin erantzun, eta zurekin egin
dudana egitea pentsatu izan dut, hau da, bidezidorretan galdu erantzun
borobilik eman gabe. Baina ingelesez ez zait hain erraz ateratzen
despisterako estrategia.

Onena zuzenean zuk begiratzea ondoko hauek:

Caro Barojak maiz aipatu izan du Otsagiko Boboa bere lanetan, baina uste
dut (buruz ari naiz) bi liburu hauetan sakondu zuela gehien:
"Ritos y mitos equívocos"
"El estío festivo (fiestas populares de verano)"

Urbeltzen lanetan ere ohikoa da Otsagiko Boboa.
Eusko Ikaskuntzako "Cuadernos de Seccion, Folklore" 3. zenbakian Otsagiko
dantzei buruzko artikulua argitaratu zuen eta horixe da mamitsuena nire
ustez "Danzas de Otsagi. Notas del tipo general", Boboarekin arduratzen da
hor. Bestalde, bere azken lanean "Euskal dantza. Sinboloen inguruan"
liburuan dantza tradizionalen sinboloen inguruan plazaratu dituen bere
azken hipotesiekin lotzen du Boboa.

Ondo segi, oier.


> Aupa,
> umeentzako testu labur bat idazteko asmoagaz, Otsagiko Bobo personajea
> sartzea pentsau dot, interesgarria dalakoan. Interneten begira ibili
> naz, baina ez dot informazino handirik topau. Batez be, erroparen eta
> dantzaren gaineko informazinoa da lortu dodana, baina ez Bobo
> personajearen gainekoa. Eta hori da niri gehien interesetan jatana:
> zegaitik daukaz arpegi bi? zer esan gura dau personaje horrek? dantzak
> be sinbolismo bereziren eukiko dau, ezta? Nonork lagunduko deust?
> Hau da interneten topau dodan informazino zehatzena:
>
> "Haien ondoan "Bobo" pertsonaia interesgarria dugu, gorri eta berdeko
> Arlekin moduan jantzirik; eskuan larruzko borla bat buru duen zigor ba

Re: [eibar] ikastarua

2004-07-19 Thread Gari Araolaza
Asierrek jarri ditu argazkiak eta kronika http://www.eibar.org helbidean.
Baina mesedez, hasi formal lanean. Oraindik probako mezu asko dago 
blogetan. Horrek gutxienez ezabatu!

:-)
Gari
leire narbaiza(e)k dio:
aupa
Elgetako Espaloi kale antzokitik nabil, Ander eta
Maitekin kopia hartzen dogun bittartian.
Ikastaruan asko ikasi dogu, baiña bazklarixa oso
ondo egon da. Bergarara begira, mahai
biribillian!
 

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] ikastarua

2004-07-19 Thread Asier Sarasua
Nik Elgetako barririk ez (enbidixa piskat emon destazu Leire...), baina 
Eibarkua bai.
Ikastaruan egon ez ziñazienendako informaziño apur bat eta erretrato batzuk 
eibar.org webgunian.

Zeintzuk agertu ziran jakin nahi dozuela? Luitxoren irakasle arpegixa ikusi 
nahi dozuela? Txikillanaren moda barrixa ezagutu guran zabiziela? ... 
www.eibar.org

Asier


At 16:39 2004/07/17, you wrote:
aupa
Elgetako Espaloi kale antzokitik nabil, Ander eta
Maitekin kopia hartzen dogun bittartian.
Ikastaruan asko ikasi dogu, baiña bazklarixa oso
ondo egon da. Bergarara begira, mahai
biribillian!
Bestiak tourra ikusten. hau mundiala da!!
Ala, etorri ez danak enbidixia izan daixala.
Agur
Leire n


__
Yahoo! lanza su nueva tecnología de búsquedas
¿te atreves a comparar?
http://busquedas.yahoo.es
___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] ikastarua

2004-07-19 Thread Asier Sarasua
Garik:
Asierrek jarri ditu argazkiak eta kronika http://www.eibar.org helbidean.
Baina mesedez, hasi formal lanean. Oraindik probako mezu asko dago 
blogetan. Horrek gutxienez ezabatu!

Bai. Kontuan euki Google hasi dala eduki barrixak indexatzen. Honezkero 
zuen bloga da Googleko lehenengo emaitza: Joseba Etxarri, Felix Elortza, 
Matrallako, Araolaza, Joseba Zabala, iñaki zugasti... bilatuta, zuen bloga 
agertzen da Googlen lehenengo lekuan.

Mendigreen-ek failatzen dau (bere bloga 2. dago), baina zorionez, euskal 
metrosexual bakarra izaten jarraitzen dau: http://tinyurl.com/58c43

Ala ba! Danok lanera.
Asier

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


[eibar] Ikastaruan ahaztutako koadernoa

2004-07-19 Thread Luistxo Fernandez


Asierrek jarri ditu argazkiak eta kronika http://www.eibar.org helbidean.
Kronikaren amaieran, baten batek ahaztutako koaderno baten irudixa pegau dot,
http://www.eibar.org/14
Zeinena da? abisatu edo pasatu Codesyntax-etik, mesedez.
Luistxo


___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


[eibar] Ikastaroa, Espaloia eta blogak

2004-07-19 Thread Maite Rementeria
Nik ikastaroari buruz ezer gutxi esan dezaket baina bazkarian oso gusutura 
egon nitzan eta baita bazkalosteko txatxaran ere. Leire, Ander eta hirurok 
geratu ginan azkenak eta inork erlojurik ez zakanez konturatu barik 
atsaldeko 8ak etorri jakuzen jetsi orduko. Pentsa zeinen gustura egon 
ginan! Gauza mordo bati buruz egin genduan berba. Blog-ean zeri buruz 
idatzi izan zan kezketariko bat. Gauza serioetaz idazteko herraminta onak 
dira blog-ak, baina denetarik dago eta ez dago zertan serio serio zertan 
idatzi.

Telezaborra  ( http://blogs.ya.com/telezaborra/ ) izeneko web-a, esaterako. 
Luistxok ikastaroan aipatu zabala uste dot. Bere egileak behin aitxatu 
zizkidan hitzak hemen: "...bai, neu naiz "telezaborra"ren egilea. Niri 
horrelako webgune txorrak gustatzen zaizkit, baina zoritxarrez euskaraz ez 
dago horrelakorik. Denak dira oso serioak: sustatu, berria, argia edo 
bestela erakunde publikoenak... Ikusi nuen oso erreza zela blog bidez hori 
egitea, diseinuan denborarik galdu gabe eta egin dut."

Bere webgunean, nozillaren zati zuriari buruz edo udako abesti horroroso 
horien inguruko kronikatxoa edo...  irakurri leikez. Badu telezabarroak 
grazia berezi bat baina dudarik ez daukat bai Leirek eta baita Anderrek ere 
asmatuko zebela txispadun testuak idazten. Ala, animo!

maite




___
Maite Rementeria
Code&Syntax
[EMAIL PROTECTED]
Azitaingo Industrialdea
E-20600-EIBAR
Tel: 943 82 17 80 


___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] Otsagiko Bobo

2004-07-19 Thread =?iso-8859-1?q?Julen=20Gabiria?=

Zuk hartu dozu lana, zuk, galdera horreri erantzuteko!!
Gauzatxo bat: modorro izeneko dantza horrek badauka zerikusirik Bobogaz, ala aparte aitatu dozu, adibide lez? (zer den inorantzia, e?)
Begiratuko dot zuk esandako lekuetan. Dana dala, umeentzako testutxo bat da, ez da ezer akademikoa. Bobo hartu gura dot personaje lez, eta bere arpegi bien kontu horregaz apur bat jolastu, baina modu barregarrian, ikutu txoro bat emonda Bobori. Ez dakit dantza munduan purista asko ete dagoan, baina espero dot holako testutxo bategaitik inor be ez hasarratzea...
Eskerrik asko, Oier!
JulenOier Araolaza Arrieta <[EMAIL PROTECTED]> wrote:
Ez dira makalak egin dituzun galderak. Nik ez dut ezagutzen galdera horiekerantzun nahian eman diren azalpenen artean adostasunik lortu duenik.Dantza tradizional askori buruz zenbait datu historiko bildu izan dira,baina dantza horiek zer esan nhai duten, zein sinbolismo duten, puff,horiek lur sakon bezain zingiratsuak dira. Normalean, garaian garaikoideologiaren arabera egin izan dira interpretazio horiek. Adibidez, XX.mendearen lehen zatian, folklorista britainiarrek nekazal lurreriugalkortasuna eskatzeko modutzat hartzen zituzten dantza tradizionalak.Horrek ondorio zuzenak izan zituen dantza batzuetan. Adibidez otsagikodantzetan, modorro izeneko dantzan, une batean dantzariak makurtu eta lurrakolpatu ohi dute makilekin. Ikertzaileek honela interpretatu zutenmugimendu hori: "dantzariak lurra jotzen dute, esnatu dadin eta
 fruituederrak eman ditzan". Ikertzaile nafar bat Otsagira joan, eta mugimenduhori oso azkar eta gutxitan egiten zutela ohartu zen, eta beraz, dantzariakkonbentzitu zituen mugimendua errepikatzeko. Halaxe egiten dute gaur,lurreko kolpeak bikoiztuta. Fertiliziazioaren interpretazioa ososustraituta geratu da toki askotan, baina ikertzaileek beste bide batzukjorratzen dituzte gaur egun.Boboari buruz Caro Barojak idatzi zuen bere garaian, eta bera izan zenaurpegibiko maskarak Jano jainko erromatarraren antza zuela aipatu zuenlehena. Ondoren Urbeltz-ek ere idatzi izan du horren inguruan. Ekarpeninteresgarriak egin dituzte, baina ez nintzateke gai izango horienondorioak lerro pare batean laburbiltzen, eta ez espero inolako ondorioborobilik ere ez.Nire ustez oso kontuan hartu beharrekoa da Bobo-a ez dela pertsonaiaisolatua. Europako folklorean oso arruntak dira dantzari taldea gidatzenduten pertsonaia arlekinatuak. Errioxa
 aldean Katximorro eta katxiberriobezala ezagutzen dira, Gaztelan botargak dira eta Ingalaterrako morrisdantzetan fool izena jasotzen dute, hain zuzen ere gazteleraz "loco"edo "bobo" bezala ere itzuli daitezkeenak. Italian eta Errumanian ere baomen daude horrelakoak. Itxura eta jokabide oso antzekoak dituzte denek,erropa koloretsu-arlekinatuak, askok puxikak erabiltzen dituzten dantzaritaldea zigortzeko zerbait oker eginez gero, e.a. Horiek guztiekin bategiten du Otsagiko bobo-ak. Egia da bi aurpegiko maskara Otsagin bakarrikezagutzen dudala, baina gerta liteke beste nonbait ere izatea halakorik.MOrris dantzen inguruan ikerketa tradizio handia dago. Hemen ez bezalaIngalaterra eta Estatu Batuetako unibertsitateetan dantza tradizionalak etafolklorea ikertzen duten espezialistak daude. Baina haiek ere ez dioteerantzunik aurkitu zuk planteatu dituzun galdera horiei. Orain ia 100urteko ikertzaileek bezala oraingo belaunaldiak
 pentsatu du Europakolurralde isolatuetan aurkituko dituztela galdera horien erantzunak, etahorien artean sinbolo nagusia euskal dantzak dira. Izan ere, XX. mendehasieran Violet Alford, Rodney Gallop eta abarrek gauza bera pentsatu zuteneta euskal dantzak ikertzeari ekin zioten. Are gehiago, 1920ko hamarrekoan,Berriz, Donostia edo Nafarroa Behereko dantzariak LOndresera eramanzituzten morris dantzen esanahiak ulertzeko galdutako katebegia zirelakoan.Nire postontzian Vancouver-eko Britis Columbia Unibertsitateko ikertzailebaten posta bat dut erantzun ezinda azken asteotan. Zureak bezalako 15galdera bidali zizkidan. Behar bezala ezin erantzun, eta zurekin egindudana egitea pentsatu izan dut, hau da, bidezidorretan galdu erantzunborobilik eman gabe. Baina ingelesez ez zait hain erraz ateratzendespisterako estrategia.Onena zuzenean zuk begiratzea ondoko hauek:Caro Barojak maiz aipatu izan du Otsagiko Boboa bere lanetan,
 baina ustedut (buruz ari naiz) bi liburu hauetan sakondu zuela gehien:"Ritos y mitos equívocos""El estío festivo (fiestas populares de verano)"Urbeltzen lanetan ere ohikoa da Otsagiko Boboa.Eusko Ikaskuntzako "Cuadernos de Seccion, Folklore" 3. zenbakian Otsagikodantzei buruzko artikulua argitaratu zuen eta horixe da mamitsuena nireustez "Danzas de Otsagi. Notas del tipo general", Boboarekin arduratzen dahor. Bestalde, bere azken lanean "Euskal dantza. Sinboloen inguruan"liburuan dantza tradizionalen sinboloen inguruan plazaratu dituen bereazken hipotesiekin lotzen du Boboa.Ondo segi, oier.> Aupa,> umeentzako testu labur bat idazteko asmoagaz, Otsagiko Bobo personajea> sartzea pentsau dot, interesgarria dalakoan. Interneten begi

Re: [eibar] Otsagiko Bobo

2004-07-19 Thread Oier Araolaza Arrieta

Juenek:
> Gauzatxo bat: modorro izeneko dantza horrek badauka zerikusirik
> Bobogaz, ala aparte aitatu dozu, adibide lez? (zer den inorantzia, e?)

Otsagiko dantzariek egiten duten dantzetako bat da modorro (izen kuriosoak
dituzte: enperadorea, modorro, katxutxa...) eta noski horiek dantzatzen
direnean Bobo-a beti dago hor, dantza zaintzen-gidatzen-laguntzen. Dantza
gehienak berak ez ditu dantzatzen, bakarrik ondoan egoten da, makil-en bat
apurtuz gero berria ematen die, inor konfundituz gero puxikarekin lurra
jo... Dantzatu dantzatu, Boboak paseoa, jota eta pañelo-dantza dantzatzen
ditu.

> barregarrian, ikutu txoro bat emonda Bobori. Ez dakit dantza munduan
> purista asko ete dagoan, baina espero dot holako testutxo bategaitik
> inor be ez hasarratzea...

Puristak badaude, toki guztietan bezala, baina ez dot uste inor hasarratuko
zaizunik horregatik.

Ondo segi, oier.


___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


[eibar] Joseba Arregiri elkarrizketa

2004-07-19 Thread Xabier Mendiguren
Neu be hasi naz blogean gauzak sartzen. Baina komuneko atian mezuak uztia
lakoxea begitantzen jat,  handik nor pasatuko dan ez dakidala. Hortaz, zelan
hamendik lagun batzuk behintzat pasatuko zariela badakidan, hortxe lagako
deutsuet gaur idatzi dodana.
Agur bero bat guztixoi.
X.


Atzo, uztailak 18, elkarrizketa luze bezain mamitsua egin zioten Berria-ko
Igandea gehigarrian Joseba Arregiri.

Arregik adinako ezinikusia bildu dutenak. Nik neuk ere egundokoak idatzi
nituen garai batean (administrazioan ardura handiak zituenean) haren
gainean, eta handiagoak botatzeko gogoaz gelditu ere bai. Halaber, aitortu
beharrekoa da azkarra eta abila dela gutxi bezala, bere
pentsamendu-eskemaren barruan koherentziaz jokatzen duela eta zaila dela
dialektikan hura gainditzea.

Igandeko elkarrizketa hori irakurrita nire lehengo uste eta iritzi guztiak
berretsi behar. Hori da hori zitala eta gaiztoa izatea. Dena dela, Arregiren
manipulazioak eta maltzurkeriak baino gehiago, Iñaki Petxarroman
kazetariaren jarrera aipatu eta txalotu nahi dut: neurritsu, dotore,
elkarrizketatuari bere burubideak argudiatzen utziaz beti. Hark esaten
zituenak esanda, edonork ez zuen izango horrenbesteko patxada.

Ez dakit zein izango den Joseba Arregiren etorkizuna. "Ez da alferrik
galduko!" esaten zen garai batean halakoengatik. Dabilen tokian dabilela, ez
nuke haren etsaia izan nahi, baina are gutxiago haren laguna. Arregik
lagunik izan ote dezakeen zalantzan jarriko nuke baina.


___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] Ikastaruan ahaztutako koadernoa

2004-07-19 Thread Iban Arantzabal
04/07/19 11:14-  egun eta orduan, "Luistxo Fernandez" (e)k
<[EMAIL PROTECTED]> helbidetik idatzi zuen:

> 
>> 
>> 
>> Asierrek jarri ditu argazkiak eta kronika http://www.eibar.org helbidean.
> 
> Kronikaren amaieran, baten batek ahaztutako koaderno baten irudixa pegau dot,
> 
> http://www.eibar.org/14
> 
> Zeinena da? abisatu edo pasatu Codesyntax-etik, mesedez.


Bai, neuria da. Pasauko naiz hortik. Egixa esan, inportantzia haundirik ez
dauka, baiña gorde hor, mesedez. Pasauko naiz. (kendu zeinkie kronikatik
argazkixa be  :-)  )

Iban 

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


[eibar] Mezu zaharrak ezabatzerakoan "Zope Error"

2004-07-19 Thread Asier Sarasua
kaixo,
Lehenago Garik::
Baina mesedez, hasi formal lanean. Oraindik probako mezu asko dago 
blogetan. Horrek gutxienez ezabatu!
:-)
Gari

albiste zaharrak ezabatzeko orduan euki zeinkien arazo bat: atalaren izena 
aldatu bada, ezin mezua ezabatu.

Ia azaltzeko gauza naizen.
- Luistxok zuen blogak sortzeko orduan, "gezurretako" atalak eta mezuak 
sortu zittuan. Gehixenok "Igurtzilaritza" eta "diaspora" atalak genkaguzen.
- Gero, ikastaruan, zuen atalen izenak aldatu egin zenduezen. 
Igurtzilaritza eta Diaspora kendu egin genduzen, eta bakotxak guriak sortu.
- Orain mezu zaharretako batzuek ez daukate "atalik". Ondorioz, mezu zahar 
hori ezabatzera joan eta: "Zope Error...". Badirudi sistemak ezin dabela 
mezu bat ezabatu, mezu hori ez badago 'atal'  baten barruan, edo atal hori 
desagertu bada, edo auskalo.

Mezu zaharrak ezabatzeko orduan arazo hori agertzen bajatzue, urrats bi:
- Ezabatu nahi dozuen mezura juan, eta atal barrixa izendatu
- Orduan, mezu-zerrendara joan, eta ezabatu.

Asier


___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


[eibar] Post-ikastaroa

2004-07-19 Thread Luistxo Fernandez
Konsulta pribatu batzuk izan ditut, eta espiatzen be ibili naiz. 
Post-ikastaroaren lehen kontuak:

1. Argazkiak agertarazten problema batzuk,
Araolazak zeukan irudi bat kargatuta 'soka' ID edo identifikatiboarekin, 
eta gero txuletatik kopiatuta saiatzen zen hura agertarazten honela:
  edo deitzen.

Baina, hara: soka != soka.jpg
!= da 'ez da berdin' Python lengoaia informatikoan.
Hortaz, adi, ze ID-rekin kargatzen dituzun argazkiak. Haiek aldatzeko 
aukera ere baduzue,
> Editatu > Argazkiak orrian, irudi bakoitzaren ondoan, aldatu ID aukera 
duzue.

2. Nahasketa, eduki finkoaren eta blog-eko sarreren artean
Hor dabil, Amatiño, bere blog-ean eduki finkoak MENUA atalean agertzen 
diranak ikutzen behin eta berriro, bere artikuluak hor kargatzen...
Ez Amatiño, hortik ez, http://www.eibar.org/blogak/amatino
artikuluak kargatu honela, Blogeko Sarrerak dioenari kasu egiten txuletan:
> Editatu > Blogeko sarrerak > Add Entry
eta hor sarrera bakoitzean, gogoratu ezinbestekoak direla Title eta Body.

3. Instrukzioak ez irakurtzeko gogoa.
Mendigreenek idatzi dit, esateko ea argazki pare bat kargatuko diodan 
behingoagatik. Y un huevo! Argazkiak nola jestionatu instrukzio luzeetan 
ederto dago, eta gainera gunean ere kargatua,
http://www.eibar.org/blogak/xnview
Hortxe dago irudi tamainuari buruzko adibide grafiko polit hori, Markosek 
kargatzeko bidalitako argazkiaren tamainu orijinala, eta nola txikitzea 
komeni zen. Bertatik lortu daiteke, gainera, XNView programa doako, txukun 
eta euskaratua.

Portzierto, helbidea aldatzea eskatu dio Mendigreenek Arrateko Amari, orain 
hemen dago:
http://www.eibar.org/blogak/mendiguren
http://www.eibar.org/blogak/mendiguren/feed.xml (bere feed-a, XML 
irakurgailu batekin jarraitzeko zer dioen).


___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


[eibar] txingorradia

2004-07-19 Thread Luistxo Fernandez
Arrautzak ez, baina kanikatik gora, bai, harrixa botatzen dihardu hemen 
Eibarren, Gorostaballian behintzat...

Poligonoko jendia, kotxiak hartu eta tallarretan sartzen, jakinda ze pasau 
zan Mutrikun eta Deban.

Codesyntax-en lekua badakau lokaletan, baiña kotxia honaiño igotzeko... 
gero bajauko gara ia zer pasau jakon txapiari.

Luistxo
___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


RE: [eibar] Post-ikastaroa

2004-07-19 Thread =?iso-8859-1?Q?Amati=F1o?=
 

Nahasketa, eduki finkoaren eta blog-eko sarreren artean

Hor dabil, Amatiño, bere blog-ean eduki finkoak MENUA atalean agertzen
diranak ikutzen behin eta berriro, bere artikuluak hor kargatzen...
Ez Amatiño, hortik ez, http://www.eibar.org/blogak/amatino
artikuluak kargatu honela, Blogeko Sarrerak dioenari kasu egiten txuletan:
 > Editatu > Blogeko sarrerak > Add Entry eta hor sarrera bakoitzean,
gogoratu ezinbestekoak direla Title eta Body.

-- Ez dok teknika-ezagupen falta (soberan ez bada ere), aldez aurretiko
kontzeptuaz jabetzia baiño... 

   Baiña, tira, uste juat hirugarrenian konturatu naizela...

   Eskerrik asko.

   Amatiño

   

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


[eibar] blogak zenbakittan

2004-07-19 Thread Asier Sarasua

Blog, moblog, Movabletype, photoblog... berba barri mordua sartu da gutako 
askoren bizimoduan azken astiotan.

Artikulu honetan mundu mailako estatistika batzuk:
http://www.grancomo.com/e/weblogs_usos_y_estadisticas.php
Gauza barri larregirik ez, baina ni moduan numerozaliak bazarie, hortxe 
datu mordua. Zenbat blog, zenbat eguneratzen diran, nundik...

Holan hasten da:

Según Pew Internet & American Life Project 
(2003), más de 53 millones de americanos adultos (44% de usuarios adultos 
de Internet) han utilizado la Red para publicar sus pensamientos, responder 
a otros, enviar fotos, compartir archivos y otras formas de creación de 
contenido online.


Eibarren be laster helduko gara portzentai horretara :-)
asier

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] blogak zenbakittan

2004-07-19 Thread Luistxo Fernandez
Asier:
Eibarren be laster helduko gara portzentai horretara :-)
Andrazkuak hasten ez badira, nekez. Baina Elena Lakak idatzi desta 
semi-pribatuan:

Ezin izan neban ikastaroan egon, baina zelako inbidixia orain! Egon nintzen
domekan Garirekin eta Leirekin, eta enteratu nintzen ondo pasatu zendutela.
Eta ni ikastaro barik, snif! , piperrik pe ulertu barik blogei buruz
zabizten berbetia, nahiz eta ondo jakin ez zertarako erabiliko doten blog
bat. Leirekin komentatzen neban pudore kontua be badela blog bat izateko
kontua. Saiatuko naiz zeozer ikasten.
Bueno Elena, instrukzioak daude PDF batean hemen: 
http://www.eibar.org/blogak/instru
Markosentzat ere oharra, hor dituela instrukzio osotuak.

Nahi baduzu sortuko dizut blog propioa berehala, probak egiteko.
Abokatuak eta bufeteak blogarekin, ez dira falta... Batzuk blog kolektiboak 
eta besteak batenak. BLAWG bilatu Googlen eta adibide mordoa, BLOG eta LAW 
terminoen arteko nahasketa da berba hori, blawg. Horra blawg sorta bat:

http://www.lawtechguru.com/
http://professorbainbridge.typepad.com/corporation_law_and_econo/
http://ernieattorney.typepad.com/
http://arkfeld.blogs.com/dpl/
http://www.prismlegal.com/wordpress/
http://healthlawblog.blogspot.com/
Honako hiru hauek, geure Eibarblog-ekin konpatibleak diseinuan:
http://www.dougsimpson.com/blog/
http://www.elawyerblog.org/
http://www.netlawblog.com/
Gainera, nere ustez, blog hauetan gehienak, murritz samarrak geratzen dira 
Eibar-Blog-en aukerarekin alderatuta.

Bakar-bakarrik egutegi erako informazioa daukate, notiziak bakarrik, eta ez 
eduki finkoak esplikatzen NOR den abokatua, ZEIN zerbitzu eskaintzen 
dituen, adibideko KASU edo BEZEROAK... Eduki finko horietarako, aldiz, 
aukera ematen du EibarBlog-ak.

Oraingoz ondoen Enekok egin du hori, bere bi blogetan aldameneko menuan 
eduki finko batzuk jarrita: http://www.eibar.org/blogak/kultu - 
http://www.eibar.org/blogak/prospektiba

Luistxo 

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]