Re: [eibar] Amatiño Blogger moduan akreditatua Bostonen ?
At 13:01 26/07/2004, you wrote: Oraintxe irakurri dut: lehen aldiz Demokraten konbenziñoan "bloggerrak" akreditatu dituzte konbeziñoa jarraitzeko. Hara ba, Demokraten konbeziñuko lehen blogger euskalduna Eibar.org-etik bidali dugu! :-) Harrapatzen badabe seguratak blog-a jestionatzeko txuleta plastifikauakin, jai daka. Luistxo ___ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
[eibar] fondoko argazkia zelan
Ondiokan ez dot lortu jakitzerik zelan jarri leiken foto bat fonduan Maite Errementariak jarri daben moduan. Ezin dot bere cesese diseinoa nunbaiten ikusi ??? Fondo hori honela egin dut: 1. Kolore askodun argazki bat hartu eta photoshopen "desenfoque de movimiento" deitzen den filtroa aplikatu diot. Gero "capa" edo geruzekin piska bat jolastu "superponer" eta koloreak saturatuz testura polit bat lortu arte. 2. Argazkia kargatu Luistxo erakutsi bezala. Azpiko helbide honetan "gehitu irudi berria" eginez: http://www.eibar.org/blogak/maite/images/argazkiak 3. "Estilo orrian kode hau sartu: #banner { color: #ff; font-size: x-large; font-weight: bold; background: #FFF url(/blogak/maite/images/fondua.jpg) no-repeat; padding: 20px 0px 10px 10px; width: 750px; height: 55px; } Zer da gauza bakoitza? #banner { color: #ff; (Hizkien kolorea) font-size: x-large; (Letraren tamaina) font-weight: bold; (Letraren lodiera) background: #FFF url(/blogak/maite/images/fondua.jpg) no-repeat; (fondoko argazkia) padding: 20px 0px 10px 10px; (letra eta bordeen arteko espazioa) width: 750px; (zabalera) height: 55px; (altuera) } maite ___ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
[eibar] estilo orriak
Interesa dutenentzat eta Anderrek egindako galdera dela eta, estilo orriei buruzko txapatxo bat idaztera nixe. Ea zerbait argitzeko gai naizen. Fondoko irudiarena beste mezu baten kontatuko dot. === CSS edo Estilo orriak Duela gutxi arte web orriak diseinatu eta maketatzeko taulak erabili ohi ziren. "table", "tr", "td", ... Gure blogetan "ikus > orriaren iturburua" edo "ver > codigo fuente" egin ezkero, azpian "table"rik ez dagoela ikusiko dugu. Orri hauek CSS edo estilo orrien bidez daude maketatuta. Nola? Web-orria zatietan dago banatuta. Zati bakoitza "div" batekin markatzen da. Eta gero estilo orrian div bakoitzari bere ezaugarriak eta non kolokatu behar den esango diogu. Div horiek estilo orrian # ikurrarekin adierazten dira. Gure orrietan hauek dira "div" nagusiak: #banner (Orriaren goi partea) #content (Edukientzako zatia) #sidebox (menuarentzako zatia) Baina era berean "div" bakoitzaren barruan azpi-zati desberdinak egon daitezke. Hauei "class" deitzen zaie eta estilo orrian puntu batekin agertzen zaizkigunak dira. .description .blog .blogbody .title .subtitle Hemen nere blogaren "div" eta "class"-en eskema bat ikus dezakezue. http://www.eibar.org/blogak/maite/images/Estiloak/index_html Hala ere estilo orria begiratuz gero, badira ez puntu eta ez #-rik ez dutenak. Horiek orri osorako balio duten ezaugarriak dira. Gunearen ezaugarri nagusiak lirateke: body (Orriaren marginak, fondoaren kolorea, letraren kolorea,...) a (link-ak zer koloretan eta nola azaldu behar diren (azpimarrarekin /ez)...) h1 (Izenburuen kolore, tamaina, etab...) h2 h3 Hemen nere estilo orria: http://www.eibar.org/blogak/maite/images/css/manage_main Hemen div edo class bakoitzari eman ahal zaizkion ezaugarriak ikus ditzakezue. http://www.desarrolloweb.com/articulos/186.php?manual=2 Eta hemen CSSak zer diren luze eta sakon: http://www.elrincondelprogramador.com/?pag=articulos%2Fleer.asp&id=43 Dudarik euki ezkero galdetu eta saiatuko naiz erantzuten. maite ___ Maite Rementeria Code&Syntax [EMAIL PROTECTED] Azitaingo Industrialdea E-20600-EIBAR Tel: 943 82 17 80 ___ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
Re: [eibar] Los Santxez
Mikel Zaratek bere aspaldiko ipuin moralejadun haietako batean etorkizuneko Euskadi batean imajinatzen zuen Euskadin errotutako familiei (ez dakit euskaraz jakitea baldintza zen), apelliduak euskalduntzeko aukera ematen zitzaiela, eta hor gertatzen zirenak. Joan artxibora, erakutsi paperak, eta Perezi aukera emango zioten Perurena, Petrirena, Petrikorena bihurtzeko. Ez dut ondo gogoratzen ipuinaren nondik norakoa, ez amaiera ere, baina irakaspena gutxi gorabehera zen apelliduei ez baizik mihian darabilgun hizkuntzari eman behar diogula garrantzia. Bestalde, ezagutzen dut Fernandez bat Fernandorena bihurtu zena ofizialki: Jaxinto Fernandez Setien hernaniarra, apezpiku ohiaren iloba eta bera ere apaiz izana, ikastolen eta udalekuen sorreran lan handia egindakoa, lehen ere Jaxinto F. Setien sinatu ohi zuena. Ez dakit pelmadaz edo entxufez lortuko zuen Euskaltzaindiaren agiria bere abizena moldatzeko, dena dela gaur egun bide hori itxita dago, abizenen gida ofizial bat atera zuelako gure akademiak. Orain Mugica batek posible du Muxika jartzea, baina ez diote utziko Mujika idazten, ofizialki (ezta Sanchez-i Antsorena ere). Eta pasadizoekin bukatzeko: zuek ezagutzen duzuen kazetari eibartar bati adarra jotzeko-edo, egunkari berean lan egiten zuen beste batek artikulu bat idatzi zuen, eibartarraren izenean-edo, haren izena "euskaldunduta": Koldo F. Ostolaza. Ez dut uste eibartarrari graziarik egin zionik. X. el 26/7/04 14:59, Luistxo Fernandez en [EMAIL PROTECTED] escribió: > Euskal abizenen inguruko kontu batzuk dakartza Administrazioa Euskaraz > aldizkariak bere azken alean, Mikel Belasko hizkuntzalariak idatziak. > > Beste gauza batzuen artean, abizenen top-ak errepasatzen ditu: deitura > ugarienak EAEn eta Nafarroan. > > EAEko ranking-a: > 1. Garcia > 2. Fernandez > 2. Gonzalez > 4. Rodriguez > 5. Lopez > 6. Martinez > 7. Perez > 8. Sanchez > 9. Martin > 10. Gomez > > Nafarroakoa: > 1. Garcia > 2. Martinez > 3. Perez > 4. Fernandez > 5. Lopez > 6. Gonzalez > 7. Jimenez > 8. Sanchez > 9. Rodriguez > 10. Goñi > > EAErako 17. lekuan Agirre aipatzen du Belaskok. 18. Bilbao eta 20. > Larrañaga. Nafarroarako, 19. Iriarte. > > Kuriosoa delakoan... > > Luistxo > > > > > ___ > Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED] > > http://www.eibar.org/zerrenda > > harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED] > ___ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
[eibar] Los Santxez
Euskal abizenen inguruko kontu batzuk dakartza Administrazioa Euskaraz aldizkariak bere azken alean, Mikel Belasko hizkuntzalariak idatziak. Beste gauza batzuen artean, abizenen top-ak errepasatzen ditu: deitura ugarienak EAEn eta Nafarroan. EAEko ranking-a: 1. Garcia 2. Fernandez 2. Gonzalez 4. Rodriguez 5. Lopez 6. Martinez 7. Perez 8. Sanchez 9. Martin 10. Gomez Nafarroakoa: 1. Garcia 2. Martinez 3. Perez 4. Fernandez 5. Lopez 6. Gonzalez 7. Jimenez 8. Sanchez 9. Rodriguez 10. Goñi EAErako 17. lekuan Agirre aipatzen du Belaskok. 18. Bilbao eta 20. Larrañaga. Nafarroarako, 19. Iriarte. Kuriosoa delakoan... Luistxo ___ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
Re: [eibar] Eibar-Blog sariketa
Ander: Ondiokan ez dot lortu jakitzerik zelan jarri leiken foto bat fonduan Maite Errementariak jarri daben moduan. Ezin dot bere cesese diseinoa nunbaiten ikusi ??? Lehengoan bota nuen: eibar.org/blogak/urlia bada blogaren helbidea, eibar.org/blogak/urlia/style_css da bere estilo orriarena. Adibidez, Maiterena, http://www.eibar.org/blogak/maite/style_css Gehitu dut instrukzio labur hau orri honetan: http://www.eibar.org/blogak/diseinua CSS lezio gehiago emango dizkigu Maitek apurka apurka nik uste. Luistxo ___ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
Re: [eibar] Eibar-Blog sariketa
Ondi, Maitek arrapatzen banau... Ba egixa esanda harixak ikutzen ibiltzia .css artxibuan tripetan interesgarrixa iruditzen jata oso,oso segurua eta nahiz ta astokerixak ein ez da estropeatzen.. Ondiokan ez dot lortu jakitzerik zelan jarri leiken foto bat fonduan Maite Errementariak jarri daben moduan. Ezin dot bere cesese diseinoa nunbaiten ikusi ??? Efekto punkfacinerosoa gehixenbat fondoko koloriagaitxik da, verde Guardia Civil. Bateronbaten blogetik atara neban, gauza asko esplikatzen zittuan .css en gainian,. Nola ez, neuk ez nebazan danak irakurri. Denbora faltia...Espero dou gure irratikideak edukia sartzia, ni momentuz fotuekin ta koloriekin nabil... Nun ikasi leike.css az gauza gehixao ? Ander "P.C.Martzinkus" - Original Message - From: "Luistxo Fernandez" <[EMAIL PROTECTED]> To: "Eibartarrak zerrenda" <[EMAIL PROTECTED]> Sent: Friday, July 23, 2004 4:15 PM Subject: Re: [eibar] Eibar-Blog sariketa > > > > > > >"CSS diseigniñ" sarixa: > >Maite Rementeria, beran blog elficuan itxuriagaittik (lasai, hori be > >lapurtuko detsagu). > >http://www.eibar.org/blogak/maite > > ez nago konforme, blog diseinu lortuena, oraingoz, Matrallakorena da. > > http://www.eibar.org/blogak/matrallako > > Hasi dira CSS-a manipulatzen, eta efektu punk fanzinoso kutrelux hori > oso-oso lortua daukate. Aldameneko zutabean Del Olmo nola pegatu duten ere, > zoragarri. Espirituarekin bat datorren diseinua. > > Luistxo > ___ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
[eibar] =?iso-8859-1?q?Amati=F1o_Blogger_moduan_akreditatua_Bostonen?= ?
Oraintxe irakurri dut: lehen aldiz Demokraten konbenziñoan "bloggerrak" akreditatu dituzte konbeziñoa jarraitzeko. Hara ba, Demokraten konbeziñuko lehen blogger euskalduna Eibar.org-etik bidali dugu! :-) Eta guztira ez dira hainbeste, zorionak! "The party has accredited some 35 bloggers to cover the convention," http://news.bbc.co.uk/2/hi/americas/3923915.stm It is not surprising that the Democratic Party embraced bloggers, because internet insurgent Howard Dean pioneered the use of weblogs in his campaign. The party has accredited some 35 bloggers to cover the convention, and even traditional news outlets like the Associated Press news agency will have a blog, written by veteran political correspondent Walter R Mears. eneko At 09:42 26/07/2004, you wrote: Amatiñok: Astelehenean Bostonera > najoiak eta... Demokraten konbenziñora, ezta? Kontauko deuskuk gero, Kerry zelan eta. Ondo ibili, eta ongi etorri. X. ___ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]