[eibar] ezbehar lazgarria Hondarribian

2004-09-23 Thread markos zapiain




“El País”eko zuzendariaren iloba Hondarribiako 
Institutuan zebilen. Hamalau urte.  
Udan Lukinen izan zen, udalekuetan. Gutunak jaso dituzte berriki Zeberio 
gaztearen eta bere lagunen gurasoek, Lukinen porruak erre omen zituztela, ez 
dakit zer, eta abar. Lagunek gutunak gurasoei  ezkutatzea lortu zuten, Zeberiok ez. 
Honen amak lagunen gurasoei deitu zien, informatzeko.
 
Ondorioz,  
etxe askotan saltsa. 
 
Lagunek, horrenbestez, Zeberio jipoitu zuten: 
kontakatilu, hau eta bestea. 
 
Zeberiok, azkenik, zama ezin eramanik, bere burua 
Hondarribiako harresietatik beheiti bota du.
 
Bere anaiak orain mendekua hartu nahi omen 
du.
___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


RE: [eibar] erderak hartzera

2004-09-23 Thread Amatiño
Oierrek:

>Erderak hartzen gaituala (loak moduan), ala 2. Guk hartzen doguzela
erderak?
>Nik betidanik uste izan dot bigarrena zala, baina gaur pentsatzen,
>biharbada lehenengua da logikuena, ezta?

-- Nik ez jakixat zein dan zuzenena eta ez nok lojikatan sartuko. Baiña
dakidan bakarra zera da:
   Nere etxian beti "lo hartu dozu", "ezeik lorik hartu", "lo hartu juat"
eta horrelakuak esan izan dittugula.
   Euskera batuan erakutsi zeskuela  "loak hartu zaitu" eta horrelakoak
esaten.
   Eta, halandabe, LOKARTU aditza (lokartu naiz) Gipuzkoan ezezik, Bizkaixan
be normala dala. 

   Amatiño



___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] erderak hartzera

2004-09-23 Thread Luistxo Fernandez

Gogoratu dot gure etxian aittitta Demetriori buruz kontatzen dana. 
Angiozarko (Elgeta) Jarikotxo basarrixan jaixo,
Jaixo zanian izango zan, bai, Elgeta, baiña oiñ Bergara...
1. Erderak hartzen gaituala (loak moduan), ala
2. Guk hartzen doguzela erderak?
Nik betidanik uste izan dot bigarrena zala, baina gaur pentsatzen, 
biharbada lehenengua da logikuena, ezta?
Hala balitz, "Erderiak hartzera" izango zan Elgetan, ergatibo singularra. 
Erderiak hartzen gaittuela.
Euskeriak eitten gaittu euskaldun, esango leuke Demetriok.

Oiñ, plurala balitz, "erderak hartzen gaittue" (bantuan "erdarek hartzen 
gaituzte") baiña hau arraro samarra eitten da.

2.a normalaua dalakuan.
Luistxo 

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


[eibar] Bizitziaren zentzu "luddikoa".

2004-09-23 Thread oier gorosabel larrañaga
http://www.eibar.org/blogak/orakulua
Egun hauetan lan kontuengaittik alokatutako furgoneta batekin ibilli 
nauk hara eta hona, nahikua "alokatuta" ni be. Eta sentsaziño zaharrak 
dastatu jittuadaz, atsegiñak eta desatsegiñak denpora berian. Bilboko 
supermerkatuetan, errepide zoruetan, estreñidu arpegiko jente artian, 
apal artian mobitzen diharduan txindurri marabuntan. Eta itto egin nauk, 
hitzorduetara heldu ez, kafeak hartu eta hartu eta neke jasaneziñari 
gaiña hartu, kamiñu baztarrera ez jausteko... desatsegiña beraz, baina 
irribarre batez hartu dotena ("¿holan bizi nintzuan ni lehen? 
Enne... ¡hau ez dok bizitzia barren!"). Egun guztian orain egiten 
dittudazenak baino 4 edo 5 bidar gauza gehixago egitten nittuan, bai, 
baina... ¿zer irabazi?

Orain ez dok inork erabiltzen argumentu hori, baina sasoi baten, 
desarrollismoko errelijiñua nagusittu aurretik, hauxe izaten zuan 
eszeptikuei konbentzitzeko argumentua: "¡denpora gitxiagotan egingo 
dozuz gauza bardiñak, eta beraz ez zara hainbeste nekatuko!". Eta 
gainera holgetan ibiltzeko denporia irabazi. Baina danok dakusagu zertan 
geratzen dan hori, bizitza errealean. Lehen egun batian egiten hebazenak 
egun erdixan egitten badittuk, ez haiz ez arratsaldian holgetan egongo: 
bixar egitteko henkazenak egingo dittuk; eta bixar etzikuak eta 
etzidamukuak, eta etzi... halako batian hilzorixan topatuko haiz eta 
"¿zertarako irabazi juat hainbeste denpora? bizitza guztixan arnasia 
hartzeko denporarik be ez juat hartu barren!".

Bai, etxeko andriak eta basarrittarrak ba jakixek: beti jagok zeregiña. 
Ez dok merezi beraz ezin jasateko erritmo baten aritziak, kollara 
batekin itsasua hustu nahixan ibiltzia moruan dok eta. Kanpotik begira 
dagoen batendako bardiña izan arren, ikuspuntu edo jarkeran egon 
lajeikek kakua: inuzente baten helburua itsasua legortzia izango dok, 
baina jakittun batena hartutako ur kollarakadak disfrutatzia.

Esango dezta inork: "Esaten duana ba jakixat nik. ¡Beti habil tehenta 
bardiñakaz!". Bai, baina beti akats bardiñak errepikatzen diralako.

Dana dala, gogoeta hauek neskalagunarekin konpartitzen nenbillela, 
berak: "Bai, baina kotxerik ez baneu izango, zu ta ni aspaldi bukatuta 
izango genduan harremana". Isilik geratu nintzan minuto batzu, eta... 
"Hori be egixa da ba".


___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


[eibar] erderak hartzera

2004-09-23 Thread oier gorosabel larrañaga
Gogoratu dot gure etxian aittitta Demetriori buruz kontatzen dana. 
Angiozarko (Elgeta) Jarikotxo basarrixan jaixo, eta batek daki zein 
izango zan benetako arrazoia (diru faltia seguraski) baina mutil 
koskorra zala Zalduondoko (Araba) basarri batera bidaldu zeben morroi, 
"erderak hartzera" (sic). Istorixia bukatziarren, esango dot denpora oso 
gitxira hanka egin zebala, eta mendirik mendi bueltatu zala (seguraski 
juandako bidetik) Angiozarrera. Gaba batzu mendixan pasatzia tokatu 
jakon, eta susmatzen dot pasatutako bildurra berbekin esan leikiana 
baino gehixagokua izango zala. Bere zahartzaruan, ni bildurtzeko, erdi 
barrezka kontatzen zestan hantxe nunbaitten lotan zeguala entzutzen 
zittuala sorginak kanpuan: "mar, mar. mar, mar...". Erdi barrezka bai, 
baina izua ondo sartuta geratu jakon hari.

Baina sortu jatan dudia hizkuntzistikua da, barriro be. Entzun izan 
dozue zuek expresio hori, "erderak hartzera bidaldu" pertsona bat? 
Aintzinan oso gauza normala ei zan. Eta entzun badozue, zer esan gura 
dau horrek?
1. Erderak hartzen gaituala (loak moduan), ala
2. Guk hartzen doguzela erderak?
Nik betidanik uste izan dot bigarrena zala, baina gaur pentsatzen, 
biharbada lehenengua da logikuena, ezta?


___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] Graffiti(keri)a dela eta

2004-09-23 Thread Imanol Trebiño
Ez dot Iturria eta besteen erakusketa ikusi -seguru merezi dabela- eta
ez dot bez L.M.Bandresen artikulua leidu -eta seguruenean be mereziko dau-,
baina graffitien kontu hau zati batean bai interesatzen jata, interes
intelektual ludikoa baino ez bada be.
Sasoi batean pentsau neban graffitia teknika artistiko interesantea izan
zeikeala. Nolabait artea, edertasuna, kalean egoteko modu bat, berez ideia
interesantea izan zeikean. Baina fijatzen hasi nintzen, eta ikusteaz gain
begiratzen, eta ... eta ez. Kalean ikusten diren %99a baino gehiago artez ez
dake ezer, erabat errepetitiboak dira, erabat kopiatuta batek besteari. Eta
orain ia alderdi psikologikotik ikusten dot : graffiti egile gehienak, nire
ustez, gaztiak baino, umeak dira, eta graffitiak egitea alde batetik a) ume
horren autoafirmazio moduan ikusten dot, territorioa markatzea legez, eta b)
bestetik norberaren pertsonalitatearen bilaketa ahalegin moduan, batek bere
firmarekin esperimentuak egiten dituenean lez.
Gaur egun, eta kalean graffitietan edertasunik-arterik ikustea tokau ez
jatanez, ia paisai urbanoaren sastraka moduan ikusten dot, hor dago, berez
ez dau aparteko minik egiten, eta agian fauna txikiren gordelekua izan
daiteke. Batzuei sasia edo sastraka ikustea ez jake gustatzen, nik uste dot
bere funtzioa betetzen dabela.
Ondo segi.
Imanol.


- Original Message -
From: "Mikel Iturria" <[EMAIL PROTECTED]>
To: <[EMAIL PROTECTED]>
Sent: Thursday, September 23, 2004 9:54 AM
Subject: [eibar] Luis Mari Bandres: Graffitikeria dela eta


> Kaixo:
>
> Gaurko Berria periodikuak Luis Mari Bandres politikari ohiaren (ez dakit
> ohi esaterik ba ote dagoen) iritzi artikulua dakar. Bertan guk egindako
> graffiti jardunaldiak aintzat hartzen ditu.
>
> Gainetik irakurri dut. Ea lasaiago irakurtzeko tartea aurkitzen dudan
> geroago.
>
> Hala eta guztiz ere: badakizue zer pasa zaidan burutik?: "Ez zaio aterako
> ba seme graffitizalerik... edo hilobarik?"
>
> Aio.
>
> http://tinyurl.com/4s2gq
>






___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


[eibar] Indarkeriarik eza eta...

2004-09-23 Thread Imanol Trebiño



    Interesatuta dagozanak 
seguruenean jakingo dabe, baina egon leike baten bat ezagutzen ez dabena. 
Ondorengo mezua berbidaltzen dotzuet.
    Imanol.
 

Kaixo 
denoi:    INDARKERIARIK EZA ETA 
DESOBEDIENTZIA ZIBILARI BURUZKO jardunaldi batzuk antolatu dira. Miramar 
Jauregian, Donostian, egingo dira, urriaren 30, 31 eta azaroaren 
1ean. Pertsona interesgarriak datoz: JOSÉ BOVÉ, JEAN-MARIE 
MULLER, JAVIER SADABA, GORKA TORRE, JOSE MARÍA SETIÉN, ELENA GRAU, ANTONIO 
CASADO, ALAN WOODS, ARCADI OLIVERES, XABIER ANZA, MONSERRAT GALCERÁN, 18/98 
SUMARIOKO ABOKATUAK, CARLOS MARTÍN BERISTAIN, MARCO DI GREGORIO, TXETX 
ETXEBERRI, ARRITXU SANTAMARIA...    Uste dut nahiko 
interesgarria izan daitekeela zuetako askorentzat. Programa mezu honen 
bukaeran duzue.    Mezuarekin batera, jardunaldietan 
izena emateko orria (euskaraz eta gaztelaniaz) bidaltzen dizuet. 
    Antolatzaileek bazkariak eta lo egiteko tokia eskaintzen 
dute (Ikus izena emateko 
orria).    
Informazio gehiago nahi 
baduzue, 
kontsultatu www.bideahelburu.org 
, 
idatzi [EMAIL PROTECTED] helbidera 
edo 
deitu 658 708 267 telefonora (arratsaldeko 5etatik 
8etara).Eskertuko genizueke mezu hau ahalik eta jende gehienari 
helaraztea.Eskerrik asko aldez aurretik zuen 
laguntzagatik.
Hemen jardunaldien programa:







  
  

  III Jornadas de Noviolencia 
  ActivaDonostia-San Sebastián, 30 de octubre - 
  1 de noviembre de 2004 

  Indarkeriarik Eza Aktiboari buruzko III. 
  JardunaldiakDonostia, 2004ko urriaren 30etik 
  azaroaren 1era
  
1. Actos previos:
1. Aurretiko ekitaldiak:
  

  


  
25 de Octubre 

  Lugar: Koldo Mitxelena (Donostia) 

  19.00: Proyección de la película sobre el MST de Brasil Presentada por su 
director.

  


  
Urriak 25 

  Tokia: Koldo Mitxelena (Donostia)

  19.00: Brasilgo MST 
mugimenduari buruzko filma Filmaren zuzendariak 
aurkeztua.
  

  


  27 de Octubre 

  Lugar: Hika Ateneo (Gasteiz) 

  - "Desobedientzia Zibila eta gaurko gazteria" (en 
euskara) Miembros del movimiento juvenil de Euskal 
Herria.

  


  Urriak 27

  Tokia: Hika Ateneo (Gasteiz)

  - "Desobedientzia Zibila eta gaurko gazteria" (euskaraz) 
Euskal Herriko gazte mugimenduko taldeak..
  
2. Encuentros en el Palacio de 
  Miramar
2. Miramar Jauregiko 
  jardunaldiak
  

  


  30 de Octubre, sábado

  10.00-11.00: Acreditaciones y 
reparto de material.

  11.00-12.00: Acto inaugural y 
presentación de objetivos y del documento base con los miembros del 
comité de honor:

  

  José Manuel Castells, Pedro Ibarra, 
  Amaia Lizarralde, Pepe Beunza, Mabel Cañada, Gorka 
  Torre, Mikel Zuloaga.

  Pausa de 10 minutos

  12.15-13.15: Charla magistral 
de Jean-Marie Muller Presentado por 
Gorka Torre

  Comida

  15.30-16.30: Conceptos y principios básicos

  "Qué es noviolencia activa, qué es insumisión, qué 
es resistencia pasiva, qué es acción directa pacífica, qué es la 
desobediencia civil..." (en castellano).

  Antonio Casado da Rocha, 
profesor y autor del libro "Desobediencia Civil. Una lectura a 
partir de Thoreau". Presentado por Sabino 
Ormazabal Elola 

  Pausa de 10 minutos

  16.45-18.15: Mesa redonda

  "La criminalización de la Desobediencia Civil vista desde el 
Sumario 18/98" (en castellano).

  Enrique Lertxundi, Angeles López y José 
María Elosua, abogados. Moderadora: Mertxe Uriarte, periodista

  Pausa de 10 minutos

  18.30-20.15: Mesa redonda

  "Movimientos Sociales y claves ideológico-sociales de la 
Desobediencia Civil. ¿Hay contradicción entre la radicalidad de la 
noviolencia y la vocación mayoritaria? ¿Vocación mayoritaria implica 
rebaja de objetivos?" (en castellano)

  - Montserrat Galcerán, catedrática 
de Filosofía de la Universidad de Madrid. - Elena Grau, miembro de En Pie de Paz y de la 
Casa de les Dones de Cerdanyola del Vallès. - Carlos Martin Beristain, médico y brigadista 
por la paz en Latinoamérica. Moderadora: Belén Martínez, investigadora de 
género.

  Nota: Durante todo el día habrá un buzón de apo

[eibar] Metadona hertzianoa

2004-09-23 Thread Luistxo Fernandez
Mariano Ferrer kendu zigutenetik, zer entzun? "mono" hau nola ase?
Nork aterako die punta zorrotza atzo Aznarrek esandako astakeriei? (The 
culp is of the moors in the eigth century)

Heroinaren ordez, metadona tratamentuarekin dabiltza batzuk... Lagun batek 
esaten dit goizeko 7etan eta 8etan Iñaki Gabilondo aktualitate-komentario 
majoak egiten dituela, bereziki 7etan, denbora gehiagorekin.

Luistxo
___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


RE: [eibar] Bernardo desapuntatzeko

2004-09-23 Thread Bernardo de Arrizabalaga

- Original Message -
From: Luistxo Fernandez <[EMAIL PROTECTED]>
To: Eibartarrak zerrenda <[EMAIL PROTECTED]>
Sent: Wednesday, September 22, 2004 4:38 PM
Subject: [eibar] Bernardo desapuntatzeko


> Erraza da, Bernardo: mezuen oinetan dator informazioa.
>
> >harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
>
> Mezu bat bidali horra, eta harpidetza eteten da.
>
> Berriz apuntatu nahi duzunerako, helbide hau bisitatu:
>
> >http://www.eibar.org/zerrenda
>
> Luistxo
>
>






___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


[eibar] Medio tradizionalak, Mendigurenekin alderatuta

2004-09-23 Thread Luistxo Fernandez
Jabi Zabalak Interneteko kazetariak gaur Sarean.com-en esaten duena, oso 
interesgarria eta informatiboa, eta hausnarketen aldetik ere ona.
eitb24.com proiektuaren aurkezpenean egon zen astelehenean, eta mahainguru 
bat izan zen. Han izan ziren medio tradizionaletako
zuzendarien konfiantza-falta Mendigreen-en zinema-kritiken adibide onarekin 
kontrajartzen du.

Zinemaldia aipatu zuten eta 
komunikabide batentzat, adibidez, bertatik zuzenean kronikak bidaltzea 
zein zaila izango litzatekeen nabarmendu zuten. Orduan gogoratu nuen 
Xabier Mendiguren Elizegi Donostiatik egiten ari den 
lan bikaina, Sustatu 
weblog-aren kazetari akreditatu moduan.
http://www.sarean.com/sarean/000593.html
Horrez gain, artikuluan hausnarketa interesgarriak, Euskal Herriko medio 
tradizionalez, blogez eta kazetaritzaz...

Luistxo
___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


[eibar] Eibar eta Kordobaren arteko partidua ikusteko sarrerak Goiena.net-ekin

2004-09-23 Thread Luistxo Fernandez
Hortik jasoa:

Eibar eta Kordobaren arteko partidua ikusteko sarrerak Goiena.net-ekin
Goiena.net-eko albistegira harpidetzen diren lehenengo bi pertsonek, 
irailaren 26an, domeka, Ipuruan jokatuko den partidurako sarrerak 
eskuratuko dituzte. Irabazle bakoitzak bi sarrera jasoko ditu. Irabazleek 
posta elektroniko bat jasoko dute saria eskuratzeko jarraibideak 
adieraziz. Goiena.net webgunearen bitartez, zure herriko albisteak jaso 
ditzakezu posta elektronikoan.

Osorik irakurtzeko: http://www.goiena.net/Debagoiena/News/1095863439

Harpidetza modu asko daude http://www.goiena.net gunean, nahi baduzu 
harpidetzen zara Elgetako albisteetara, edo Bergarakoetara... (horko 
eibarnautak baditugu gure artean). Inori interesatzen bazaio promozioa

Luistxo
___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


RE: [eibar] enpatikua

2004-09-23 Thread Amatiño
Ulergaitz samarra bada ere, "empatia" hitza ez da batere ohikoa hiztegietan.
Ez dator ezta Maria Molinerrenean ere. Ezta sinonimo eta
antonimo-hiztegietan ere.

Hala ere, hona hainbat azalpen, Oierren lasaitasunerako...
http://www.encuentra.com/includes/documento.php?IdDoc=1787&IdSec=87 

Amatiño

-Mensaje original-
De: [EMAIL PROTECTED]
[mailto:[EMAIL PROTECTED] En nombre de Luistxo Fernandez
Enviado el: jueves, 23 de septiembre de 2004 8:50
Para: Eibartarrak zerrenda
Asunto: Re: [eibar] enpatikua


>
>Ogrosabelek (g...):
>Otia!
>Baten Amatiñok posmodernua nintzala esan eta, jokoz kanpo geratu 
>nintzuan (ez nekixan zelan harrapatu komentarixo hori) eta orainguan 
>bardiña gertatzen jata: azalduko deztak mesedez Luistxo, errez eta 
>motz, zer dan enpatiaren bitartez konektatze hori?

enpatia da, horixe prezisamente, jendearekin, sentimenduekin, konektatzeko
gaitasuna. Zure blog-mezuak badake hori.

>Oso sentsaziño arrarua da zeozer izan eta zer dan jakin ez.
>

Enpatia, edo jende enpatikoa, ez da beti erosua. Ikusi ze pasau jakon
Mendigreeni pelikula honetan, ikusle enpatikoarekin:
XME in http://www.eibar.org/blogak/mendiguren/42 :
>Filmaren emanaldian ikusle guztiz enpatiko bat izan nuen ondoan, 
>gidoiko elkarrizketan grazia apur bat egiten zuen ezer entzun orduko 
>algara egiten zuena eta zati hunkigarrietan begiak hezetzen 
>zitzaizkiona. Hari bezala, posible da jende askori zoragarria iruditzea.
Denok ez gara berdinak.

Eskerrak horretan izan zan, ze pseudo-porno honetan tokau izan bajakon...
http://www.eibar.org/blogak/mendiguren/41

Luistxo 


___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


[eibar] Luis Mari Bandres: Graffitikeria dela eta

2004-09-23 Thread Mikel Iturria
Kaixo:

Gaurko Berria periodikuak Luis Mari Bandres politikari ohiaren (ez dakit
ohi esaterik ba ote dagoen) iritzi artikulua dakar. Bertan guk egindako
graffiti jardunaldiak aintzat hartzen ditu.

Gainetik irakurri dut. Ea lasaiago irakurtzeko tartea aurkitzen dudan
geroago.

Hala eta guztiz ere: badakizue zer pasa zaidan burutik?: "Ez zaio aterako
ba seme graffitizalerik... edo hilobarik?"

Aio.

http://tinyurl.com/4s2gq
___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]