[eibar] Re: Google com eta es

2004-10-15 Thread Garikoitz Araolaza
AmatiÃok:
Nik uste nuen Google.com baino ez zegoela...
Urtebete pasatu da Google.es sortu zutenetik, eta "articulo 33" aplikatuta 
hegoaldeko nabigatzaile euskaldun guztiei google.com-etik google.es-ra paso 
eman zigutenetik, nahi ta nahi ez. 

Eskerrak Jabi Zabalak aukera hau norberak zuzentzeko pistak eman zituen. 
Bestela espainolen estatistiketan figuratzen jarraituko dugu euskaldun 
guztiok. 

Bide batez, zuen nabigatzailea "lehenengo hitza euskaraz" emateko zuzen 
konfiguratuta daukazue? irakurri hau: http://www.sustatu.com/euskaraz.html 

Honela zioen Jabi Zabalak hemen: http://www.sarean.com/sarean/000474.html 

___
Google.com euskaraz 

Iazko irailean google.es domeinua abian jarri zuen Google bilatzaileak eta 
horrek eragina izan du Hegoaldeko internauton bilaketetan. Aspaldion 
google.com-en euskarazko interfazea erabiltzen genuen internautok 
bat-batean, google.es domeinura desbideratzen hasi zen bilatzailea, nonbait 
espainolak garela ulertzen baitu eta webgune berrira garamatza. Bertan 
gaztelaniazko interfazea ageri da eta nahi izanez gero, euskarazkoa aukera 
dezakegu google.es domeinupean. Euskal webguneen estatistiketan islatzen 
denez, orain bilaketa gehienak google.es domeinutik datozkie, aldaketa 
horren eraginez. Hala ere, google.com-era bueltatu nahi duenak zera egin 
behar du: Google.com in English klikatu eta ondoren hobespenak aldatu, 
preferences aukeratuta. Ondoren, interfazearen hizkuntzatzat euskara 
aukeratu eta preferentziak gorde beharko ditugu. Edozein modutan, 
nabigatzailearen hobespenetan euskara lehenetsitako hizkuntza moduan jartzea 
komeni da. Bestela, hizkuntza hobespen horiek kontutan hartzen dituzten 
webguneek, euskarazko bertsioa eduki arren, ez digute hori erakutsiko. 


Gari
___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


[eibar] txitxarroa ozpinetan

2004-10-15 Thread Amatino
Neri izugarri gustatu izan zaizkit betidanik ozpinetan marinatutako 
antxoak oliotan (bokeroiak edo...).

Aurreko astean arraindegian ikusi nituen txitxarro txikiak eta, garbi-
garbi eginda, antxoak balira bezala jarri nituen. Primeran, gutizia 
hutsa.

Ondoren beste horrenbeste frogatu dut berdelaz eta atunaz eta... 
Berdela dezente ona eta atuna, ostera, gordin samarra.

Dena den, txitxarroa ozpinetan behintzat, guztiz gomendagarria. 

Amatiño



___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


[eibar] Google com eta es

2004-10-15 Thread Amatino
Zenbait milaka megatan ari den bitartean, ni "Mediterranioa" 
deskubritzen.

Orain (hobe da berandu sekula baino)konturatu naiz etxean Google.com 
daukadan bitartean (ingelesez),  Sabin Etxean Google.es (eta euskarazko 
bertsioa) ateratzen zaidala.

Nik uste nuen Google.com baino ez zegoela...

Amatiño

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] EUSKALTEL 1000 MG

2004-10-15 Thread Gari Araolaza
Aupa Joseba,
Pentsatzen dot errataren bat egongo dala eta 1MBps-ko linea edukiko 
dozula, bestela, Euskaltel beraren tamainako konexioa izango zan.

Dana dala, kuriosetate bat: mega bateko konexio horrekin zein 
abiaduratan jeisten dira fitxategiak? hau da, zenbat KB segundoko esaten 
du Explorer edo Mozillak?

Gari
[EMAIL PROTECTED](e)k dio:
Kaixo guztioei;
Atzo arratsaldean Euskaltel kablea jarri zidaten, oraingoz problerarik 
gabe ari da funtzionatzen.
1000 megako abiadura jarri didate.

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] Google DeskTop

2004-10-15 Thread Luistxo Fernandez

Atzotik aurrera, beste tresna bat be badago prest: Google Desktop.
http://desktop.google.com/
Zure ordenagailuko word, excel, eta powerpoint  fitxategi guztiak 
begiratzen dittu, indexatu, eta gero bertan bilatzeko aukeria emoten 
detsu. Hori guztiori oso azkar, zehatz eta errez. Outlook erabiltzen 
badozue, zuen mezuak be indexatuko dittu.
ummm Outlook instalatuta daukat, Windows guztietan moduan, baina Eudora 
erabiltzen dut... birusen kontrako profilaxi minimoak hori eskatzen du.

Eudorak e-posta mezuen "multzoak" kopiatu leikez Outlook-era? Nik neuk 
inbestigatu nezakeen akaso, baina inork baleki, lan hori aurreratzeagatik...

Luistxo
___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] Ipuin Izugarriak

2004-10-15 Thread Luistxo Fernandez
At 20:08 14/10/2004, you wrote:
Agian badakizue, baina Xabier Mendigurenen Egunen Harian blogean irakurri 
dudanez (http://www.eibar.org/blogak/mendiguren/65 ), beste batzuen 
artean, eibartarrak posta-zerrendako pare bat zerrendakideen ipuinak 
(Luistxo Fernandez eta Julen Gabiria) biltzen dituen "Ipuin Izugarriak" 
liburua kaleratu du Xabierrek, edo kaleratzera doa.

Xabierrek dioenez, 90ko hamarkadan idatzitako ipuinen aukeraketa bat da.
eneko

Gaur izan dugu aurkezpena Bilbon. Han, eta gero bazkaltzen, izan gara hiru 
zerrendakide, Mendiguren, Gabiria eta hirurok. Harkaitz Canok esan du 
liburuaren meritua, kasu honetan, antologia egin duenarena dela... DJ-en, 
disc-jockey edo disko-jartzaileen aroan gaude, eurak dira izarrak, ez 
pintxatzen edo aukeratzen duten musika, esan du Canok.

Beraz liburuaren benetako egilea DJ Mendigreen da.
Luistxo

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


[eibar] EUSKALTEL 1000 MG

2004-10-15 Thread [EMAIL PROTECTED]
Kaixo guztioei;
Atzo arratsaldean Euskaltel kablea jarri zidaten, oraingoz problerarik 
gabe ari da funtzionatzen.
1000 megako abiadura jarri didate.

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


[eibar] Google DeskTop

2004-10-15 Thread Asier Sarasua
iepa,
aurreko batian aittatu genduan Googlek tresna barri bat etara zebala, 
Picasa. Argazkixak ikusteko, antolatzeko, eta retokatzeko oso-oso-oso 
tresna potentia.
Argazkixekin sarri ibiltzen bazarie, probau. Ez jatzue damutuko.
http://www.picasa.com/content/download.php?sourceid=pic&subid=more

Atzotik aurrera, beste tresna bat be badago prest: Google Desktop.
http://desktop.google.com/
Zure ordenagailuko word, excel, eta powerpoint  fitxategi guztiak 
begiratzen dittu, indexatu, eta gero bertan bilatzeko aukeria emoten detsu. 
Hori guztiori oso azkar, zehatz eta errez. Outlook erabiltzen badozue, zuen 
mezuak be indexatuko dittu.

Picasa zein DeskTop duakuak dira, oso gitxi okupatzen dabenak, errez 
instalatzekuak...
Merezi dabe, benetan.

Google beti Google.
Asier

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]