Re: [eibar] Flipatuta nago...

2004-11-15 Thread Maite Rementeria

Etiam (txa-ka-txa!!!), Etiam (txa-ka-txa!!!)
Bizi al zara?
Ixa ixa elkar ikusi gendun Donostian, zeren ni ere jutekua nintzan Bide 
Ertzean ikustera.

Aztoratu xamar nabil. Ama Donostian daukagu eta derrepente piskat 
konplikatu egin jata dana. Donostiara jun-etorriak, bazkari kontuak, ... 
Ardura asko eta ganora gutxi. Badakizue entsalada tenplatuak eta limoi 
mousse-ak eta holako gauzak zeinen onak ateratzen jatazen baina lenteja, 
garbantzo eta fideo sopekin ez naiz hain ondo konpontzen. Gura barik 
"esposa ideal" ikastaro bat egiten ari naiz.

Etiam. Nik ere faltan botatzen dot. Badut morriña piskat. Ea ama etxera 
etortzen dan eta ni nere etxera bueltatzen naizen, zeren orain ez daukat 
ordenagailurik, eta Olentzerok kamara digital bat ekartzen dian, eta berriz 
ere adorez sentitzen naizen eta ... Uf!! programatzaile batek esango zaban 
moduan: hauek "if" asko dira baina...

Eskerrikasko Iturri. Dena den nik uste Gabonak aurretik Eibartarren 
zerrendako afari bat egin beharko dugula. Ea zein animatzen dan oraingoan 
sukaldian. Ni begira begira egongo naiz ideiak hartzen nere ikastaro 
partikular honetan kreditoak hartzeko.

Eskerriasko Iturri.
maite

Aio.
> Neure testuetan ageri ez den beste komentario gehigarri bat egin nuen
> hitoen kontu honetan. Hitzaldia baino lehenago norbaitek aipatu zidan,
> enfin, orain Euskadi Sioux erakusketa, tesina eta gogorakizun
> inportanteetarako gaia bada, akaso Etiam bloga ere izan zitekeela urte
> batzuk barru. Ba bai, izan daiteke.
>
> Luistxo
>
> ___
___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] Kokein

2004-11-15 Thread Xabier Mendiguren
> Hala ere, Mendigreen ikusi nuen Lugaritzetik irtetzen.
> 
> Zelan kontzertu, Xabier?
> 


Hau izango da "aldea global" esaten zitzaiona, ezta? Herri txikietako
marmoxeta, teknologiei esker mundu osora zabalduta. (Ez txarto hartu,
Iturri, broma da-eta).

Ba, kontzertua ondo. Aurreko diskoen ildotik doa berria ere. Soinu pop ona,
letra txukunak (nahiz nik gehiegi ulertu ez), jotzaile txukunak, gure
heavy-trash panoraman eskertzekoak diren doinuak... Merezi du.

X. Mendigreen

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: RE: [eibar] Ama Birjina izenak

2004-11-15 Thread Amatino
Bai, Odile Ama Birjina da: 
http://www.visit-alsace.com/where_is_it/montains_ang_4.html
Ez dakit zergatik baina, nik uste nuen Greziako jainkosa 
edo "vestal"en bat zela. 
Beraz, birjina edo...
Amatiño

> Aupa
> Ni baiezkuan nago. Josemarik eta Margarik bere
> lelengo alabiari izen hori jarri zetsen hango ama
> birjinia ikusi ebelako eta izena gustau. Edo hori
> da nik beti entzun doten istorixia.
> A! eta zergaittik hartu bihar netsun txarrera?
> Leire 
> 
> --- Amatiño <[EMAIL PROTECTED]> escribió: 
> > Ez gaizki ulertu bai, Odile Ama Birjina al
> > zen/da? 
> > Amatiño 
> > 
> > -Mensaje original-
> > De: [EMAIL PROTECTED]
> > [mailto:[EMAIL PROTECTED] En
> > nombre de leire narbaiza
> > Enviado el: lunes, 15 de noviembre de 2004
> > 15:10
> > Para: Eibartarrak zerrenda
> > Asunto: Re: [eibar] Ama Birjina izenak
> > 
> > epa
> > Amatiñok:
> > Inork ezagutzen al du izendegi frantsesean
> > > Ama Birjina izenik? Andra
> > > Mariak tradizio espainiarraren isla ote?
> > Bai, Odile
> > Leire
> > 
> > 
> > 
> > __
> > Renovamos el Correo Yahoo!: ¡100 MB GRATIS!
> > Nuevos servicios, más seguridad
> > http://correo.yahoo.es
> > 
> > >
> ___
> > Adi gero, mezuak bidaltzeko:
> > [EMAIL PROTECTED]
> > 
> > http://www.eibar.org/zerrenda
> > 
> > harpidetza eteteko:
> > [EMAIL PROTECTED]
> >  
> 
> 
>   
> __
> Renovamos el Correo Yahoo!: ¡100 MB GRATIS!
> Nuevos servicios, más seguridad
> http://correo.yahoo.es
>
___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] Flipatuta nago...

2004-11-15 Thread Mikel Iturria
Gauza bat bakarrik:

Etiam (txa-ka-txa!!!), Etiam (txa-ka-txa!!!)

Bizi al zara?

Aio.

> Neure testuetan ageri ez den beste komentario gehigarri bat egin nuen
> hitoen kontu honetan. Hitzaldia baino lehenago norbaitek aipatu zidan,
> enfin, orain Euskadi Sioux erakusketa, tesina eta gogorakizun
> inportanteetarako gaia bada, akaso Etiam bloga ere izan zitekeela urte
> batzuk barru. Ba bai, izan daiteke.
>
> Luistxo
>
> ___

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] Kokein

2004-11-15 Thread Mikel Iturria
Aupa Jatsu eta Oier:

Jatsu, aholku bat: ez egin pito kasurik gure Gorosabeli.

Oraindik gogoan dut nola haserretu nintzen berarekin Jabier Muguruzak
Eibarren emaniko kontzertu bat zela eta.

Portzierto, joatekoa nintzen Altza, baina azkenean ezin izan nuen.

Pasa den ostiralean ere joateko asmoa nuen Bide Ertzean-en emanaldira
Luistxoren etxe azpian, Lugaritz kultur etxean, baina berandu ibili
nintzen Pako Aristiren emanaldia zela-eta.

Hala ere, Mendigreen ikusi nuen Lugaritzetik irtetzen.

Zelan kontzertu, Xabier?

Aio.

u> Ni ados nago, bai, Kokeineko kide guztiak oso guapuak eta sentsualak
> zariela. Baina zertarako lausengutan ibilli... ¡ez jata zuen musikia
> gustatzen! Esango neuke zuen taldian lehenenengo letria egiten dala
> (musikia dala oinarri kreatibua) eta gero musikia horrendako sortu
> egiten dozuela. ¿Oker najagok, Jatsu? Nik diñoten modura egindako
> musikia, normalian, ez jata gustatzen, melodixak fortzatuegixak geratzen
> dira nere gusturako, Pablo Milanesen estilora.
> Baina tira, Jatsu, ez jaramon haundirik egin. Azken finian badakizu
> nahi-ta-ezinezko musikarixak kritikari gaiztuenak garala... (gogoratzen
> haiz Luther taldeko kantante izateko freaky-froga haxe, zuek "The number
> of the beast" jotzen eta ni Mikel Laboaren estilora kantatzen, "An güen
> ai sei, satxa bilif, satxapauer in de ouxion, anderdefaier
> satxafilin...").
>
> --
> ---
> oier gorosabel larrañaga
> lekeitio - euskalherria
> ---

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


[eibar] Konstituzioaren bloga

2004-11-15 Thread Luistxo Fernandez
Hortik jasoa:
JJ 
ha creado la bitácora de la Constitución 
Europea, a la que se irán mandado unos 5 artículos al día durante unos 100 
días. O sea, "en cachos fácilmente deglutibles". El blog tiene feed RSS, 
por lo que si te suscribes, podrás leerte la Constitución poco a poco y 
día a día. Y también tiene comentarios, por lo que se podrán ir comentando 
los artículos.
Interesgarria iruditu zait. Ez horrenbeste testu zehatz honek bereziki 
erakartzen nauelako, baizik eta testu politiko bat apurka-apurka irakurri 
daitekeelako... RSS feed-era harpidetzen zara, eta egunero, zure dositxoa. 
Komentarioak, etab etab. Ibarretxe Planaren bloga? izan zitekeen: ez du 
babes ofizialik behar, hartu saretik testua ( 
http://www.nuevoestatutodeeuskadi.net/ ), eta pertsonaren batek argitara 
zezakeen pusketaka...

Europako Konstituzioaren euskarazko itzulpena sarean dago, portzierto,
http://www.ivap.org/izo/karatula.htm
Luistxo Fernandez
[EMAIL PROTECTED] - 675 706 553
CodeSyntax - http://www.codesyntax.com/
Azitaingo Industrialdea 3K
E-20600 EIBAR
Tel: (+34) 943 82 17 80

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] Marraskillo Guru

2004-11-15 Thread Xabier Mendiguren
el 13/11/04 12:49, oier gorosabel larrañaga en [EMAIL PROTECTED]
escribió:

> Aho zabalik geratzu naiz gaur (zapatuko) periodikuan Angel Lertxundi
> Deuna'ren zutabia irakortzen... ¡Matrallakoko esataririk
> karismatikuenaren propaganda orri bat baino ez zan!
> Gainera bere izenaren aldaera erotikuarekin (Markos Gimeno Verga idazten
> dau, eta Vesga da) ez dakit ze harreman klase izango dau guru
> venerableak gure Marraskilluarekin...
> Badirudi, dana dala Markosek ondo kantsatu dabela burua. Kamisetak eta
> graffitiak egitten dihardu berak asmatutako palindromekin. Oso
> ingeniosuak eta zentzu ezkutuen sujerentiak:
> - Arteletra (bere proiektotxuaren izena)
> - Esanik erruz egi bat eta bi gezurrekin ase.
> - Nik eztiot otoitzekin.
> - Asto hitzak azti hotsa.
> - ...
> Antza, asteburu honetan Ermuko Samartin azokan jarri bihar dau saltoki
> bat. Propaganda honekin, baietz genero guztia saldu?
> Marraskillo
> Gorde kamiseta bat...


Euskaraz ezagutzen dudan onena:

Nik enara neraman amaren aranekin

X.

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] Kokein

2004-11-15 Thread Jatsu Argarate
Milesker guapo ta sentsualak garala esatiarren.
Ta pozten nau jendeak taldeaz benetan pentsatzen dabana esatia. Hobeto 
da esatia ¡¡ez jata gustatzen!!!, ondo dao baina ez da nere estilua eta 
holako eufemismoekin ibiltzea baino.
Gauza baten baina guztiz oker zaoz. Kokeinen ia kasu guztietan lehenengo 
musika ta gero letra eitxen dou, are gehiago, estudiora iritsi ginenean 
bazeren pare bat abesti letra bukatu barik.
Bai, akordatzen nahiz Luther-en kantatzeko frogatu zenuenean, ¡¡zelan 
ahaztu!! Nahiko surrealista izan zan.
Egixa esan ez zaitut malla batzukin heavy metaleko frontman moduan 
imaginatzen :-) , baina zihur ikustekoa izango litzakeela.

Gero arte.
Jatsu
oier gorosabel larrañaga(e)k dio:
Ni ados nago, bai, Kokeineko kide guztiak oso guapuak eta sentsualak 
zariela. Baina zertarako lausengutan ibilli... ¡ez jata zuen musikia 
gustatzen! Esango neuke zuen taldian lehenenengo letria egiten dala 
(musikia dala oinarri kreatibua) eta gero musikia horrendako sortu 
egiten dozuela. ¿Oker najagok, Jatsu? Nik diñoten modura egindako 
musikia, normalian, ez jata gustatzen, melodixak fortzatuegixak 
geratzen dira nere gusturako, Pablo Milanesen estilora.
Baina tira, Jatsu, ez jaramon haundirik egin. Azken finian badakizu 
nahi-ta-ezinezko musikarixak kritikari gaiztuenak garala... 
(gogoratzen haiz Luther taldeko kantante izateko freaky-froga haxe, 
zuek "The number of the beast" jotzen eta ni Mikel Laboaren estilora 
kantatzen, "An güen ai sei, satxa bilif, satxapauer in de ouxion, 
anderdefaier satxafilin...").


___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
 


___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


[eibar] Marraskillo Guru

2004-11-15 Thread oier gorosabel larrañaga
Aho zabalik geratzu naiz gaur (zapatuko) periodikuan Angel Lertxundi 
Deuna'ren zutabia irakortzen... ¡Matrallakoko esataririk 
karismatikuenaren propaganda orri bat baino ez zan!
Gainera bere izenaren aldaera erotikuarekin (Markos Gimeno Verga idazten 
dau, eta Vesga da) ez dakit ze harreman klase izango dau guru 
venerableak gure Marraskilluarekin...
Badirudi, dana dala Markosek ondo kantsatu dabela burua. Kamisetak eta 
graffitiak egitten dihardu berak asmatutako palindromekin. Oso 
ingeniosuak eta zentzu ezkutuen sujerentiak:
- Arteletra (bere proiektotxuaren izena)
- Esanik erruz egi bat eta bi gezurrekin ase.
- Nik eztiot otoitzekin.
- Asto hitzak azti hotsa.
- ...
Antza, asteburu honetan Ermuko Samartin azokan jarri bihar dau saltoki 
bat. Propaganda honekin, baietz genero guztia saldu?
Marraskillo
Gorde kamiseta bat...

--
---
oier gorosabel larrañaga
lekeitio - euskalherria
---
not politics just human rights
join www.euskojustice.org

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


[eibar] Kokein

2004-11-15 Thread oier gorosabel larrañaga
Ni ados nago, bai, Kokeineko kide guztiak oso guapuak eta sentsualak 
zariela. Baina zertarako lausengutan ibilli... ¡ez jata zuen musikia 
gustatzen! Esango neuke zuen taldian lehenenengo letria egiten dala 
(musikia dala oinarri kreatibua) eta gero musikia horrendako sortu 
egiten dozuela. ¿Oker najagok, Jatsu? Nik diñoten modura egindako 
musikia, normalian, ez jata gustatzen, melodixak fortzatuegixak geratzen 
dira nere gusturako, Pablo Milanesen estilora.
Baina tira, Jatsu, ez jaramon haundirik egin. Azken finian badakizu 
nahi-ta-ezinezko musikarixak kritikari gaiztuenak garala... (gogoratzen 
haiz Luther taldeko kantante izateko freaky-froga haxe, zuek "The number 
of the beast" jotzen eta ni Mikel Laboaren estilora kantatzen, "An güen 
ai sei, satxa bilif, satxapauer in de ouxion, anderdefaier satxafilin...").

--
---
oier gorosabel larrañaga
lekeitio - euskalherria
---
not politics just human rights
join www.euskojustice.org

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] guebloga

2004-11-15 Thread Luistxo Fernandez
At 15:26 15/11/2004, you wrote:
Hola
Gueboblan asunto honekin uztailletik nabil
pentsatzen, ikastaro bat egin nebanetik (Txisto,
gure zerrendakidiakin, portzierto).
Beste weblog ikastaro baten be egon ziñien?
 Baiña
noraezian nabil. Zuek,(arrateko amak eta
jaun-andere zentsoreok) ikusten dozue inbento
honek erabilgarritasun didaktikorik izan
leikenik?
Zure euskara irakasle lanbiderako? Ikasleekin jarduteko? pufff... 
Printzipioz, zeure esperientziatik abiatu beharko ziñan, diot nik, zeure 
bloga sortzen, eta akaso zeure blogean irakurgaiak, ikasleentzako 
materialak lagatzen, gauzak proposatzen...

Badittut idea baztuk baiña zalantza gahixago.
Nahiko neuke zeozer egittia arlo honetan
ikasliekin, baiña
Leire
Eibartarrak zerrenda sortu zen tresna aurkitu genuelako arratsalde batean. 
Blog komunitatea sortu zen, nolabait ere, Luistxok esan zizuelako, "goazen 
sortzera". Teknologia eskura egonda, bat abiatu egiten da, eta ibilian, 
gauzak ikasten dira.

Luistxo 

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


RE: [eibar] Nahasbideetatik

2004-11-15 Thread Luistxo Fernandez
Amatiño:
Nik dakidanez, Manolo eta Imanol betidanik bizi izan dira alkarrekin.
Izatezko bikotea, beraz.
;-) hartu umoriakin!
Luistxo 

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] Ama Birjina izenak

2004-11-15 Thread Xabier Mendiguren
Ama Birjina bakarra da, kristautasunean. Baina Ama Birjina agertu izan den
edo haren omenezko ermitak egin diren lekuetako izenak emakume-izen moduan
zabaldu dira.
Ainhoa, adibidez, herri bat da; Arantzazu, mendi-bazter bat. Arantzazun Ama
Birjinaren irudi bat (ez Ama Birjina bera) agertu zela-eta, hainbat
istiluren ondoren ermita moduko bat egin zuten bertan, gero sona handia
hartuko zuena; Euskal Herri osotik joaten zen jendea bertara, baita
Iparraldetik ere. Halako batean, ordea, ez dakit Iraultza frantsesagatik
izan zen edo XVIII. mendean Frantzia eta Espainiaren artean izan ziren
gerrengatik, frantses agintariek debekatu egin zieten Ipar Euskal Herriko
erromesei Arantzazura joatea, eta hango kristau jendeak Ainhoan egin zuen
kaperatxoa, Arantzazuren frankizia moduan edo (aldeak alde, eta barkatu
atrebentzia).
Emakume-izen horien ohitura oso euskalduna da (geure izendegia sortzeko
bidea eman digulako), eta Espainiakoa ere bai neurri handi batean. Nolanahi
ere, nahiko berria. XIX. mendean ez dut uste Arantxa, Begoña, Arraterik
zenik (baliteke bakarren bat izatea baina), eta are gutxiago azken berrogei
urtean zabaldu diren guztiak: Larraitz, Lierni, Kizkitza, Dorleta eta abar.
Beste herri katoliko batzuetan halakorik zabaldu ote den ez dakit, baina
susmoa dut ezetz. Frantzian, esaterako, katolikoen arteko agerpenik
ospetsuena izanda ere, Lourdeskoa, ez da Lourdes izeneko emakumerik, baina
Bernardette izena erruz zabaldu zen, izen horixe baitzuen Ama Birjina ikusi
omen zuen neskatoak.

X.

el 15/11/04 15:37, Asier Sarasua en [EMAIL PROTECTED] escribió:

> Eta Ainhoa amabirjiñia da? Ala herri izena bakarrik?
> 
> a.
> 
> 
> 
>> epa
>> Amatiñok:
>> Inork ezagutzen al du izendegi frantsesean
>>> Ama Birjina izenik? Andra
>>> Mariak tradizio espainiarraren isla ote?
>> Bai, Odile
>> Leire
>> 
>> 
>> 
>> __
>> Renovamos el Correo Yahoo!: ¡100 MB GRATIS!
>> Nuevos servicios, más seguridad
>> http://correo.yahoo.es
>> ___
>> Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]
>> 
>> http://www.eibar.org/zerrenda
>> 
>> harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
> 
> 
> 
> 
> ___
> Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]
> 
> http://www.eibar.org/zerrenda
> 
> harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
> 

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] Ama Birjina izenak

2004-11-15 Thread Asier Sarasua
Eta Ainhoa amabirjiñia da? Ala herri izena bakarrik?
a.

epa
Amatiñok:
Inork ezagutzen al du izendegi frantsesean
> Ama Birjina izenik? Andra
> Mariak tradizio espainiarraren isla ote?
Bai, Odile
Leire

__
Renovamos el Correo Yahoo!: ¡100 MB GRATIS!
Nuevos servicios, más seguridad
http://correo.yahoo.es
___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


[eibar] guebloga

2004-11-15 Thread leire narbaiza
Hola
Gueboblan asunto honekin uztailletik nabil
pentsatzen, ikastaro bat egin nebanetik (Txisto,
gure zerrendakidiakin, portzierto). Baiña
noraezian nabil. Zuek,(arrateko amak eta
jaun-andere zentsoreok) ikusten dozue inbento
honek erabilgarritasun didaktikorik izan
leikenik? 
Badittut idea baztuk baiña zalantza gahixago.
Nahiko neuke zeozer egittia arlo honetan
ikasliekin, baiña
Leire



__
Renovamos el Correo Yahoo!: ¡100 MB GRATIS!
Nuevos servicios, más seguridad
http://correo.yahoo.es
___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


RE: [eibar] Ama Birjina izenak

2004-11-15 Thread leire narbaiza
Aupa
Ni baiezkuan nago. Josemarik eta Margarik bere
lelengo alabiari izen hori jarri zetsen hango ama
birjinia ikusi ebelako eta izena gustau. Edo hori
da nik beti entzun doten istorixia.
A! eta zergaittik hartu bihar netsun txarrera?
Leire 

 --- Amatiño <[EMAIL PROTECTED]> escribió: 
> Ez gaizki ulertu bai, Odile Ama Birjina al
> zen/da? 
> Amatiño 
> 
> -Mensaje original-
> De: [EMAIL PROTECTED]
> [mailto:[EMAIL PROTECTED] En
> nombre de leire narbaiza
> Enviado el: lunes, 15 de noviembre de 2004
> 15:10
> Para: Eibartarrak zerrenda
> Asunto: Re: [eibar] Ama Birjina izenak
> 
> epa
> Amatiñok:
> Inork ezagutzen al du izendegi frantsesean
> > Ama Birjina izenik? Andra
> > Mariak tradizio espainiarraren isla ote?
> Bai, Odile
> Leire
> 
> 
>   
> __
> Renovamos el Correo Yahoo!: ¡100 MB GRATIS!
> Nuevos servicios, más seguridad
> http://correo.yahoo.es
> 
> >
___
> Adi gero, mezuak bidaltzeko:
> [EMAIL PROTECTED]
> 
> http://www.eibar.org/zerrenda
> 
> harpidetza eteteko:
> [EMAIL PROTECTED]
>  



__
Renovamos el Correo Yahoo!: ¡100 MB GRATIS!
Nuevos servicios, más seguridad
http://correo.yahoo.es
___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


RE: [eibar] Ama Birjina izenak

2004-11-15 Thread Amatiño
Ez gaizki ulertu bai, Odile Ama Birjina al zen/da? 
Amatiño 

-Mensaje original-
De: [EMAIL PROTECTED]
[mailto:[EMAIL PROTECTED] En nombre de leire narbaiza
Enviado el: lunes, 15 de noviembre de 2004 15:10
Para: Eibartarrak zerrenda
Asunto: Re: [eibar] Ama Birjina izenak

epa
Amatiñok:
Inork ezagutzen al du izendegi frantsesean
> Ama Birjina izenik? Andra
> Mariak tradizio espainiarraren isla ote?
Bai, Odile
Leire



__
Renovamos el Correo Yahoo!: ¡100 MB GRATIS!
Nuevos servicios, más seguridad
http://correo.yahoo.es

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] Ama Birjina izenak

2004-11-15 Thread leire narbaiza
epa
Amatiñok:
Inork ezagutzen al du izendegi frantsesean
> Ama Birjina izenik? Andra 
> Mariak tradizio espainiarraren isla ote?
Bai, Odile
Leire



__
Renovamos el Correo Yahoo!: ¡100 MB GRATIS!
Nuevos servicios, más seguridad
http://correo.yahoo.es
___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] Flipatuta nago...

2004-11-15 Thread Luistxo Fernandez
Markosek:
Niri berriz Josu Landaren pasarte hau egin zait bereziki garrantzitsu eta
hunkigarri:
>Klaudio Landa edo Aurkene Iturriotz kazetari direnik
>kolokan jartzea nekez onartuko dizu kazetaritzaren
>inteligentsiak, baina nonbait Markos Zapiain edo Xabier
>Mendiguren Elizegi kazetari litezkeenik esatea ez da zilegi.
>Ez dut arrazoia ondo ulertzen baina. Beharbada kazetari
>horiek segituko dute pentsatzen gaur egun euskal prentsan
>dauden informazio foko garrantzitsuenak kronikak direla,
>eta ez, esate baterako, iritzi artikuluak.
Josu Landari beste gauza interesgarri bat entzun nion Kongresuan ostiral 
arratsaldean. Bere hitzaldia amaitzean, kafetegian elkartu ginenean.

Batetik, bere hitzaldian, neurean ez bezala, posta-zerrendak aztertu zituen 
Josuk, nonbait 'Eibartarrak' zerrenda honen jarduna 'hedabide' eta 
'kazetaritza' kontzeptuetatik gertuago ikusten du Landak, neuk baino 
(aipamen sorta bat kargatu dut Eibar.org-en
http://www.eibar.org/38 )

Beste alde batetik, euskarazko komunikazioan benetako hito batzuk 
Interneten gertatzen ari direla uste du Josuk, inork kasurik egiten ez dien 
arren. Bere berbetatik:

susmoak nauka Joxe Arantzabalek «Minbizia dudala esan didate medikuek» 
idatzi zuenean, informazio zientzien esparru autonomoan aro berria ez ote 
zen zabaldu.
Kafetegian, gero, bere ustez beste hito bat izan dena aipatu zigun:
- Hondarribiko Jokinen kasua aipatu zuen lehen medioa Eibartarrak izan zen, 
Markos Zapiain. "Egunen batean norbaitek historia hori kontatu beharko du", 
halako zeozer ere entzun nion, eta serio ari zen, Jokinen inguruan ez 
zebilen ironiaz, ez delako horretarako gaia.

Hauxe da mezu hori, 
http://postaria.com/pipermail/eibartarrak/2004-September/001242.html

Neure testuetan ageri ez den beste komentario gehigarri bat egin nuen 
hitoen kontu honetan. Hitzaldia baino lehenago norbaitek aipatu zidan, 
enfin, orain Euskadi Sioux erakusketa, tesina eta gogorakizun 
inportanteetarako gaia bada, akaso Etiam bloga ere izan zitekeela urte 
batzuk barru. Ba bai, izan daiteke.

Luistxo 

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


RE: [eibar] Nahasbideetatik

2004-11-15 Thread Amatiño
Nik dakidanez, Manolo eta Imanol betidanik bizi izan dira alkarrekin.
Manolo kuadrillako eibartarra eta Imanol abade juandakua.
Manolo kaletar "normala" eta Imanol euskaltzalia.
Baina, jakiña, hau nere inpresiñua baiño ez da.
Amatiño


-Mensaje original-
De: [EMAIL PROTECTED]
[mailto:[EMAIL PROTECTED] En nombre de Luistxo Fernandez
Enviado el: lunes, 15 de noviembre de 2004 9:10
Para: Eibartarrak zerrenda
Asunto: Re: [eibar] Nahasbideetatik

Gisasola:
>Kaixo:
>Amatiñok ematen dit aukera. Izenei buruz kriston nahasbidea sortzen ari 
>dela esaten duenean, arrazoia duela esan beharra daukat..

Zeu be, periodiko barri horretan Imanol zara, eta hemen Manolo!

Luistxo 


___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


RE: [eibar] Ama Birjina izenak

2004-11-15 Thread Amatiño
Ni Frantziaz eta Iparraldeaz ari nintzen. Bataz zein besteaz. Nik badakit
"Marie" izena erabat erabilia dela Frantzian, baina han ba al dago Pilar,
Almudena, Rocío eta horrelakoen parekorik? 
Eta, aldi berean, ez dut uste Iparraldean hemengo Arrate, Begoña, Itziar,
Uxue, Arritokieta eta abarren pareko tradiziorik dagoenik.
Zergatik?
Amatiño


-Mensaje original-
De: [EMAIL PROTECTED]
[mailto:[EMAIL PROTECTED] En nombre de Garikoitz Araolaza
Enviado el: lunes, 15 de noviembre de 2004 8:44
Para: Eibartarrak zerrenda
Asunto: Re: [eibar] Ama Birjina izenak

Amatiñok:

> Konturatu zerate Iparraldean ez dagoela Hegoalde honetan horren
>
>errotua dugun Ama Birjina tradiziorik? Andra Mari izena bera ere ez 
>dute batere erabiltzen.
>
Ez dakit Frantzian izen hain normala dan, baina bazegoen Marie-Jose Perec
izeneko belozista on bat:

http://www.infoplease.com/ipsa/A0109537.html

Baina agian Amatiño iparraldeaz bakarrik ari zen...

Bestalde entzuna dut AEBtan oso arrotza egiten zaiela gure artean Jesus
izenekoak daudela jakitea. Beraientzat, pertsona batentzat oso izen
pretentziosoa omen da, Jaungoikoa izena edukitzearen parekoa. 
(Portzierto, Elgoibarren bazegoen Jaungoikoa ezizena zuen bat, ez dakit
igeltseroa ez zan... igual horrek zerikusia zeukan.)

Gari

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


Re: [eibar] Nahasbideetatik

2004-11-15 Thread Luistxo Fernandez
Gisasola:
Kaixo:
Amatiñok ematen dit aukera. Izenei buruz kriston nahasbidea sortzen ari 
dela esaten duenean, arrazoia duela esan beharra daukat..
Zeu be, periodiko barri horretan Imanol zara, eta hemen Manolo!
Luistxo 

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]