[eibar] Ibarretxe eta Torrealdai Eibarren (martxoak 1; 12.30)

2016-02-15 Thread Asier Sarasua
etakitton irakorri dot.
Martixan Eibarren, ordu arraro batian (12.30).

http://etakitto.eus/berriak/torrealdai-eta-ibarretxe-elkarrekin-solasean-armeria-eskolaren-eskutik.html

Datorren martxoaren 1ean, 12:30ean *“Ondo Egindako Lana”* programaren
bosgarren saioa hartuko du Armeria Eskolak. Euskaraz garatuko den
ekitaldian Joan Mari Torrealdai eta Juan Jose Ibarretxe arituko dira
solasean.

Antolatzaileek diotenez, *“euskal kulturaren suspertzaile eta eragile
haundia den Torrealdairi egindako lana zein bere ekarpenak aitortu nahi
dizkiogu. Bere lanaren inguruan jarduteko eta bere etorkizunari buruzko
hausnarketa egiteko, berarekin solaskide Juan Jose Ibarretxe
lehendakari-ohia izango da”*.

a.
___
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Re: [eibar] lapurretak automobiletan

2016-02-15 Thread Gari Araolaza
Sentitzen dot Leire. Badakit ze inpotentzia eta amorrua sentitzen dan. Neri
ere 1995ean kotxe berria erosi eta hurrengo gauean Ondarruko jaietan
retrobisorea apurtu zidaten eta oraindik orduko amorrua sentitzen dot.
Pentsatu, 20 urte pasa ondoren! Handik hilabete batzuetara kotxeko antena
lapurtu zidaten eta hori ere akorduan daukat oraindik.

Zuk esandakoaz nere ondorioak:

Batetik, Errebalen aparkatzeak ez dizu kotxean lapurreta egitea oztopatu.
Nik esango nuke okerrago gainera, jende gehiago pasatzen delako Errebaletik
eta zure kotxea kontrolatzen ibili badira (esan duzu seguru horrela izan
dela), ba errazago Errebalen, ezta?

Bestetik Errebal bezalako erdialdeko kale batean kotxea 4 egun aparkatu ez
dezazun, TAO jarriko dute, eta ni horrelako erabakiarekin ados nago. Zuk
kontatutako kasuarekin oso onuragarria ikusten dot TAO jartzea. Aparkaleku
ona aurkitzeak dudarik gabe onurak ditu bertan bizi direnentzat (erosketak
deskargatzeko, pertsona nagusiak eramateko, asteburuko maletak
deskargatzeko eta abar) eta baita kotxez kanpotik etortzen direnentzat
(telebista konpontzera ekartzen badot Eibarrera, psikologoarengana
natorrela ordubeterako, pianoko klasera natorrela San Agustinera edo
larunbaterako oilaskoak enkargatzera Txiokara). Baina kotxea 4 egunez toki
berdinean aparkatuta edukitzean beste guzti horiek ez daukate aukera hori,
zuk lekua okupatuta daukazulako.

Esaidazu, zure pegoran bakarrik dauden kotxeekin, pentsatu denok tokia
hartu eta 4 egunetarako aparkatzen duzuela. Ez duzu uste Txomoko parkinetik
Aurrera arterako zati osoa okupatuko zenutela zure pegorakoekin bakarrik?
Konturatzen zara nolako toki eskasia dagoen, eta eskasia dagoela gu
garelako toki hori betetzen dugunak, eta ez "besteak"?

Hori da Everesten jende asko joaten dela kexatzen direnak bezala, hara joan
ondoren, noski! Ba, jende gehiegi baldin badago, ez zaitez joan eta horrela
bat gutxiago!

Gari

leire narbaiza arizmendi igorleak hau idatzi zuen
(2016(e)ko otsailak 15 23:39):

> Gogoratzen zarie? aparkaleku kontuakin ibili giñanian Galizia hiribidian
> aparkatzeko esan zestazuen eta nik kontau netsuen erreparua emoten zestala,
> Txontan erretrobisoriak ostu zittuelako.
>
> Ba gaur goizian autua hartu dodanian konturatu naiz atzeko
> linpaparabrisasa falta jatala. Hasieran pentsau dot apurtu egin destela,
> baina ez, kenduta zeguan.
>
> Ez zeguan leku ezkutuan, Errebal kalian baino. Baina 4 egunian egon da,
> eta seguru kontrolatzen ibili dirala.
>
> Zelako higoina, benetan!
>
> leire n
>
> ___
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
___
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

[eibar] lapurretak automobiletan

2016-02-15 Thread leire narbaiza arizmendi
Gogoratzen zarie? aparkaleku kontuakin ibili giñanian Galizia hiribidian
aparkatzeko esan zestazuen eta nik kontau netsuen erreparua emoten zestala,
Txontan erretrobisoriak ostu zittuelako.

Ba gaur goizian autua hartu dodanian konturatu naiz atzeko linpaparabrisasa
falta jatala. Hasieran pentsau dot apurtu egin destela, baina ez, kenduta
zeguan.

Ez zeguan leku ezkutuan, Errebal kalian baino. Baina 4 egunian egon da, eta
seguru kontrolatzen ibili dirala.

Zelako higoina, benetan!

leire n
___
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Re: [eibar] Presidentearen agurra

2016-02-15 Thread Mikel Larreategi
Eskerrik asko bioi, pare bat lurkerri eta blogean erantzun duzuenoi,
baina... ez dut uste beste edozeinek egingo ez lukeen ezer egin dudanik...

Hori bai, 10 urte larregi dira.

Mikel

-- 
Mikel Larreategi
___
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Re: [eibar] Jon Etxabe komandoa

2016-02-15 Thread Luistxo Fernandez
2016-02-15 14:21 GMT+01:00 Luistxo Fernandez :

> Bueno, zenbait lagun agertu zarete kolaboratzeko prest, Jon Etxabek
> Internetekin egin nahi dituen horietarako...
>
> Ba deituko diot Etxaberi, ea lehenengo bisita egiten diodan. Ostiral
> arratsalderako-edo, saiatuko naiz hitzartzen,
>

Bueno, ba ez da izango aste honetan. Ze bera ta andrea kanpora doaz etzi 15
egunerako. Bueltan, otsail amaieran edo martxo hasieran, jarraituko dut
kontaktu honekin,.

Luistxo
___
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

[eibar] Lehen sorospenak hitzaldixa bixar

2016-02-15 Thread Ane Urkiola
Kaixo!

Rekomendaziño batekin natorkizue. Batez be guraso zarienoi.

Izan be, bixar Eibarko pediatrek eta erizainak (gure ama) hitzaldi bat
emongo dabe lehen sorospenen gainian, seme-alabak dittuzuen gurasuendako
zuzenduta. (Zauriak, erredurak, traumatismoak, zorabioak, anafilaxia etab.
luze bat).

Powerpoint potentia prestau dabe eta euren lan esperientziatik gurasuei
larrialdi egoeretan zer egin transmititzen saiatuko dira.

19etan izango da Etakittoko egoitzan.
Interesaturik bazauzie bertan ikusiko dogu elkar.

Ane
___
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

[eibar] Jon Etxabe komandoa

2016-02-15 Thread Luistxo Fernandez
Bueno, zenbait lagun agertu zarete kolaboratzeko prest, Jon Etxabek
Internetekin egin nahi dituen horietarako...

Ba deituko diot Etxaberi, ea lehenengo bisita egiten diodan. Ostiral
arratsalderako-edo, saiatuko naiz hitzartzen, okupatu samarrak ditut egunak
lehenago. Jakinaraziko dizuet besteoi, ea prest dagoen bera, eta geratuko
gara.

Eskerrik asko denoi