Sentitzen dot Leire. Badakit ze inpotentzia eta amorrua sentitzen dan. Neri
ere 1995ean kotxe berria erosi eta hurrengo gauean Ondarruko jaietan
retrobisorea apurtu zidaten eta oraindik orduko amorrua sentitzen dot.
Pentsatu, 20 urte pasa ondoren! Handik hilabete batzuetara kotxeko antena
lapurtu zidaten eta hori ere akorduan daukat oraindik.

Zuk esandakoaz nere ondorioak:

Batetik, Errebalen aparkatzeak ez dizu kotxean lapurreta egitea oztopatu.
Nik esango nuke okerrago gainera, jende gehiago pasatzen delako Errebaletik
eta zure kotxea kontrolatzen ibili badira (esan duzu seguru horrela izan
dela), ba errazago Errebalen, ezta?

Bestetik Errebal bezalako erdialdeko kale batean kotxea 4 egun aparkatu ez
dezazun, TAO jarriko dute, eta ni horrelako erabakiarekin ados nago. Zuk
kontatutako kasuarekin oso onuragarria ikusten dot TAO jartzea. Aparkaleku
ona aurkitzeak dudarik gabe onurak ditu bertan bizi direnentzat (erosketak
deskargatzeko, pertsona nagusiak eramateko, asteburuko maletak
deskargatzeko eta abar) eta baita kotxez kanpotik etortzen direnentzat
(telebista konpontzera ekartzen badot Eibarrera, psikologoarengana
natorrela ordubeterako, pianoko klasera natorrela San Agustinera edo
larunbaterako oilaskoak enkargatzera Txiokara). Baina kotxea 4 egunez toki
berdinean aparkatuta edukitzean beste guzti horiek ez daukate aukera hori,
zuk lekua okupatuta daukazulako.

Esaidazu, zure pegoran bakarrik dauden kotxeekin, pentsatu denok tokia
hartu eta 4 egunetarako aparkatzen duzuela. Ez duzu uste Txomoko parkinetik
Aurrera arterako zati osoa okupatuko zenutela zure pegorakoekin bakarrik?
Konturatzen zara nolako toki eskasia dagoen, eta eskasia dagoela gu
garelako toki hori betetzen dugunak, eta ez "besteak"?

Hori da Everesten jende asko joaten dela kexatzen direnak bezala, hara joan
ondoren, noski! Ba, jende gehiegi baldin badago, ez zaitez joan eta horrela
bat gutxiago!

Gari

leire narbaiza arizmendi<txarg...@gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
(2016(e)ko otsailak 15 23:39):

> Gogoratzen zarie? aparkaleku kontuakin ibili giƱanian Galizia hiribidian
> aparkatzeko esan zestazuen eta nik kontau netsuen erreparua emoten zestala,
> Txontan erretrobisoriak ostu zittuelako.
>
> Ba gaur goizian autua hartu dodanian konturatu naiz atzeko
> linpaparabrisasa falta jatala. Hasieran pentsau dot apurtu egin destela,
> baina ez, kenduta zeguan.
>
> Ez zeguan leku ezkutuan, Errebal kalian baino. Baina 4 egunian egon da,
> eta seguru kontrolatzen ibili dirala.
>
> Zelako higoina, benetan!
>
> leire n
>
> _______________________________________________
> Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
> izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)
>
> Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
>
_______________________________________________
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

Reply via email to