Re: [eibar] Afarixa edo..

2023-07-06 Thread Sosola Baserria
Oso ondo

Enviado desde Correo<https://go.microsoft.com/fwlink/?LinkId=550986> para 
Windows

De: leire narbaiza arizmendi<mailto:txarg...@gmail.com>
Enviado: miércoles, 5 de julio de 2023 10:39
Para: Eibartarrak zerrenda<mailto:eibartarrak@postaria.com>
Asunto: Re: [eibar] Afarixa edo..

Markos, eta zu animatuko zara?
leire

Hau idatzi du Markos Zapiain (mzapi...@gmail.com<mailto:mzapi...@gmail.com>) 
erabiltzaileak (2023 uzt. 5(a), az. (10:35)):
Egun on, Leire eta gainerakoak:

bat nator, irail-urrirako lagata jende gehiagok izango du afarira joateko aukera

Hau idatzi du leire narbaiza arizmendi 
(txarg...@gmail.com<mailto:txarg...@gmail.com>) erabiltzaileak (2023 uzt. 5(a), 
az. (09:50)):
Aupa, lagunok!
Esango zenduen nun sartu ete naizen! Baiña kurso amaieria zoramena izaten da!
Doodlen 4k baiño ez dogu erantzun, eta ez dakagu danok fetxa bat batera.
Kontua da 4k erantzunda, bat kanpuan lagatzia...
Asier, zure erantzunik ez dot jaso!
Nere proposamena da irail-urrirako lagatzia. Zer diñostazue?
leire, prorrot

Hau idatzi du Sosola Baserria 
(ganbara...@hotmail.com<mailto:ganbara...@hotmail.com>) erabiltzaileak (2023 
eka. 14(a), az. (13:58)):
Bete dot baina badaezpada: horrtako edozein egun ondo.

Enviado desde Correo<https://go.microsoft.com/fwlink/?LinkId=550986> para 
Windows

De: leire narbaiza arizmendi<mailto:txarg...@gmail.com>
Enviado: martes, 13 de junio de 2023 17:43
Para: Eibartarrak zerrenda<mailto:eibartarrak@postaria.com>
Asunto: Re: [eibar] Afarixa edo..

Aupa!
Egun batzuk gehixago emongo dot doodlea betetzeko. Luitxok, Iturrik eta laurok 
baiño ez dogu bete. Asier eta Enrike, zuek nahi zenduela esan zenduen, baiña ez 
dozue dodlea bete.
Besteok be animau!
Hamen loturia https://doodle.com/meeting/organize/id/eExOBpmd
Ez ahaztu!
leire

Hau idatzi du leire narbaiza arizmendi 
(txarg...@gmail.com<mailto:txarg...@gmail.com>) erabiltzaileak (2023 eka. 8(a), 
og. (15:53)):
Bueno, orduan Doodle bat jarriko dot martxan. Eta aurrera. Datorrena datorrela. 
4 bagara be ondo. 12 hobeto
Hamentxe Doodlea
https://doodle.com/meeting/participate/id/eExOBpmd
lekua erabagiko dogu
leire, di-da

Hau idatzi du Asier Sarasua (asara...@gmail.com<mailto:asara...@gmail.com>) 
erabiltzaileak (2023 eka. 7(a), az. (14:09)):
hemen beste bat!
a.

Hau idatzi du Sosola Baserria 
(ganbara...@hotmail.com<mailto:ganbara...@hotmail.com>) erabiltzaileak
(2023 eka. 6(a), ar. (17:18)):
>
> Nik bai, gustora.
>
>
>
> Enviado desde Correo para Windows
>
>
>
> De: leire narbaiza arizmendi
> Enviado: domingo, 4 de junio de 2023 15:21
> Para: Eibartarrak zerrenda
> Asunto: [eibar] Afarixa edo..
>
>
>
> Asierrek apurtu da hillabetietako sikutia, eta nik olatua hartu eta 
> alkartzeko proposatu nahi detsuet.
>
> Azkenekua Deban egin genduan, pandemia aurretik 2019xan, kontizue!!!
>
> Iturriri be aspaldian esan netsan egin bihar genduala eta hamen proposamena.
>
> Herrixak badaka gogorik?
>
> Afari, bazkari, afari-meriendia... nahi daña.
>
> Esan, mesedez. Horren arabera jarriko naiz martxan edo ez!
>
> Leire, afarizalia
>
>
>
>
> 
> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: 
> eibartarrak-ow...@postaria.com<mailto:eibartarrak-ow...@postaria.com>



Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: 
eibartarrak-ow...@postaria.com<mailto:eibartarrak-ow...@postaria.com>



Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: 
eibartarrak-ow...@postaria.com<mailto:eibartarrak-ow...@postaria.com>


Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: 
eibartarrak-ow...@postaria.com<mailto:eibartarrak-ow...@postaria.com>


Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: 
eibartarrak-ow...@postaria.com<mailto:eibartarrak-ow...@postaria.com>



Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com


Re: [eibar] Afarixa edo..

2023-06-14 Thread Sosola Baserria
Bete dot baina badaezpada: horrtako edozein egun ondo.

Enviado desde Correo<https://go.microsoft.com/fwlink/?LinkId=550986> para 
Windows

De: leire narbaiza arizmendi<mailto:txarg...@gmail.com>
Enviado: martes, 13 de junio de 2023 17:43
Para: Eibartarrak zerrenda<mailto:eibartarrak@postaria.com>
Asunto: Re: [eibar] Afarixa edo..

Aupa!
Egun batzuk gehixago emongo dot doodlea betetzeko. Luitxok, Iturrik eta laurok 
baiño ez dogu bete. Asier eta Enrike, zuek nahi zenduela esan zenduen, baiña ez 
dozue dodlea bete.
Besteok be animau!
Hamen loturia https://doodle.com/meeting/organize/id/eExOBpmd
Ez ahaztu!
leire

Hau idatzi du leire narbaiza arizmendi 
(txarg...@gmail.com<mailto:txarg...@gmail.com>) erabiltzaileak (2023 eka. 8(a), 
og. (15:53)):
Bueno, orduan Doodle bat jarriko dot martxan. Eta aurrera. Datorrena datorrela. 
4 bagara be ondo. 12 hobeto
Hamentxe Doodlea
https://doodle.com/meeting/participate/id/eExOBpmd
lekua erabagiko dogu
leire, di-da

Hau idatzi du Asier Sarasua (asara...@gmail.com<mailto:asara...@gmail.com>) 
erabiltzaileak (2023 eka. 7(a), az. (14:09)):
hemen beste bat!
a.

Hau idatzi du Sosola Baserria 
(ganbara...@hotmail.com<mailto:ganbara...@hotmail.com>) erabiltzaileak
(2023 eka. 6(a), ar. (17:18)):
>
> Nik bai, gustora.
>
>
>
> Enviado desde Correo para Windows
>
>
>
> De: leire narbaiza arizmendi
> Enviado: domingo, 4 de junio de 2023 15:21
> Para: Eibartarrak zerrenda
> Asunto: [eibar] Afarixa edo..
>
>
>
> Asierrek apurtu da hillabetietako sikutia, eta nik olatua hartu eta 
> alkartzeko proposatu nahi detsuet.
>
> Azkenekua Deban egin genduan, pandemia aurretik 2019xan, kontizue!!!
>
> Iturriri be aspaldian esan netsan egin bihar genduala eta hamen proposamena.
>
> Herrixak badaka gogorik?
>
> Afari, bazkari, afari-meriendia... nahi daña.
>
> Esan, mesedez. Horren arabera jarriko naiz martxan edo ez!
>
> Leire, afarizalia
>
>
>
>
> 
> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: 
> eibartarrak-ow...@postaria.com<mailto:eibartarrak-ow...@postaria.com>



Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: 
eibartarrak-ow...@postaria.com<mailto:eibartarrak-ow...@postaria.com>



Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com


Re: [eibar] Afarixa edo..

2023-06-06 Thread Sosola Baserria
Nik bai, gustora.

Enviado desde Correo para 
Windows

De: leire narbaiza arizmendi
Enviado: domingo, 4 de junio de 2023 15:21
Para: Eibartarrak zerrenda
Asunto: [eibar] Afarixa edo..

Asierrek apurtu da hillabetietako sikutia, eta nik olatua hartu eta alkartzeko 
proposatu nahi detsuet.
Azkenekua Deban egin genduan, pandemia aurretik 2019xan, kontizue!!!
Iturriri be aspaldian esan netsan egin bihar genduala eta hamen proposamena.
Herrixak badaka gogorik?
Afari, bazkari, afari-meriendia... nahi daña.
Esan, mesedez. Horren arabera jarriko naiz martxan edo ez!
Leire, afarizalia



Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com


Re: [eibar] Kalamuako ala Kalamuko?

2023-06-03 Thread Sosola Baserria
Zalantzan nago neu be, baina uste dot “Kàlamuako laua” dala, ze “Kalamun 
zaldixa ikusi dot”  esate baterako ez genuke sekula esango.

Enviado desde Correo para 
Windows

De: Asier Sarasua
Enviado: sábado, 3 de junio de 2023 15:35
Para: Eibartarrak zerrenda
Asunto: [eibar] Kalamuako ala Kalamuko?

Kaixo danori!

Aspaldi mezurik ez hemen, eta zalantza batekin nator.

Zelan diñozue?
Kalamuko laua ala Kalamuako laua?

Honen harira sortutako zalantzia...:
https://eibar.org/blogak/sarasua/kalamua-771-m-elgoibar-arrantzaleen-kala-muga

Eskerrik asko,
a.






Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com


Re: [eibar] Txara azpikua

2021-08-21 Thread Sosola Baserria
Egunon

Jesus da. Berez Aiarra. Kamioi-txofertzan ibilitakoa. Kontakturik ez daukat 
baina udaletxean seguru dakela ze saltsa dezente izan da bere bueltan.
Pertsona berezia, antigulekoa.

Enrike



Nire Samsung Galaxy smartphonearen bidez bidali da.


 Jatorrizko mezua 
Igorlea: Asier Sarasua 
Data: 2021/08/20 10:08 (GMT+01:00)
Nori: Eibartarrak zerrenda 
Gaia: [eibar] Txara azpikua

Kaixo danori.

Galdera bat, ia inork laguntzerik daukan.

Sare sozialetan zabaldu da Txara Azpikuan bideo bat, Udaleko plenuan berbetan...

Kontua da Euskadi Irratian elkarrizketa bat egin nahi detsela eta kontaktua 
eskatu destela.

Inork badauka bere izenik edo kontakturik?

Eskerrik asko
a.



Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com


Re: [eibar] Zer giro?

2020-02-17 Thread Sosola Baserria
Surrealismuaren gailurra: Eibarko ingurugiro zinegotzixak (liberatuta) gaur 
eguerdixan, SER-ian beste zinegotziekin tertulixan ari zala, perlia bota dau:  
Bera oinarte ez zekixala hor goixan eskonbrerixia zeuanik, ointxe jakin dabela. 
 Kao laga nau kotxian noiala Azpeitia-bidian. Basterra ez dotenian jo.
Zelan ulertu leike hau? Ganorabakokerixa hutsa? Adarjotzia? Inpunidadia? 
Txulerixia?  Batek batek etara neike SHOKetik mesedez?


Outlook-etik bidalia


Nork: leire narbaiza arizmendi 
Bidaltze-data: 2020(e)ko otsailaren 17(a), astelehena 16:45
Nori: Eibartarrak zerrenda 
Gaia: Re: [eibar] Zer giro?

Desastre hutsa! Gaizkixago ezin da egin! Gauza larregi agerixan laga dittu: 
emergentzixa-plan eza, helikopterorik ez sutiak amatatzeko, amiantuana, 
emergentzietako bihargiñak babes barik, protestan zebillen jendia iraindu, 
guzurrak (airia ona da), Elgetakuak ahaztuta, inprobisaziñua, kaosa, 
desagertutakuen famelixekin enpatia falta hori, bertan Berrian eta Euskadi 
irratianegon diran kamioilarixen testigantzak... Itzela, eta Arriola esaten 
berak be gure aire bera arnasten dabela! Fraga Palomaresen!
Ni hasarre, minduta, triste nago. Atzo eztarrian gustu txarra, pasa dan 
astelehenian moduan. Herrixa hutsik
Eta kezkatuta, ze hónek konpondu bihar badittue gure arazuak, ederto gabiz!

leire, sarraskijalea

Hau idatzi du Ane Urkiola (aneurki...@gmail.com) 
erabiltzaileak (2020 ots. 16, ig. (23:52)):
Komunikatiboki sekulako txapuzia, zur eta lur. Txartuo ezin. Hainbeste 
aholkulari zertarako? Lotsagarrixa da.

Giruari dagokionez, asteburuan kanpuan egon gara. Baina ez da giro!

Ahizpari ailegau jako emaila Iturburun eatsedenaldixan alabia eta ikasle danqk 
gelan geratuko dirala eta soinketan bebai. Kuadrilan baserrittar bat dakagu, 
Olatz Alberdi, ama izan berri dana. Baserrittarrek be egoera gatxa dake.
Herritarrok be uf!

Zeozer ein biharra dago. Manifez gain, sinadurak edo Europara jo edo x. 
Norbaitek ideiaren bat badaka aurrera!
Arriolak esan ditxuanak be, no comment.

Animo!

Ane

El dom., 16 feb. 2020 21:26, Asier Sarasua 
mailto:asara...@gmail.com>> escribió:
ba, hementxe, pozik eta lasai.

Gaur Jaurlaritzak esan desku dana "gaizkiulertu bat izan dala", eta
dioxinak eta furanuak ez dirala kaltegarrixak, "ez epe laburrera eta
ez luzera"
https://www.eitb.eus/eu/albisteak/gizartea/osoa/7035391/luizia-eta-sutea-zaldibarko-zabortegian-jaurlaritza-furano-eta-dioxinei-buruz/

Teknikoki eta politikoki ez dakit; baina komunikatiboki zaila da
gauzak hain txarto eittia.
Alderdikerixak be, lotsaz gorritzekuak.

a.



Hau idatzi du Oier Gorosabel Larrañaga 
(txikill...@eibar.org)
erabiltzaileak (2020 ots. 16, ig. (10:14)):
>
> Aupa, zer giro?
>
> Lekeittioko diasporan kezkatuta gabiz, sorlekhüan arnasten zabizien
> airian zerakin. Pixka bat katarsis modura, meme bat egin neban atzo,
> nere maskara faborituakin:
>
> https://captiongenerator.com/1667462/Zaldibarko-zabortegia
>
> Izan be, danak Urkullun "robot izaeria" kritikatzen dabiz, eta neri oso
> deigarrixa egitten jata Unai Rementeria Bizkaiko Ahaldun Nagusia
> medixuetatik desagertuta egotia. Benetan iruditzen jata, EAJ-ek Urkullu
> ya galdutzat emoten dabela, cabeza de turco legez sakrifikatzekua, eta
> ya haren ordezkuan gaiñian pentsatzen ibilliko dirazela.
>
> Gure zerrendakide jeltzaliak ondo jakingo dabe, baiña... ez dabe tautik
> esango, jakiña! ;-)
>
> Edozelan be, besarkadak danori. Oin lehentasuna egoeriari bueltia emotia
> da, eta mamoneo politikuak bigarren maillakuak diraz.
>
> O.
>
>
>
> 
> Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: 
> eibartarrak-ow...@postaria.com



Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: 
eibartarrak-ow...@postaria.com


Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: 
eibartarrak-ow...@postaria.com


Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com


Re: [eibar] Blog sesiñua

2019-09-23 Thread Sosola Baserria
Ez juan ba horrek berorrek pastoria egurtu eta ospittalera bialdu?

Hamendik zihar be agertzen dittuk noizian behin txakurra txakurrakin sokatik 
(graziak). Eupadia egiteko gauza ez diranak ateitxik pasatzian.
Muturra beltz eta haserre begiratuakin, bixak. Jabiak eta txakurrak trazia ei 
jakek. Piskat fijatzia nahikua mitua  konfirmatzeko. Aspaldixan ez juat 
sustorik izan ardixekin baina beti guardian. Animo Oier!!


Outlook-etik bidalia


Nork: Oier Gorosabel Larrañaga 
Bidaltze-data: 2019(e)ko irailaren 19(a), osteguna 14:56
Nori: eibartarrak@postaria.com 
Gaia: [eibar] Blog sesiñua

Aupa, blogian sesiño itzala dakat rottweiler-jabe-ohi batekin, Barinaga
aldian ardi batzuk hil zittuala-eta, basarrittarrak txakurrari tirua
bota zetsala... Martxa honetan, Eibar.orgeko erantzun errekorra hautsi
bihar dogula uste dot ;-) Kuriosidadia badakazue, hamen irakorri zeinkie:

https://eibar.org/blogak/orakulua/txakur-kontuak

Ez dakitt zelan amaittuko dan hau. Egunen baten blastiau eta ospittalera
bialtzen banabe, gorde nazazue zuen bihotzetan. Egun handira arte!

O.




Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com


Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com


Re: [eibar] Fwd: Ospakizuna

2019-07-15 Thread Sosola Baserria
Ni pintxetarako zaila belar-lanetatik juxtu helduko naizelako. Nere kontu 
gaztaia: Etxekoa eta "Kurutzealdia" etxalde baxenafartarreko Mikel eta 
kamilena, gaur bertan eskuratua.



Enviado desde mi smartphone Samsung Galaxy.


 Mensaje original 
De: Juan Jose Araolaza 
Fecha: 15/7/19 18:58 (GMT+01:00)
Para: Eibartarrak zerrenda 
Asunto: Re: [eibar] Fwd: Ospakizuna

Ze urteko argazkia?  Asmatzen duenarentzat postre berezia!

Juan Jose Araolaza mailto:jjaraol...@gmail.com>> igorleak 
hau idatzi zuen (2019 uzt. 15, al. 6:54 PM):

Elena Laka mailto:burdinatepl...@hotmail.com>> 
igorleak hau idatzi zuen (2019 uzt. 15, al. 6:35 PM):
A ber, zerrenda berritua nire kontaketaren arabera:

  1.  Iturri
  2.  Leire
  3.  Mendicute
  4.  Ogrosabel
  5.  Imanol Magro
  6.  Iban
  7.  Sosola
  8.  Elena
  9.  Gari
  10. Eneko
  11. Juan Jose
  12. Luistxo

12 ziur baietz, ezta gizon kriptikoak?


Igual bai:

  1.  Oier A.
  2.  Asier Arregi
  3.  Josu Garate

Argitu ahalik eta lehenen, msdz.

Afarimerienda ordua: 20,30ak, Debako Itxas begi elkartean, hondartza 
ondo-ondoan. Nahi duenak, bainua hondartzan.
Pintxeak: 19,30 ondo? Boluntariorik?



Nork: Juan Jose Araolaza mailto:jjaraol...@gmail.com>>
Bidaltze-data: 2019(e)ko uztailaren 15(a), astelehena 15:53
Nori: Eibartarrak zerrenda
Gaia: Re: [eibar] Fwd: Ospakizuna

Nik zortzi terdietarako esango nuke.
Nahiko nuke lista garbiagoa,  eta zer jan faltatzen bada, denon artean 
konponduko degu.


leire narbaiza arizmendi mailto:txarg...@gmail.com>> 
igorleak hau idatzi zuen (2019 uzt. 15, al. 10:44 AM):
EZ da erreza, Gari. 16 kontau dittut, baina Josu M-k Bilbora ala Debara? Oier A 
zalantza, Eneko zalantza, Asier A zalantza eta Josu G-k mezu kriptikoa. Markos 
kontabilizauta dago, baiña aittu netsan ezin zala etorri.
Ze ordu aldera geratuko gara? Pintxe lanak egitteko prest, Juanjo. Zenbat auto 
eruango dogu Eibartik? Hori be zehartu bihar dogu!

leire n


Hau idatzi du Gari Araolaza (g...@eibar.org) 
erabiltzaileak (2019 uzt. 15, al. (08:47)):
Orduan, Debarako leku-aldaketa konfirmatuta dago, ala?

Zenbat izango garen kontua badarama norbaitek?

Gari

Hau idatzi du Asier Arregi (geobio...@gmail.com) 
erabiltzaileak (2019 uzt. 13, lr. (19:55)):

Ieeepa, ez dakat erreza baina ahaleginduko naiz juaten...noizko baieztatu 
bihako litzake?

Asier Arregi


El 12/07/2019 a las 18:36, leire narbaiza arizmendi escribió:
Bakotxak nahi daben, edo ahal dabena
Lna

josu garate mailto:arkite...@gmail.com>> erabiltzaileak 
hau idatzi du (2019 uzt. 12, or. (17:19)):
Gitarrria... ta biolintxua!!!



aRKITETUa


El 12 jul 2019, a las 15:25, Oier Gorosabel Larrañaga 
mailto:txikill...@eibar.org>> escribió:


Me lo decichen ala me lo contachen? ;-)

Gittarrak eruangouz?

O.

El 12/07/2019 a las 15:00, leire narbaiza arizmendi escribió:
Ogrosabel, akordau hari Mutrikuko bidaia itxitta daguala, kalbarixotik juan 
bihar
Leire

Oier Gorosabel Larrañaga mailto:txikill...@eibar.org>> 
igorleak hau idatzi zuen (2019 uzt. 12, Otr 14:15):

Nere aldetik Deban fenomeno. Lekeitxiotik hurrago, eta freskuago!

Mozkorbus bat fletaizue, danak lafiauta itzultzeko moduan.

O.

El 12/07/2019 a las 13:11, leire narbaiza arizmendi escribió:
Imanol, despliege horretan, autuena be konpontzen dogu!
Eibartarrak gara, ze uste dozu, ba?
Leire N

IMANOL MAGRO , Eibartarrak-en bidez 
mailto:eibartarrak@postaria.com>> igorleak hau idatzi 
zuen (2019 uzt. 12, Otr 13:05):
A ze despliegea! Azpiegitura eta logistika ez dira arazo posta zerrenda honetan.
Ostegunean, ondo bidean, jai hartuko dut lanean. Beraz ez dut lehentasunik Deba 
eta Eibar artean. Debak joan-etorriaren kontua du, beraz, hori ere lotu beharko 
genuke, hamar auto ez eramateko.

En viernes, 12 de julio de 2019 11:21:06 CEST, Luistxo Fernandez 
mailto:lfernan...@codesyntax.com>> escribió:


Neu be apuntatzen naiz.

L.

On Thu, Jul 11, 2019 at 6:10 PM leire narbaiza arizmendi 
mailto:txarg...@gmail.com>> wrote:
10 batendako enkargauko dot, afari-meriendia egitteko, 8rak aldera edo?
leire

Hau idatzi du Oier Araolaza (o...@dantzan.com) 
erabiltzaileak (2019 uzt. 11, og. (17:26)):
Nik ez dakit oraindik. Badaukat gogoa zuekin batzeko, baina datorren astean 
hainbat gauza batu zaizkit eta ez dakit denetara iristeko moduan izango naizen.
oier.

On Thu, Jul 11, 2019 at 9:31 AM Gari Araolaza 
mailto:g...@eibar.org>> wrote:
Ni ere bai!

Gari

Hau idatzi du Elena Laka 
(burdinatepl...@hotmail.com) erabiltzaileak 
(2019 uzt. 10, az. (19:32)):
A ber, zerrenda:
Iturri
Leire
Markos
Mendicute
Ogrosabel
Imanol Magro
Iban
Sosola
Elena

Besteok?

Obtener Outlook para 
Android

Re: [eibar] Fwd: Ospakizuna

2019-07-09 Thread Sosola Baserria
Aitta Casinoko kidia izan zan eta nik oinordekotzari uko egin netzan bere 
disgustorako . Halandabe prest ospakizunerako.



Enviado desde mi smartphone Samsung Galaxy.


 Mensaje original 
De: "IMANOL MAGRO , Eibartarrak-en bidez" 
Fecha: 9/7/19 19:18 (GMT+01:00)
Para: Eibartarrak zerrenda 
Cc: IMANOL MAGRO 
Asunto: Re: [eibar] Fwd: Ospakizuna

Bloga edukitzea beharrezkoa al da afarian agertzeko? Lagun batentzat da.

En martes, 9 de julio de 2019 17:32:30 CEST, Iban Arantzabal 
 escribió:


Ba ederto 18koa.

Irailekoa jakitzeko gogoz. Kafe antzokian?

Iban

Elena Laka mailto:burdinatepl...@hotmail.com>> 
erabiltzaileak hau idatzi du (2019 uzt. 9, ar. (17:22)):
Ederto 18koa eta irailekoa!

Obtener Outlook para Android


From: Oier Gorosabel Larrañaga 
mailto:txikill...@eibar.org>>
Sent: Tuesday, July 9, 2019 5:05:48 PM
To: eibartarrak@postaria.com
Subject: Re: [eibar] Fwd: Ospakizuna


Nik neuk be uzt 18xan ahal izango neuke. Fetxa seiñalatu horretarako, baiña, 
ezin hori-gorriz jantzitta juan (oiñ hórrek frakok etxataz sartzen).

O.

El 09/07/2019 a las 11:31, Josu Mendicute escribió:
Ados Leire. Irailekua bale, baina orain bebai!

 18an sukalderako prest

josu






El 9 jul 2019, a las 11:12, leire narbaiza arizmendi 
mailto:txarg...@gmail.com>> escribió:

Iturrik arazuak dittu posta zerrendako mezuekin, eta  hauxe bialdu desta:


Aupa, Leire.

Ez dakit nire mezuak iristen ote diren zerrendara, zeren baten bat bueltan 
etorri zait.

Egingo dugu hitzordu bat datorren astean? 18an edo 19an, adibidez? Eta ahal 
duenak ahal du eta kitto. Ez dirudi eta jendea libre dagoenik ospakizunetarako.

Egin dezagun afari-merienda bat bertako taberna batean. Adibidez, Casino 
Artista Eibarres izenekoan (mendeurrena egin duela irakurri nuen aurreko 
batean).

;-)

@iturri

Oso idea ona iruditzen jata. Afari-meriendia datorren astian. Eta iraillian 
Kafe Antzokixan!
Danerako gagoz!
leire n



Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: 
eibartarrak-ow...@postaria.com




Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: 
eibartarrak-ow...@postaria.com



Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: 
eibartarrak-ow...@postaria.com

--

-
Iban Arantzabal Arrieta
Goiena Komunikazio Taldea Koop. E.
iarantza...@goiena.eus / 943 25 05 05 / 
Albisteak: goiena.eus

GOIENA KOMUNIKAZIO TALDEA KOOP. ELKARTEAK datu pertsonalak babesteko araudia 
betetzen du. Kontsultatu gure pribatutasun 
politika.


Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: 
eibartarrak-ow...@postaria.com


Mezu gehiago ez jasotzeko, idatzi hona: eibartarrak-ow...@postaria.com


Re: [eibar] bababaltza eta gindillia

2019-01-28 Thread Sosola Baserria
Bababaltzak berdeak dira bai. Bi klasetakuak egoten dira haundixak eta txikixak.
Baba gorrixak beste bi: pinttana (Gernikakua) eta baltz-baltza (Tolosakua).
Gurian pipar txorizerua inoiz bai, baina minik ez babatan.




Nire Samsung Galaxy smartphonearen bidez bidali da.


 Jatorrizko mezua 
Igorlea: leire narbaiza arizmendi 
Data: 29/01/2019 02:05 (GMT+07:00)
Nori: Eibartarrak zerrenda 
Gaia: Re: [eibar] bababaltza eta gindillia

KOntua da, neretako baba baltzak ez dira hórrek, gurian baba baltzak babak 
dira, hemenguak bertakuak, gaztalaniazko "habas".
Eta baba gorrixak (erretratukuak gurian baba gorrixak dira) ez dira jan 
gindillekin, nik hori menuko tabernetan ikusi neban lehenenengoz,
Eta gindillak jaten dira, e? Nahiko riojanuak gara alde horretatik :-)
leire, riojania

Hau idatzi du Oier Gorosabel Larrañaga 
(txikill...@eibar.org) erabiltzaileak (2019 urt. 
28, al. (17:24)):
Reflexiño kulinarixo honen harira
https://eibar.org/blogak/orakulua/etl-akoatl-chili-aka-bababaltza-sakramentuekin-eta-gindillekin
galdera bat eibarnautei. Zuen etxietan normala da bababaltza gindillekin
jatia?

--
***
Oier Gorosabel Larrañaga
http://www.abante.eus


___
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   
eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.
___
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.


Re: [eibar] Olabe eta basoak

2018-12-01 Thread Sosola Baserria
Ez nituen ezagutzen. Oso interesgarria.

Nahiago nuke intrusoz beteko balitz baserri-mundua. Ezagutzen ditut batzuk 60 
hamarkadan baserritartutakoak: Ariztizabal Itsason, Aldaba Zahar Tolosan, 
Nahera Haundi Abaltzisketan. Zoritxarrez arazo handiekin dabiltza erreleboa 
topatzeko hiru-hirurak. Nahiko lan eta meritu. Trabak ere ez gutxi inguruan, 
kaletar etiketa ezin kenduta. Erreferentzia ere bilakatu dira askorentzat, 
tartean baserrian jaiotakoentzat. Sektorea biziberritzeko ahalegin heroikoa.

Intrusoak faltan bai, endogamiak zelako kaltea dakarren ondotxo jakin beharko 
lukeen mundu txiki eta itxian (Inoiz idatziko al da Aralarreko pisten inguruan 
dagoen gatazkaren barrunbeen inguruan). Beraz,  Gari segi holaxe, premia ederra 
dago-ta.

Enrike


Outlook-etik bidalia


Nork: Gari Araolaza 
Bidaltze-data: 2018(e)ko azaroak 30, ostirala 06:57
Nori: Eibartarrak zerrenda
Gaia: [eibar] Olabe eta basoak

San Andres egun ona izan deizuela. Baserritarrak ferixa prestatzen dabiltzan 
momentu honetan Olabe baserriko azken nobedadeak irakurtzen nabil.

Olabe baserria Ean dago, Bedarun (ez nago seguru zein herri-auzori dagokion, 
baina hor inguruan). Kontua da euskal-ingles bikote batek hartu zuela baserri 
hau eta beste askok bezala kanpondu eta bizileku moduan jartzen ari direla. 
Etxe zati bat beraien alabarekin batera bizitzeko jarriko dute eta beste zati 
handi bat jendea hartzeko, ikastaro eta egonaldietan. Bitartean mongoliako 
Yurta edo txabola zirkular horietako batean bizitzen egon dira.

Joseba Attard diseinatzaile eta ardi ilemoztaile euskanglisha da etxeko jauna 
eta Facebooken beraien proiektuaren gorabehera guztiak kontatzen dituzte, ni 
bezalako baserritar oniriko batentzat ideala, lokatzez gutxi zikintzeko. 
Aktibitate honi eta beraien jarrera irekiari esker jende asko etortzen zaie 
bisitan atzerritik eta gertutik, denboraldi bat etxean pasatu eta konponketa 
lanetan laguntzera.

Azken bisitarietako batzuk paisajista-baso-aditu bikote bat izan dira, eta 
hauek proiektuaren azterketa egin dute baso eta landarediaren ikuspegitik, 
ingeles batuan, noski. Ziurrenez beraien esanak beste baserritar askorentzat 
interesgarri izan daitezke, hementxe daude: 
https://viewfromthecoffeepot.wordpress.com/2018/11/28/6-3-olabe-the-woodland/ 
eta blog horren aurreko artikuluetan baserriko beste gai batzuk jorratzen 
dituzte.

Artikuluan Keko Alonso bizkaitar basozalearen lana famatzen da eta horren bidez 
ezagutu dut Kolore guztietako basoak ekimena 
https://koloreguztietakobasoak.wordpress.com/proposamena-2/

Ba horixe konpartitu nahi nuen. Olabe baserriaz jakiteko onena beraien 
facebookean jarraitzea, eta barkatu Enrike eta baserriarekin lotura duzuenok 
kaletar lapur ezjakin honen intromisioa ;-)

Aupa San Andres!

Gari
___
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.


Re: [eibar] Herri txiki, infernu Handi egin nahi dutela Eibarrekin

2018-05-05 Thread Sosola Baserria
Soso-en ola hau ez iñok aittatu gero!




Nire Samsung Galaxy smartphonearen bidez bidali da.
 Jatorrizko mezua 
Igorlea: "IMANOL MAGRO , Eibartarrak-en bidez" 
Data: 05/05/2018 20:50 (GMT+07:00)
Nori: Eibartarrak zerrenda 
Cc: IMANOL MAGRO 
Gaia: Re: [eibar] Herri txiki, infernu Handi egin nahi dutela Eibarrekin

Ni ere deitu naute. Astelenan inguruan galdetzeko, ea nor izan zitekeen 
aproposa. Maiatzaren 22an grabatuko dute.
Iradokizun batzuk eman nizkien: Goi Argi...
Eibarreko euskalkiarena komentatzea ahaztu zitzaidan, itsu-pokit betiko 
eztabaida. Baten batekin harremanetan jartzen badira, iradokizuna egin dezala.
Ea herriaren irudi erreal bat ematea lortzen duten.

En viernes, 4 de mayo de 2018 10:26:38 CEST, leire narbaiza arizmendi 
 escribió:


Segi deigun futbolak eragindako txantxa elikatzen!
Nirekin be kontaktau zeben, baina grabaziñua goizeko 11ak aldera da, astegun 
baten! Ederto gabiz!
Eibartarrismo kutrea hasupotzeko ez ahal da izango!

leire n, anti-eibarrina

Hau idatzi du Josu Mendicute 
(josumendic...@gmail.com) erabiltzaileak (2018 
mai. 3, og. (16:40)):
Ugly bai, baina Santa Klara guria da. Neuk be jaso dot deixa... irlari buruz 
galdezka!
josu

Luistxo Fernandezmailto:lfernan...@codesyntax.com>> 
igorleak hau idatzi zuen (2018(e)ko maiatzaren 3(a) 15:28):


2018-05-03 13:59 GMT+02:00 Ane Urkiola 
mailto:aneurki...@gmail.com>>:
Kaixo!


Ez da herri txiki moduan izango, CITY moduan baizik. ;)

Herri city, infernu ugly?

L.


Atzo hasi ziren elkarrizketekin, animau!

(Neri be deittu zesten ta beste batzuen kontaktua pasau dot... txiskola 
pasa-pasa!)


Galara edo azken ekimen hortara behintzat animauko gara, ala?

Ane





El jue., 3 may. 2018 9:03, Gari Araolaza 
mailto:g...@eibar.org>> escribió:
Nik uste dut lotsagarria izango litzatekeela Eibar "herri-txiki" kategorian 
azaltzea.

Ez dira Eibarri buruz ari. Konfundituta izango da...

Gari
(Elgoibartar bat)

Luistxo Fernandezmailto:lfernan...@codesyntax.com>> 
igorleak hau idatzi zuen (2018(e)ko maiatzaren 3(a) 08:44):
Behean kargatutako mezua kargatu du baten batek Eibar.org formulariotik. 
Telebista programa bat egin nahi dutela... Despopulatzen doan Eibar hau ya 
herri txiki bat ei da.

Ez dakit inork inoren izenean kontaktatu nahi ote duen ETBrekin... hor dago 
mezua

---

Maitane
Zure e-posta helbidea
herric...@eitb.eus
Esan beharrekoa
Kaixo,
Zer moduz?
Maitane naiz, EITBtik idazten dizuet. “Herri txiki” izeneko saiotik, ez dakit 
ezagutuko duzuen, Zuhaitz Gurrutxagak eta Mikel Pagadizabalek aurkezten duten 
igande iluntzetako saioa da. Herriak ezagutzea da saioaren helburua; bertako 
bizitza, bertako jendea eta ohiturak, baina umorea ardatz hartuta.

Kontua da, Eibarri buruzko atala prestatzen ari garela, eta bertakoengana jo 
dugu laguntza eske. Une honetan hasierako fasean gaude, gai posibleak 
aztertzen, horiei nola heldu, kontaktuak lortu…
Hauek dira orain arte pentsatu ditugun gaiak:
- Armak
- Bizikletak (Orbea, Bh…)
- Alfa
- Astelena pilotaren katedrala… (Pilotara beti doan kuadrilaren bat…)
- Tailerrean lan egin duen adineko pertsonaren bat… konta diezagukena lehen 
nola zen tailerren mundua eibarren
- Postaririk ezagutzen?
- Kiosko saltegi mitikoren bat? Betiko komertzioa?
- Donostiako Santa Klara uhartea eibartarrena ote?
- Lambretta motorrak
- Nolakoa da eibartarren izaera?
- …
Horiek zertzelada batzuk, baina ziur gai batzuk ihes egiten digutela. 
Horregatik jo dugu zuengana, bertakoak zareten aldetik jendea eta herria bera 
gu baino askoz ere hobeto ezagutuko duzuenez, ea lagundu gaitzakezuen.
Nahiago baduzue telefonoz hobeto azalduko nizueke guztia!
Mila esker zuen arretagatik,
Maitane
676953997
943011785


--
Luistxo Fernandez - lfernan...@codesyntax.com

CodeSyntax (+34) 943 821 780
675 706 553
http://www.codesyntax.com
Azitain Pol. 3-K
Eibar E-20600

___
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   
eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.


___
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   
eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

___
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   
eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.




--
Luistxo Fernandez - lfernan...@codesyntax.com

CodeSyntax (+34) 943 821 780
675 706 553
http://www.codesyntax.com
Azitain Pol. 3-K
Eibar E-20600


[eibar] ER: ER: Arbola iñausketa salbajia

2018-04-29 Thread Sosola Baserria
 
txiki bat) eta La Caixana dan beste sail haundi bat. Bittartian, beste guztia 
modu salbajian explotatzen da (Doñana edo Daimiel moduan), eta erakundiak 
geldirik. Monegros inguruan be (Europan bakarra dan ingurune naturala), 
erakundiak ureztatze-sistemak bultzatzen hasi dira, zer eta basamortu baten 
erdixan. Eskerrak hamen be SEOk lur-sail haundi batzuk erosi zittuan bertako 
faunia eta floria babesteko.

Erakundiak interes pertsonalak babesten, eta partikularrak hasi bihar interes 
orokorra defenditzen.

a.





Hau idatzi du Sosola Baserria 
(ganbara...@hotmail.com<mailto:ganbara...@hotmail.com>) erabiltzaileak (2018 
api. 26, og. (17:29)):

Basoetako Foru Araua bada, bertan landaketak egiterakoan zen bait muga ezartzen 
dira: Iturri, baserri eta belardietarainoko distantzia gutxienekoa, higadura 
arriskua eta abartxo batzuk. Bestela ez da inongo arazorik lur-jabeak berak 
nahi daben espeziea sarzeko.

Hainbat espezie eta arbola-mota egonda zer dala-ta  orain arteko 
pinu-monokultibua eta ustez datorkigun eukaliptuarena?

"Errentagarritasun" kontua. Epe motzeko errentagarritasuna: pinuak 40 urte 
behar ditu mozteko eta eukaliptuak 20.

Bere garaian baso-politika zehatz bati zabaldu zitzaion atea. Landa eremu 
atlantiarrean baserri asko dira. Gehienak orografia zaileoak eta azalera 
txikikoak (XvII eta XVIII) mendeetan mendiaren kolonizazio masiboaren ondorioa 
gosetik ihesi (beste asko Ameriketara), Espainiako gobernarien erabaki 
desastrosoek eraginda. Beraz, baserri txiki ugariz bete ziren gure mendiak. 
XX.mendean diktadurak baso-politika zehatza diseinatu eta martxan jartzen du 
landa-eremuko jendea hirietara desplazatuz esku-lanaren premian industria 
asetzeko. Hortxe koka dezakegu gaurko baso-politikaren jatorria. Esan gabe doa, 
diru-laguntzen politika erabat baldintzatzen dutela eta hortik soilik lortzen 
dela "errentagarri" egitea horrelako hustiapen-mota (eta noski Ekuador edo 
Peru-tik etorritako langileekin).


Hori historia, gaur nork agintzen du, nork erabakitzen du? Nork oztopatzen du 
basoa kolore bakarrekoa izatetik koloreanitza izaterako urratsa ematea: Baso 
Elkarteak. Bertan, lur-jabe andana biltzen dira. Lur jabe handi eta txikiak 
(edozein tramite edo laguntza jasotzeko kidea izan behar duzu). Ordezkaritza  
zuzendaritzan kudeatzen duzun lur-eremuaren arabera da. Beraz lur-jabe 
handienek kontrolatzen dute (Kutxa, Foru Aldundia,...). Eta gainera inguruan 
egurraren industriaren egitura konplexu bat dago (Zerrategi, neurtzaileak, 
ingeniariak, Papelera ). Multzo hau demaseko Lobby-a da. Sekulako indarra 
dauka eta eragin zuzena du erabaki politikoetan. Sektorea "ordezkatzen" omen 
du. Beraz, arduradun politikoek beti men egiten diote. Aurreko legealdian 
saiakera egin eta lepoak moztu ziren gai honekin ere.


Irtenbidea beste herrialde aurreratuagoei  begiratu eta kopiatzea baino ez da. 
Frantzia, Austria,Alemania,...baso anitza eta landa-eremu bizia (jendea bertan 
eta bertatik, eta ugari bizitzea, lurraldeari lotuta). Gaurko industria 
dimentsionatuz , zurezko eraikuntza bultzatu, biomasa (ikazkinak gogoan?), 
Paisaia (turismoa),Errentagarriagoak  dira, motzera eta luzera.

Non da gakoa? Presio-talde horri, Baso Elkarteari,  kontrapisu egingo dion 
beste bat egituratzea. Bizkaian egiten ari dira saiakeratxoa, ea ba... Eibarko 
Udalak badu zeresanik. Plan Jeneralian eta Arrateko Plan Berezian aletxoa 
jartzeko aukera izan genuen. Latia emon biharko da.



Enrike


Outlook-etik<http://aka.ms/weboutlook> bidalia



Nork: leire narbaiza arizmendi mailto:txarg...@gmail.com>>
Bidaltze-data: osteguna, 2018(e)ko apirilaren 26a 12:11
Nori: Eibartarrak zerrenda
Gaia: Re: [eibar] Arbola iñausketa salbajia

Jakin barik erantzun egingo dot. Baiezkoan nago

leire n

[https://ipmcdn.avast.com/images/icons/icon-envelope-tick-green-avg-v1.png]<http://www.avg.com/email-signature?utm_medium=email&utm_source=link&utm_campaign=sig-email&utm_content=webmail>
 Virus-free. 
www.avg.com<http://www.avg.com/email-signature?utm_medium=email&utm_source=link&utm_campaign=sig-email&utm_content=webmail>

Mikel Larreategimailto:larreat...@eibar.org>> igorleak 
hau idatzi zuen (2018(e)ko apirilaren 26(a) 13:52):
leire narbaiza arizmendimailto:txarg...@gmail.com>> 
igorleak hau idatzi zuen (2018(e)ko apirilaren 26(a) 13:19):
Benetan, Enrike? Eukaliptua jarri bihar dabe? Baiña ze zentzu da horrek, ba? 
Lur hórrek, seguruenera, agortuta egongo dira, eta holako arbola batek 
erremetia emongo detse!
Zeiñek diseiñatzen dittu politika hónek? Diruak baiño ez dau balio? Itzela da


Lur-jabe bakoitzak erabakitzen dau zer nun landatu?



Mikel


___
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   
eibartarrak-requ...@postaria.com<mailto:eibartarrak-requ...@postaria.com>
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo 

[eibar] ER: Arbola iñausketa salbajia

2018-04-26 Thread Sosola Baserria
Basoetako Foru Araua bada, bertan landaketak egiterakoan zen bait muga ezartzen 
dira: Iturri, baserri eta belardietarainoko distantzia gutxienekoa, higadura 
arriskua eta abartxo batzuk. Bestela ez da inongo arazorik lur-jabeak berak 
nahi daben espeziea sarzeko.

Hainbat espezie eta arbola-mota egonda zer dala-ta  orain arteko 
pinu-monokultibua eta ustez datorkigun eukaliptuarena?

"Errentagarritasun" kontua. Epe motzeko errentagarritasuna: pinuak 40 urte 
behar ditu mozteko eta eukaliptuak 20.

Bere garaian baso-politika zehatz bati zabaldu zitzaion atea. Landa eremu 
atlantiarrean baserri asko dira. Gehienak orografia zaileoak eta azalera 
txikikoak (XvII eta XVIII) mendeetan mendiaren kolonizazio masiboaren ondorioa 
gosetik ihesi (beste asko Ameriketara), Espainiako gobernarien erabaki 
desastrosoek eraginda. Beraz, baserri txiki ugariz bete ziren gure mendiak. 
XX.mendean diktadurak baso-politika zehatza diseinatu eta martxan jartzen du 
landa-eremuko jendea hirietara desplazatuz esku-lanaren premian industria 
asetzeko. Hortxe koka dezakegu gaurko baso-politikaren jatorria. Esan gabe doa, 
diru-laguntzen politika erabat baldintzatzen dutela eta hortik soilik lortzen 
dela "errentagarri" egitea horrelako hustiapen-mota (eta noski Ekuador edo 
Peru-tik etorritako langileekin).


Hori historia, gaur nork agintzen du, nork erabakitzen du? Nork oztopatzen du 
basoa kolore bakarrekoa izatetik koloreanitza izaterako urratsa ematea: Baso 
Elkarteak. Bertan, lur-jabe andana biltzen dira. Lur jabe handi eta txikiak 
(edozein tramite edo laguntza jasotzeko kidea izan behar duzu). Ordezkaritza  
zuzendaritzan kudeatzen duzun lur-eremuaren arabera da. Beraz lur-jabe 
handienek kontrolatzen dute (Kutxa, Foru Aldundia,...). Eta gainera inguruan 
egurraren industriaren egitura konplexu bat dago (Zerrategi, neurtzaileak, 
ingeniariak, Papelera ). Multzo hau demaseko Lobby-a da. Sekulako indarra 
dauka eta eragin zuzena du erabaki politikoetan. Sektorea "ordezkatzen" omen 
du. Beraz, arduradun politikoek beti men egiten diote. Aurreko legealdian 
saiakera egin eta lepoak moztu ziren gai honekin ere.


Irtenbidea beste herrialde aurreratuagoei  begiratu eta kopiatzea baino ez da. 
Frantzia, Austria,Alemania,...baso anitza eta landa-eremu bizia (jendea bertan 
eta bertatik, eta ugari bizitzea, lurraldeari lotuta). Gaurko industria 
dimentsionatuz , zurezko eraikuntza bultzatu, biomasa (ikazkinak gogoan?), 
Paisaia (turismoa),Errentagarriagoak  dira, motzera eta luzera.

Non da gakoa? Presio-talde horri, Baso Elkarteari,  kontrapisu egingo dion 
beste bat egituratzea. Bizkaian egiten ari dira saiakeratxoa, ea ba... Eibarko 
Udalak badu zeresanik. Plan Jeneralian eta Arrateko Plan Berezian aletxoa 
jartzeko aukera izan genuen. Latia emon biharko da.



Enrike


Outlook-etik bidalia



Nork: leire narbaiza arizmendi 
Bidaltze-data: osteguna, 2018(e)ko apirilaren 26a 12:11
Nori: Eibartarrak zerrenda
Gaia: Re: [eibar] Arbola iñausketa salbajia

Jakin barik erantzun egingo dot. Baiezkoan nago

leire n

[https://ipmcdn.avast.com/images/icons/icon-envelope-tick-green-avg-v1.png]
 Virus-free. 
www.avg.com

Mikel Larreategimailto:larreat...@eibar.org>> igorleak 
hau idatzi zuen (2018(e)ko apirilaren 26(a) 13:52):
leire narbaiza arizmendimailto:txarg...@gmail.com>> 
igorleak hau idatzi zuen (2018(e)ko apirilaren 26(a) 13:19):
Benetan, Enrike? Eukaliptua jarri bihar dabe? Baiña ze zentzu da horrek, ba? 
Lur hórrek, seguruenera, agortuta egongo dira, eta holako arbola batek 
erremetia emongo detse!
Zeiñek diseiñatzen dittu politika hónek? Diruak baiño ez dau balio? Itzela da


Lur-jabe bakoitzak erabakitzen dau zer nun landatu?



Mikel


___
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   
eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.


___
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.


Re: [eibar] Arbola iñausketa salbajia

2018-04-24 Thread Sosola Baserria
Inausketiaren gainian ezin neike ezer argitu piñuen kontuarekin berriz 
zertxobait: egixa da bai, piñu-sail haundixak botatzen diharduez oso tarte 
txikixan. Diputaziñuak laguntza beezii bat jarri dau ointxuan pinudi zaharrak 
mozteko. Izan be, gaixua sartu da eta larritu egin dira. Mendi-sail asko 
itxuragabetuta dagoz eta zeozer egin behar. Zein da atzetik datorrena? Asko 
hobia ez, eukaliptua.



Nire Samsung Galaxy smartphonearen bidez bidali da.


 Jatorrizko mezua 
Igorlea: leire narbaiza arizmendi 
Data: 24/04/2018 19:03 (GMT+07:00)
Nori: Eibartarrak zerrenda 
Gaia: [eibar] Arbola iñausketa salbajia

Aupa, lagunok

Pazko astian Arratera juan nintzan aspaldiko partez, eta bidian gauza arraro 
batzuk ikusi nittuan. Batetik, piñu mordo bat kendu dittuela, eta mendi magal 
batzuk inoiz hala ikusi barik nenguan, huts-hutsik (oin ikusi bihar ze sartzen 
daben alapara hórretan).
Bestetik, fijau giñan Batez be Ixutik Arraterako bidian arbola asko iñausi 
dittuela, baina oso era salbajian, goiko partia moztuta, edozelan.

Handik egun batzuetara Elgoibarko bidian be ikusi nittuan beste batzuk holan 
moztuta. Atzo Apalategi aldian be ikusi nittuan batzuk

Badaki iñork zergaittik? Zer pasau dan?

leire n, begiralea
___
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.


Re: [eibar] Serafin Berrian

2017-09-02 Thread Sosola Baserria
Neuk be gustora irakurri neban.
Pena bakarra horrelakuak paperean hain laburrean eta teknologia berrixok 
eskeintzen duten formatoarekin konformatu eta zuzenekua beti gerorako lagatzen 
dugula.  Denbora hartu beharko genuke patxadaz, aurrez aurre, ahotik belarrira, 
gure historia hurbilari errepasotxoa egiteko. Seguru, Serafin-ek berak ere 
gustorago jardungo leukela horrela, eta besteok gozatu ederra hartu.

Enrike


Outlook-etik bidalia


Nork: oier=dantzan@mg.postaria.com  honen 
izenean: Oier Araolaza 
Bidaltze-data: ostirala, 2017(e)ko irailaren 1a 17:35
Nori: Eibartarrak zerrenda
Gaia: Re: [eibar] Serafin Berrian

Nik ere oso gustura irakurri dut elkarrizketa.

Webgunean, iruzkin batean, batek dio "Egurra ematen dio mundu guztiari". Ez 
zait hori iruditu niri. Konsigna eta sektarismoetatik aparte igeri egitea zein 
zaila izan den erakusten du, baina, gutxi batzuk izan dutela horretarako 
gaitasuna. Eta kritikak (bai politikoak, bai ikastola eta euskararen inguruan 
egindakoak) pertsona konprometitu, zintzoa eta botere-nahirik gabekoak egiten 
dituenean, ba, entzun eta aintzat hartzea besterik ez dela geratzen.

oier.


2017-08-24 14:20 GMT+02:00 Asier Arregi 
mailto:geobio...@gmail.com>>:
Aupa Serafin!!! Oso ederra alkarrizketia! Gehixagon gogoz geratu nok...

Eskerrik asko.




___
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   
eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.



--


Oier Araolaza Arrieta - o...@dantzan.com

 
[http://www.dantzan.com/albisteak/irudiak/bizi-dantzan/dantzan-bizi-sinadura-05.jpg/image_preview]
___
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.

[eibar] ER: Akebai Eibar

2017-05-26 Thread Sosola Baserria
Mezu elektronikuek gauza asko erreztu ditzakete, baina batzu-batzutan zaildu 
eta korapilatu ere bai. Uste dut puntu honetan zuzeneko jarduna dala egokixena, 
aurrez aurrekoa. Hitzordua jarri eta ausnaketa partekatua egitea da egokixena 
egon leikezen zalantzak argitu eta ostianguak (txarrauak) sustarretik 
ezabatzeko. Horra  proposamena. Andirao elkartean tokixa hartu geinke nahi 
bada. Animo!


Enrike


Outlook-etik bidalia



Nork: txargain=gmail@mg.postaria.com  
honen izenean: leire narbaiza arizmendi 
Bidaltze-data: asteazkena, 2017(e)ko maiatzaren 24a 10:10
Nori: Eibartarrak zerrenda
Gaia: Re: [eibar] Akebai Eibar

Oierrek esan daben guztiakin ados nago. Oso-oso deseroso sentidu eragitzen 
desta izenak, retuiteatziak be lotsia emoten desta!
Twitterren asko moztu naiz. Eta hala segiduko dot.
Baina neu be, Asier, entzutzeko prest. Dana dala, izen batek hainbesteko 
esplikaziño bihar badau...

Leire n


2017 mai. 24 10:22 erabiltzaileak hau idatzi du ("Oier Araolaza" 
mailto:o...@dantzan.com>>):

Eskerrik asko Asier,

Neuri proposatu didazu bai, eta momenturen batean ere izan dugu elkarrizketa 
txiki bat, baina ez dut ulertu eskaintzen ari zenidana izena eztabaidatzeko 
aukera zenik, baizik eta ahots kritikoak neutralizatzeko ahalegina. Eta nik 
nire ezinegona agertu dut, baina ez horrenbeste niri izena ez zaidalako 
gustatzen, baizik eta hainbat euskalzaleri ez zaiolako gustatu, eta beraz, 
nirekin biltzeak ez du konpontzen arazo nagusia. Uasap taldeetan, facebooken... 
iritzi kritikoa agertu dutenak ere pertsonalki gonbidatu dituzue azalpenak 
emateko? Eta pentsatu, sentitu, disgustatu direnak baina ez dutenak publikoki 
ezer esan?

Hala ere, datorren astean ni biltzeko prest.

oier.



2017-05-24 10:00 GMT+02:00 Asier Sarasua 
mailto:asara...@gmail.com>>:
Ados, Oier.
Horretaz berba egin bihar da.

Badago minduta dagon jendia. Egixa.
(Izena oso ona iruditzen jakon beste jende mordua be bai.)

Eta nik, berriz, guztiori esaten detsuet: nahi dozuenian, nahi dan tokixan, 
nahi dan orduan.
Dozenaka aldiz egin dot deialdixa. Ahalegin berezixa egin dot horretan. Inork 
ez desta oingoz erantzun.

Ez dot uste kontua danik Twitter bidez, edo Interneteko beste foro batzuetan 
hau eztabaidatzia.
Ez diñot txarra danik beste foro/plataforma batzuetan be honetaz jarduterik. 
Jakina. Egin deila nahi beste.
Baina egitasmo honek badaka foro bat. Badakaz lan-taldiak. Badakaz hamaika 
aukera edozeinek parte-hartzeko eta bere iritzixa emoteko.
Eta badakaz erabagixak hartzeko guniak.
Hantxe eztabaidatu (eta erabagi) bihar dira kontu guztiak, nik uste.

Berriz diñot: nahi danian, nahi dan tokixan.

eskerrik asko guztiori,

a.












Oier Araolazamailto:o...@dantzan.com>> igorleak hau idatzi 
zuen (2017(e)ko maiatza 24 09:29):


Ni atzoko aurkezpenean izan nintzen. Ondo joan zela iruditu zitzaidan, bai.

Baina izenaren kontuarekin orrialdea pasatzeko asmoa dagoela sumatzen dut, eta 
hori ez zait zuzena iruditzen. Jende askori sartu zaio kontrako eztarritik, eta 
uste dut proiektuarentzat onena, izen horrek hainbatengan eragin duen ezinegona 
kanporatzeko aukera eskaini, eta oraindik aldatzeko aukerak daudela erakustea 
litzatekeela. Inork ez du zalantzan jartzen lan handia dagoenik atzean, gogoeta 
sakona egin denik, baina izenari eskatzen zaizkion ezaugarrien artean, "Izan 
dadila ilusionantia eta izan dadila positibua; izan dadila
guztiona eta bateratzailia.", batzuk behintzat, ez ditu betetzen, ez baita ez 
guztiona ez bateratzailea.

Ekimena partehartzailea izatea nahi da, baina gauzak partehartzaile izateko 
prozesua ere partehartzailea izan behar da, eta izenak eztabaida eragin badu, 
horren erabakia zabalean hartu beharrekoa da nire ustez, ez du balio talde 
batek lan handia egin duela esatea eta orain ez dagoela denborarik gauzak 
aldatzeko.

Are okerragoa iruditzen zait izenaren inguruko kritikak egin dituztenei, kasu 
batzuetan, eman zaien erantzuna (Oier Gorosabelek aipatu du hau ere). Kritikak 
egin dituztenei eman zaien erantzunak ekimenetik kanpo kokatzen ditu eta 
izenaren disgustoa pasatzean batuko direla adierazten zaie, gutxi gora behera. 
Nire ustez, izenaren inguruko disgustoa erakutsi dutenak, esaten ari dira 
beraiek ekimeneko kide direla, Eibarren euskara bultzatzea barneratuta duten 
konpromisoa dela, eta horregatik sentitzen dute zilegitasuna izenaren inguruko 
iritzia emateko. Ekarpen horiek aintzat hartu eta proiektuko parte sentiarazi 
beharrean, boikoteatzaile ipurterre moduan etiketatu eta ekimenetik kanpo 
dauden sentsazioa transmititzea akats larria litzateke.

Ekainaren 22koa lan handi eta konplikatua da, eta horretan burubelarri arituko 
da antolaketa taldea, baina ez dut uste gai hau albora uzteko arrazoia denik. 
Lehentasunez tratatu beharrekoa iruditzen zait.

Baietz Eibar!

oier.





2017-05-24 8:32 GMT+02:00 Asier Sarasua 
mailto:asara...@gmail.com>>:
Eskerrik asko Asier eta Eneko, animo eta publizidadiangaittik ;)

At

[eibar] ER: Akebai Eibar

2017-05-19 Thread Sosola Baserria
Neretako be ekimena da inportantia, eta batenbatzuk lanerako egon ezkero 
laguntzia tokatzen dala uste dot. Halabe, gogoetatxuak egitia ez dago sobran:

- Errelebua/transmisiñua: Ikusten danez jende gazte prestua dago ekimenaren 
atzian. Gaztetasunaren bentajak eta ajeak ezagutu eta paiaratu ditugu danok. 
Gazteak indarra sobera (apurtzailea izatearen sena berezkoa dau eta hala bihar 
dau) baina experientzian eskas. Zaharrak kontrakoa. Eta orekarako nahasketa 
egokixena. Agian kasu honetan hortxe egin dugu estropozutxoa. Igual, udaletxeko 
dinamizatzaileak esku hartu beharko luke ekimenaren ibilbidea sendotzeko eta 
belaunaldien arteko etena ekiditeko.


Sosola

Outlook-etik bidalia



Nork: txargain=gmail@mg.postaria.com  
honen izenean: leire narbaiza arizmendi 
Bidaltze-data: osteguna, 2017(e)ko maiatzaren 18a 14:38
Nori: Aintzane Agirrebeña; Eibartarrak zerrenda
Gaia: Re: [eibar] Akebai Eibar

Uste dot ezin dirala konparau. "Derrigor" kontu lexikua da, eta "akebai"
egiturakua. Bata hizkuntzian azala da, eta bestia sakonagua.

Normalizau, legitimau eta guai bihurtzen dau. Hori da nere kezkia.

Hizkuntzia ez dago iñoiz geldi, baiña oiñgo arazua da beti daguala erderaren 
bidetik, ez bere bidia egitten.

Pidgin bat sortzen gabiz

leire n

Aintzane Agirrebeña , Eibartarrak-en 
bidezmailto:eibartarrak@postaria.com>> igorleak hau 
idatzi zuen (2017(e)ko maiatza 18 13:48):
Guztiz ados nago zurekin, Josu. Uste dot danori emon deskula min "Akebai" 
izenak lehenengo "begiratuan", baina hizkuntzak eten barik aldatzen doiaz eta 
oso zaila da aldaketa hori geratzia. Ez erdarakadak bakarrik, forma okerrak be 
behin hizkera baten zabaltzen diranian oso zaila da (ezinezkua esango neuke) 
atzera lehengora bueltatzia. Adibidiak mila dare. "Derrigorrian" erabiltzen 
hasi ziranian be seguru batenbati min emon zetsala! Horrekin ez dot esan nahi 
"akebai" erabili bihar dogunik, e! Baina gaztiak holakuak esaten dittue, eta gu 
horrek "zuzentzen" ahalegindu arren, eurak eurenakin jarraittuko dabe. Zuk 
diñozun moduan, inportantia egitasmua bera da. Eta danon artian aurrera bultza 
egittia. Eta erabileria ziurtatzia, "akebai"kin edo "akebai" barik.

Aintzane



El Jueves 18 de Mayo de 2017 8:55, Josu Ibargutxi 
mailto:jibargu...@gmail.com>> escribió:


Serafin: Begixetako miña emon jeztan neri be "Akebai" ikusi nebanian, 
belarrikua emoten deztan moduan entzutzen doten bakotxian. Baña Asierren 
esplikaziñuak irakurri eta gero min hori nahiko leunduta geratu jatak. Eta 
errespetu osoz hartu bihar dogula begittatzen jatak talde horrek egindako lana, 
baitta izenari be horren "apurtzaile" puntua emotia, akronimuaren kutsuakin 
gañera. Azken fiñian, gaztiak gaur erabiltzen dittuen erderismuak, akebai 
tartian, guk betidanik erabillittakuen parekuak dittuk: balekua, boteprontuan, 
jodiduta... eta hamaika halako!

Egitasmua dok inportantia (hara!, beste bat...), eta horrekin geratzen nok...

Josu

2017-05-17 17:29 GMT+02:00 Serafin Basauri 
mailto:seraf...@eibar.org>>:
Asmuen barri jakin barik, izena bera txotxolokerixia edo txatxalakerixia 
begittantzen jata.

Serafin

17/05/2017 15:44(e)an, Asier Sarasua igorleak idatzi zuen:

Oier Araolaza:
Asier, ez dut uste azalpen kontua denik. Lema batek azalpen luze bat behar badu 
zentzu egokia hartzeko lema txarra da. Hala ere, zuk bidalitako azalpenak 
irakurri ditugu. Ulertzen dugu izen horrekin lortu nahi dena: akronimoan 
batutako kontzeptuak, erronkaren ideia, probokazioa,... ideia asko batzen ditu 
izen horrek, eta ulertzen da zergatik hautatu den. Baina ezaugarri positiboak 
bezala, negatiboak ere baditu, eta negatibo horiek mingarriak gertatzen dira 
zenbaitentzat.

Azalpenak ez dira izenan ingurukuak, 10 urteko egitasmo baten ingurukuak baizik.
Izan be, horixe da garrantzitsua eta.

Niretzat, eta zenbait euskaltzalentzat ez da hautu egokia izan. Hori 
ulertu/onartu ahal izango da hautua egin dutenen aldetik? Edo errua "ulertu" ez 
dugunona da eta kitto?

ez dago inon errurik. Eta ez, ez dago ulertu edo onartu beharrik.

Nere aldetik, ikusten doten bakarra da 10 urterako egitasmo sendo eta
zabal bat, lehenengoz Eibarren, eta horretarako prest dagon lantalde
haundi eta gazte bat, ilusiñoz betia.

Oin ez bada, gerora proiektura batuko zarien esperantzaz,
neuk hamen amaitzen dot,
asier

__ _
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request@postaria. 
com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.


__ _
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   Eibartarrak-request@postaria. 
com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.



--
LEGEZKO ABISUA.- Mezu elektroniko honetak

[eibar] ER: Arrate, Santa Kurutz eta Kalamua Eremuak Babesteko eta Zaintzeko Plan Berezia

2017-01-25 Thread Sosola Baserria
Aupa berriro:


Oraintxe izan da bigarren faseko lehengo bilera. 6etatik 8etara zan,Portalean. 
7ak arte egon izan ahal dut, umeak tarteko.

Jende mordoskia,gehienentsuenak lur-jabeak. Debemeneko Agurtzaneren aldamenean 
jarrita hauxe bota diot jarri eta segituan, inguruan etorritako jendea eta 
aurpegikerak ikusita: kanpoan demaseko hotza eta hemen sua izango dogu.

Eta halaxe Planaren erredakzio-taldeak talde txikiagotan tailerra egitea 
pentsatuta zeukan baina susmoa dakat ezin izango zala egin.

Ze nik laga dotenian behintzat, haserrea eta kexak nagusi ziren eta tonoa oso 
zakarrean ari zan bat baino gehiago.


Lastima da. Berriro be ganora txarrak eta beldurrek  paralizatu egiten 
gaituzte. Panorama ikusita harrituko nintzake hortik zerbait fundamentuzkorik 
aterako balitz. Udala gustora arlo honetan ezer egitea ezinezkoa dela frogatuta 
geratuko delako eta landa eremua Eibarren berriro ere   biziberritzeko 
egitasmorik gabe, linboan. Nahiago nuke okertuko banitz.


Bihar, agian, animo gehiagorekin izango naiz (ea miraria suertaten dan).


Sosola

Outlook-etik<http://aka.ms/weboutlook> bidalia



Nork: Sosola Baserria 
Bidaltze-data: asteartea, 2017(e)ko urtarrilaren 24a 14:55
Nori: Eibartarrak zerrenda
Gaia: ER: [eibar] Arrate, Santa Kurutz eta Kalamua Eremuak Babesteko eta 
Zaintzeko Plan Berezia


Aupa lagunok:


Orain arte izan dira bi bilera kontu guzti honekin. Ni gonbidatu ninduten eta 
joan egin nintzen.


Berez Plan Berezia Udalak derrigor burutu beharra du, hala dago jarrita Eibarko 
Plan Orokorrean. Horretarako enpresa bati plan horren erredakzioa egiteko 
enkargua egin zion. Asmoa partehartze prozesu baten bitartez behin betikoa 
onartzea da. Esan bezela, aurreneko bi bilera egin dira, bertan hainbat eragile 
izan direlarik, gehienak kolektiboak:Deportiboa, 
Andirao,Tabernariak,elkarteak,lderdi politikoak...Jakineko jendea, ematen du 
fase berri honetan gehiago zabaltzea nahi dutela.


1.go bilera egin zenean Udaleko arduradunak harritu egin ziren, eurak uste 
zuten baino jende gehiago joan zitzaielako eta dinamika eskuetatik joan 
zitzaien. Izan ere hainbat galdera jarri zituzten mahai gainean baina jendeak 
ezin erantzun planaren zirriborroa ez zuelako aurretik  ikusterik izan.

2.Bigarren bileran jende gutxiagok parte hartu zuen eta hor proposamen 
zehatzagoak eskatu ziren. Eta horrela han ginenok bakoitzak bereak bota 
zituen.Outlook-etik<http://aka.ms/weboutlook> bidalia

Nere iritzia:

Eibarko udalak oso sentsibilitate txikia erakutsi du beti landa eta natur 
ingurearekiko. Orain legea medio behartuta dago zerbait esatera gure mendiaren 
inguruan. Nik uste baserri eta naturzaleok probestu beharko genuke egoera 
zerbait lortzeko. Alegia, ez dedila aterako den dokumentua tramite hutsa. 
sikeran eztabaida dezagun gure ingurumenaren babes eta zainketa horren 
esanahiaz. Zerbait da.Beraz animatzen zaituztet partehartzera.

Mamiari buruz, ni printzipio batetik abiatzen naiz asuntu guzti honetan. Oso 
materialista badakit, baina zoritxarrez fisikaren legea bat bezela 
funtzionatzen du gizakiongan: erabilgarri ez zaiguna ez dugu ez zaintzen eta 
are gutxiago babesten. Hortaz, gure mendi ingurune horri aurkitu behar diogu 
erabilpenen bat, aprobetxamenduren bat gero bere zainketa eta babesa ekarriko 
duena. Hau da, ustiapena eta kontserbazioa uztartuko dituen iharduerak jarri 
behar ditugu mahai ganean, edo hobeto gure ordezkari politikoen begien aurrean.

Nik bi bileretan aldaketa klimatikoa,krisi energetikoa,petrolio eta 
argi-indarraren prezioa, oligopolio energetikoa,mendiaren eta bertako basoaren 
potentzialtasuna, .aipatuz BIOMASAren industria publiko txiki eta lokalaren 
aukera aurkeztu dut, autosufizientzia eta trantsizio energetikoaren bidean, eta 
pribatu erraldoi horiei nolabaiteko alternatiba planteatuz. Horrek lur-jabeei 
interesgarri suerta lekieke basoa errentagarri bilakatzen delako , baina hala 
ez balitz udalak-herriak lurrak erosi (inola ere ez desjabetu) beharko lieke, 
berriro ere orain 200 urte modura komunalak bihurtuz. Izan ere, hortitxik 
hornitu ziren bere garaian Eibarko ola eta lantegiak bertako biomasatik 
egur-ikatz eran. Aberastasuna herrian geratzen da, lan-postuak(baserrietan eta 
kalean), ekosistemak iraunarazi8artadia,pagadia, hriztia) eta egun ditugun 
higadura  eta uholde/sute arriskuak ekidin ekidin. Honezkero herriko 
biikastetxek biomasako kalderak jarri dituzte. Jakina baso emankorra, hots, 
inausteko pagoak   izatekotn 20 behar ditugu, beraz halakorik nahi izatekotan 
ya hasi beharra dago. Beste herri batzuk oñati besteak beste hasi dira mendi 
sail ederrak erosi eta kudealeta-planak diseinatzen.

Enrike

Horra, nik bizitakoa.


Nork: anesaras=gmail@mg.postaria.com  
honen izenean: ane saras 
Bidaltze-data: asteartea, 2017(e)ko urtarrilaren 24a 12:06
Nori: Eibartarrak zerrenda
Gaia: Re: [eibar] Arrate, Santa Kurutz eta Kalamua Eremuak Babesteko eta 
Zaintzeko Plan Be

[eibar] (gairik gabea)

2016-11-08 Thread Sosola Baserria
Eskerrik asko zuen harreragatik. Torpezia haundixakin baina ahalegina egingo 
dot jarraipena emoten piskat estrañua egiten jatan asuntu honi. Ia ba ez naizen 
sarian katiauta ittotzen...


Outlook-etik bidalia
___
Harpidetza eteteko, bidali mezua hona:   eibartarrak-requ...@postaria.com
izenburuan jarriz 'unsubscribe' (horixe bakarrik, komatxo barik)

Ondoren konfirmazio mezua jasoko duzu harpidetza-etetea berresteko.