Re: [eibar] Hondarribiako ezbehar lazgarriaren inguruan
Markosek lehengoan: "El País"eko zuzendariaren iloba Hondarribiako Institutuan zebilen. Hamalau urte. Udan Lukinen izan zen, udalekuetan. Gutunak jaso dituzte berriki Zeberio gaztearen eta bere lagunen gurasoek, Lukinen porruak erre omen zituztela, ez dakit zer, eta abar. Lagunek gutunak gurasoei ezkutatzea lortu zuten, Zeberiok ez. Honen amak lagunen gurasoei deitu zien, informatzeko. Ondorioz, etxe askotan saltsa. Lagunek, horrenbestez, Zeberio jipoitu zuten: kontakatilu, hau eta bestea. Zeberiok, azkenik, zama ezin eramanik, bere burua Hondarribiako harresietatik beheiti bota du. Bere anaiak orain mendekua hartu nahi omen du. DV-koa irakurrita, batetik, beste intzidente triste bat aipatzen da, iazko ikasturte hasieran gertatua. http://tinyurl.com/5laau Era berean, eskolaren papera ere nabarmenduta geratzen da notizian... Lagun batek esan dit Donostiako institutu batean ikasle berria dagoela atzodanik. Neska bat Hondarribitik atera, giro horretatik atera, eta hara joan da ikastera. Luistxo ___ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
Re: [eibar] Hondarribiako ezbehar lazgarriaren inguruan
At 20:50 26/09/2004, you wrote: Kaixo: El País-en atera zen bai zuzendariari bidalitako gutuna. Era berean, eskela ere ageri da. JOKIN jartzen du bakarrik. Gazteleraz (eta azken parrafoan euskaraz) familiak idatzitako lerro batzuk. Gaur Diario Vasco-n azaltzen da istorioa: http://tinyurl.com/5laau Ertzaintza ere ikertzen edo... Luistxo ___ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
Re: [eibar] Hondarribiako ezbehar lazgarriaren inguruan
Kaixo: El País-en atera zen bai zuzendariari bidalitako gutuna. Era berean, eskela ere ageri da. JOKIN jartzen du bakarrik. Gazteleraz (eta azken parrafoan euskaraz) familiak idatzitako lerro batzuk. Beti bezala, Jokin asko dago munduan eta hemendik alde egiteko antzeko bidea erabiltzen dute. Bere istorioa ez da inon aterako. Oraingoan, familiak izena du eta agertzen da gertatutakoa. Arraroa da gazte honek zenbat agoantatu duen ikustea. Hilabeteak aipatzen baitira. Hona hemen eskela: Te has ido, nos has dejado, te has dado prisa en buscar otros horizontes, otros espacios, otros amaneceres. Que no te duela nuestro dolor, el tremendo dolor de la herida de tu ausencia. ¿Cómo convertir en esperanza tanta pena? Hemos seguido tus pasos, tus ilusiones, que son las de todos, las de los jóvenes de tu edad, las nuestras. Nos hacemos muchas preguntas, nos formulamos muchos porqués. Sabemos que tu vida ha tenido sentido. Has formulado de modo absoluto una interrogante que nos implica a todos. Tendremos que crear aquí esos horizontes, esos espacios que tú anhelabas. Para que nunca, para que nadie, jamás, tenga que dar los mismos pasos. Jokin, beti izando (sic) zara gurekin, gure biotzetan (sic) eramango zaitugu beti. Tu familia At 17:34 26/09/2004 +0200, you wrote: markos zapiain(e)k dio: jope, Gari, ziurtasun handirik gabe ez nintzateke ausartuko halako mezu bat bidaltzen, hain tragikoa eta egiazko lagunak, izen-deiturekin aipatuak, inplikatzen dituena Barkatu Markos, baina nik ezin jakin egiazko edo gezurrezko izenak ziren. Gari ___ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED] ___ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
Re: [eibar] Hondarribiako ezbehar lazgarriaren inguruan
markos zapiain(e)k dio: jope, Gari, ziurtasun handirik gabe ez nintzateke ausartuko halako mezu bat bidaltzen, hain tragikoa eta egiazko lagunak, izen-deiturekin aipatuak, inplikatzen dituena Barkatu Markos, baina nik ezin jakin egiazko edo gezurrezko izenak ziren. Gari ___ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
Re: [eibar] Hondarribiako ezbehar lazgarriaren inguruan
Lortu dut âEl PaÃsâ. Garik aipatu gutunean nabaritzen da, batetik, oinazeak zentzuna iluntzen duela, eta, bestetik, zein liluragarria eta arriskutsua den giza beharrik sakonenetako bat, alegia, nozitzen duzun minaren erantzuleren bat, errudunen bat, lehenbailehen aurkitzekoa. Oraingoan, MÃnica C. Belaza andereak hilikoaren irakasleak jo ditu, besteak beste, erruduntzat, eta, bide batez, Irakaskuntza Publikoa. Halatan, ulergarria da Felipe GonzÃlezen ez dakit zein gobernuko ministro bakar batek ere, Hezkuntzakoa barne, seme-alabak publikora ez bidaltzea. MÃnica C. Belazaren gutunak, beste zentzu batean, Balda Urdaibaiko arraunlari donostiarraren adierazpenak gogorarazten ditu. Ostegunean, Urdaibaik 19:05 egin zuen Kontxan. Ederto. Igandean, Astillerok 19:19, baina Urdaibairi irabazi. Eta orduan Balda: âdopina kontrolatu beharko litzatekeâ. Alegia, tipo batzuek urte bete daramate gazte bat laidoztatzen eta umiliatzen. Jasangaitza da, nazkagarria. Eta, zemai eta irain zenbait Institutuan gertatu zenez, zuzena da bertan bilatzea nolabaiteko erantzukizuna. Edonola ere, oinazea apaldurikoan, baten batek MÃnica C. Belazari esan beharko lioke bere gutunak, oharkabean menturaz, mutiko hilaren sendiaren errua nabaritzen duela, halako ifernua jasan izaniko urte bete luzea aski denbora baita gurasoek neurri eragingarriren bat har zezaten. ___ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
Re: [eibar] Hondarribiako ezbehar lazgarriaren inguruan
jope, Gari, ziurtasun handirik gabe ez nintzateke ausartuko halako mezu bat bidaltzen, hain tragikoa eta egiazko lagunak, izen-deiturekin aipatuak, inplikatzen dituena - Original Message - From: "Garikoitz Araolaza" <[EMAIL PROTECTED]> To: <[EMAIL PROTECTED]> Sent: Saturday, September 25, 2004 3:04 PM Subject: [eibar] Hondarribiako ezbehar lazgarriaren inguruan > Markosek lehengo batean mezua bota zuenean ez nuen jakin zer pentsatu. > Markosen mezu literarioetan ez da erraza izaten errealitatea eta fikzioa > desberdintzea. Baina gaurko El Pais-ek dakar zuzendariari gutuna. El Pais-en > zuzendariaren emaztearena izango da, mutilaren izebarena. > > Izebak dio mutilak urtebete zeramala ikaskideen presioa jasaten. Urrun nago > zerbait ulertzeko, baina gertaerak inpresionatuta utzi nau, batez ere > horrelako ikaskide marjinatuen egoera ugari ezagutu ditudalako. Gela > gehienetan daude horrelako kasuak. > > Gari > ___ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED] ___ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
[eibar] Hondarribiako ezbehar lazgarriaren inguruan
Markosek lehengo batean mezua bota zuenean ez nuen jakin zer pentsatu. Markosen mezu literarioetan ez da erraza izaten errealitatea eta fikzioa desberdintzea. Baina gaurko El Pais-ek dakar zuzendariari gutuna. El Pais-en zuzendariaren emaztearena izango da, mutilaren izebarena. Izebak dio mutilak urtebete zeramala ikaskideen presioa jasaten. Urrun nago zerbait ulertzeko, baina gertaerak inpresionatuta utzi nau, batez ere horrelako ikaskide marjinatuen egoera ugari ezagutu ditudalako. Gela gehienetan daude horrelako kasuak. Gari ___ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]