RE: [eibar] Eibar.org itxura barrixakin

2004-06-27 Thread Amatino
Kanpoan ibili nok aste guztian zihar eta etxuat hau ikusteko aukerarik izan.
Baina ez naok aztuta. Eta, zer esanik ez... ez jetsat ezikusirik ein.
Amatino

-Mensaje original-
De: [EMAIL PROTECTED]
[mailto:[EMAIL PROTECTED] nombre de Luistxo Fernandez
Enviado el: lunes, 21 de junio de 2004 12:16
Para: [EMAIL PROTECTED]
Asunto: [eibar] Eibar.org itxura barrixakin

Hor dago Eibar.org berritua: http://www.eibar.org/

Blog bat portadan, eta bueno, lehen bi mezuak hor dira. Bata argazkiarekin,
Yat-Su Matrixeko estetika txuleatzen erretrato baten, erakusteko sistema
honetan argazkiak ere txukun geratzen direla.

Materixala sekzioa "zaharkitutzat" jo dut (unilateralki, baina eztabaidatu
daiteke), baina web zaharreko eduki gehienak lehengo toki berean daude.
Adibidez, http://www.eibar.org/materixala/
http://www.eibar.org/materixala/tailerhiztegi.html

Eibarnauten blog hipotetikoak hor dira:
http://www.eibar.org/blogak/maite/ Maiterena
http://www.eibar.org/blogak/matrallako Matrallako

aurrera!

Luistxo

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Re: [eibar] Eibar.org itxura barrixakin

2004-06-23 Thread Luistxo Fernandez

http://www.eibar.org/blogak/txikillana
Baltz baltza, diseinua...
Oierrek:
Mecagüen San Dios! Esan najuan ba! GARAGOITTIKO ORAKULUA izena ipintzeko! 
En fin...
Izena hori daka, helbidian ez... baiña jarri detsut
http://www.eibar.org/blogak/orakulua/
Eta apur bat geixao be ilustrau detsut: 
http://www.eibar.org/blogak/orakulua/images

Larreategirena ere hor dago, http://www.eibar.org/blogak/erral
Tira, autobusian noia eta Mendaroko ospittalian ...
Autobusian zoiaz, Linux ordenadore bat tekleatzen altzuan daroiazula, zure 
bizar baltz baltz horrekin? Eta ez detsue raro begiratzen, pentsatzen 
moduan fedayin honek ez desku ba autobusa rebentauko gerrixan daroian 
dinamitiakin...

ondo pasau sanjuanak, ni banoia kanpiñera
Luistxo
___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Re: [eibar] Eibar.org itxura barrixakin

2004-06-23 Thread Mikel Larreategi
On Tue, 22 Jun 2004 17:54:02 +0200, oier gorosabel larrañaga
<[EMAIL PROTECTED]> wrote:
> 
> Luistxok:
> 
> Eskatu Arrateko Amari eta zuen zaindari onenak sortuko du, klabeak eman,
> eta blog-gilearen esku ordutik aurrera.
> 
> Oierrek:
> Arrateko Ama
> gure zaindari lizunena
> blog bat argitara
> hartu eta zaindu
> ko dot
> "garagoittiko orakulua" izena ipini baleikixo, ba hobe.

Orakulo eta Ingelesen hilerri artian asmauko dogu zeozer idazten, ezta?

Arrateko Amak sortuko al desta neretako bat? 
Nere oingo blogetik mezuak inportatzeko probatan aritu naiz eta eingot zeozer.

Mikel
___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Re: [eibar] Eibar.org itxura barrixakin

2004-06-23 Thread oier gorosabel larrañaga
Luistxok:
Horra!
http://www.eibar.org/blogak/txikillana
Baltz baltza, diseinua...
Oierrek:
Mecagüen San Dios! Esan najuan ba! GARAGOITTIKO ORAKULUA izena ipintzeko! En fin...
Badakik zer gertatzen jatan? TXIKILLANA izenakin copyright arazoak jaukadaz senide batekin. Antza etxakon 
gustau nik "precisamente hori gatxizenori" hartzia, familixako beste batzu aukeran neukazenian 
(Gulo, Txopa, Arrautzianekua...) eta tira, nahiz eta onezkero atzerabueltarik ez daukala dirudixan, tarte 
baten ez najeukek nahiko "oso publikoa" egittia. Eta blog bat baino publikoagorik!
Orduan, Arrateko Ama... ba ete jagok aldatzerik? Bestela listo, moldatuko nauk eta. 
Baina aldatu ba lajeikek, hobeto.
Tira, autobusian noia eta Mendaroko ospittalian Juanjo Araolaza igo da eta ez nau 
ikusi. Zuekin bukatu eta harekin berba egittera noia. Agur!
--
---
oier gorosabel larrañaga
lekeitio - euskalherria
garzon epailliaren prebarikaziñoz eta EAEko poliziakuen negligentzixaz kaltetu eta 
preso politiko izandakua

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Re: [eibar] Eibar.org itxura barrixakin

2004-06-23 Thread Luistxo Fernandez

Oierrek:
Arrateko Ama
gure zaindari lizunena
blog bat argitara
hartu eta zaindu ko dot
"garagoittiko orakulua" izena ipini baleikixo, ba hobe.
Horra!
http://www.eibar.org/blogak/txikillana
Baltz baltza, diseinua...
pasahitza bialduko detsut pribatuan. Instrukziño idatzirik ez dot prestatu 
oinddiok, baiña saiatu zaitezke al-buen-tun-tun
oraindik ez dago prest 'moblog' bidalketarako, hau da, e-postaz bialdu, eta 
blog-ean argitaratzeko artikuluak.

Luistxo 

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Re: [eibar] Eibar.org itxura barrixakin

2004-06-22 Thread oier gorosabel larrañaga
Luistxok:
Eskatu Arrateko Amari eta zuen zaindari onenak sortuko du, klabeak eman, 
eta blog-gilearen esku ordutik aurrera.

Oierrek:
Arrateko Ama
gure zaindari lizunena
blog bat argitara
hartu eta zaindu 
ko dot
"garagoittiko orakulua" izena ipini baleikixo, ba hobe.

Luis-choc:
Eskola umeen oporrak baino lehenago ez, baina uztailean egin leike, detaile 
tekniko pare bat falta dira, eta nik dokumentazio apur bat bildu, ordenatu 
eta idatzi. Zapatu goizen bat-edo, Markeskuan aprobetxatu, eta akaso gero 
bazkaltzera igo Elgetako Salon Royale berrira, Espaloira.ç

Oierrek:
Garagarrilean oporretan ibiliko naiz, batera eta bestera, baina zuek jarrittako 
egunian ezin baneike juango najatzue gero Gorostaballera palizia emotera.
--
---
oier gorosabel larrañaga
lekeitio - euskalherria
garzon epailliaren prebarikaziñoz eta EAEko poliziakuen negligentzixaz kaltetu eta 
preso politiko izandakua

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Re: [eibar] Eibar.org itxura barrixakin

2004-06-22 Thread Luistxo Fernandez
Asier:
Materixal Zaharra / Materixal Barrixa sailkapena zergaittik egin da? 
Arrazoi teknikuengaittik bada, konforme. Bestela, esango neuke hobeto dala
dana batera sartzia. Ahaztu hasierako helburuak, lehengo sailkapenak... 
eta  dana batera sartu, lehendik daukaguna, eta hamendik aurrerakua. Izan be,
urtebete barru, zer da barrixa eta zer zaharra? Zergaittik dagoz Oier 
Araolazaren testuak zaharren artian, eta Txikillanana barrixan?
Materixal zaharrak ez daukalako rediseñorik, eta lehengo orri estatikoen 
toki eta itxura berarekin jarraitzen dutelako orriek, adibidez,
http://www.eibar.org/materixala/triku
baina materixal berriko orriak, egongo dira maketatuta estilo berrian, eta 
ez dira HTML orri estatikoak izango, itxura honetakoak baizik:
http://www.eibar.org/mat2

edozein modutan...
Nik uste dot hobe dala dana abtera sartzia. Ikusi biharko litzake ia zein 
dan materixal guzti hori ondo kudeatzeko / sailkatzeko / erakusteko modurik
onena. Fetxak, azpiatalak... Ni prest nago atal hori kudeatzeko. Esaidazu 
zelan, eta hasiko naiz.
Bale. No me ha dicho compre Ariel, pero me ha convencido.
Menuak, oraingoz, bakarrik erakusten du nibel bateko nibela, baina akaso 
berrantolatu daiteke. Edozein modutan, Arrateko Amak ofizialki izendatzen 
zaitu materixalmaster. Zorionak.

Eta Copyleft-en kontua pentsatuta dago?
Copyleft baimena egile bakoitzak eman beharko dio bere lanari... Hau akaso 
blog ikastaroa ematean azaldu beharko dut zeozer, ohar teoriko gisa edo.

Eibarnauten blog hipotetikoak hor dira:
http://www.eibar.org/blogak/maite/ Maiterena
http://www.eibar.org/blogak/matrallako Matrallako
aurrera!

Oso ondo. Baiña zer prozesu egongo da norberak beran blog-a sortzeko? 
Formularixo batzuk egongo dira?
Arrateko Amak sortuko dittu danentzat?
Eskatu Arrateko Amari eta zuen zaindari onenak sortuko du, klabeak eman, 
eta blog-gilearen esku ordutik aurrera.

Guzti honen "lanzamiento komertziala" noizko? Ikastarua, diseiñu barrixa, 
Luistxo egunkarixetan agertu... Oporrak aurretik eitteko asmua dago?
Eskola umeen oporrak baino lehenago ez, baina uztailean egin leike, detaile 
tekniko pare bat falta dira, eta nik dokumentazio apur bat bildu, ordenatu 
eta idatzi. Zapatu goizen bat-edo, Markeskuan aprobetxatu, eta akaso gero 
bazkaltzera igo Elgetako Salon Royale berrira, Espaloira.

animatu, matrallakistok eta gainerakook!
Luistxo

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Re: [eibar] Eibar.org itxura barrixakin

2004-06-21 Thread Asier Sarasua
Luistxok:
Hor dago Eibar.org berritua: http://www.eibar.org/

Aupa!!!
Dana oso ondo. Baina kontu bat ez dot garbi ikusten:
Materixala sekzioa "zaharkitutzat" jo dut (unilateralki, baina eztabaidatu 
daiteke), baina web zaharreko eduki gehienak lehengo toki berean daude. 
Adibidez, http://www.eibar.org/materixala/
http://www.eibar.org/materixala/tailerhiztegi.html

Materixal Zaharra / Materixal Barrixa sailkapena zergaittik egin da? 
Arrazoi teknikuengaittik bada, konforme. Bestela, esango neuke hobeto dala
dana batera sartzia. Ahaztu hasierako helburuak, lehengo sailkapenak... 
eta  dana batera sartu, lehendik daukaguna, eta hamendik aurrerakua. Izan be,
urtebete barru, zer da barrixa eta zer zaharra? Zergaittik dagoz Oier 
Araolazaren testuak zaharren artian, eta Txikillanana barrixan? Edo nik
testu zahar bat (hegazti izenak, esate baterako) moldatu nahi badot? 
Barrixetara pasauko neuke? Zaharretan laga?

Nik uste dot hobe dala dana abtera sartzia. Ikusi biharko litzake ia zein 
dan materixal guzti hori ondo kudeatzeko / sailkatzeko / erakusteko modurik
onena. Fetxak, azpiatalak... Ni prest nago atal hori kudeatzeko. Esaidazu 
zelan, eta hasiko naiz.

Sailkapenen bat eittekotan, zera egingo neuke:
- Gure argitalpenak (guk idatzittakuak eta beste iñun ez dagozenak; 
argitaratubakuak). Bai lehendik genkaguzenak, bai hamendik aurrerakuak.
- Argitaratutakuak: honezkero argitaratuta dagozenak (papelian), eta beste 
webgune batzuetan online dagozenak (Eibarko udalarenak, Ego Ibarra, Eibarko 
Euskara webgunekuak...).
Azkenengo kasu horretan, ez daka zentzu larregirik informaziño guztia 
bikoiztia. Biharbada, beste orrialdierata loturia eginda nahikua (eta ez 
Eibar.org larregi kargatu).

Asier

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]