Re: [eibar] udako irakurketak

2004-09-05 Thread Amaia
Kaixo! nik ere udara honetan irakurri ditudanak zuekin komentatu nahi
nituzke:
EL CARRO DORADO:  Salwa Bakr-ek idatzia: Egiptoko emakumeen kartzela batean
dauden emakumeen bizitzak Estilo arabiarrean kontatuta, imajinak,
adjektiboak, ahozko tradizioa,.Gustatu zait.

 LOS HOMBRES QUE CAMINAN:  Malika Mokadem-ek idatzia: Argeliako historia
kontenporaneoan kokatuta, tribu bateko emakumeen bizitza, aurrekoan bezala
estilo arabiarrean, esan nahi da, adjetibazio handia, hango pasaien
deskribapenak,...emakumeen borroka. Uf ,familiako loturak ondo ulertzeko
eskematxoa egin nuen. Gustura irakurri dut. Biak emakumeak idatzita.

SOINUJOLEAREN SEMEA: Oso polita, alde batetik hizkuntzaren erabilera,
ulerterraza, hitzei  eta hizkerari maitasun deklarazioa, beste aldetik gure
historiaren zatien islak, eta gero protagonistaren ibilbide pertsonala.(...)

 VAN'T HOFFEN ILEA: Pixka bat moska geratu naiz: ipuinak asmatzeko formula :
hiztegiko jolasa, (oso praktikoa gu ere hasteko horretan, jeje) agertzen
diren istorio pila, baina azkenean dena erresolbitu gabe geratu zait, eta
hizkuntzaren erabilera halako kargantea zergatik,. Argi gehiago emateko
moduan dagoen norbait baldin badago zerrendan, gustura jasoko nuke.

PERSEPOLIS: Marjane Satrapik egindako komikia, 4 ale dituena. Oraintsu erosi
dut 4. alea, beste 3ak lehenago erosi eta  irakurri-ikusi nituen. Komiki
formatoan Irango egoera islatzen du, modu autobiografikoan, bere bizitzaren
kontuak eta gertakizunak azalduz. Iban Zalduaren kritika irakurri eta gogoa
piztu zidan, eta egia esan merezi du.

Hauek uda baino pixka bat lehenago irakurri nituen, baina berdin da:

KOLOSALA IZANGO DA:  Oso-oso polita, asko gustatu zitzaidan.

LARREPETIT:  Pello Lizarralderena. Zaila egin zitzaidan irakurtzea

87 CUENTOS -Quim Monzó-: Oso originalak, gustura irakurri dut

Bueno, momentuz besterik ez, hurren arte!

- Original Message -

From: Asier Sarasua [EMAIL PROTECTED]
To: [EMAIL PROTECTED]
Sent: Thursday, September 02, 2004 11:08 AM
Subject: [eibar] udako irakurketak

kaixo,

uztaila inguruan galdera bat egin neban. Uda honetan zer irakorri neike?
Mikel Iturriak erantzun zestan:
La Nave de Baco eta Han goitik itsasoa ikusten da.
http://www.mail-archive.com/[EMAIL PROTECTED]/msg00580.html

Mendigreenek beran blogian be bota zittuan idazle pare baten izenak: James
Ellroy eta Elmore Leonard.
http://www.eibar.org/blogak/mendiguren/15

Galderia zerrenda honetan egin eta gero, zeozer esan biharko dot ba.
Ez naiz oso idazle ona, eta kritika literarixuan gitxiago. Irakorle ona
naizen be ez dakit. Baina hamentxe laburpen txiki bat.

Han goitik itsasoa ikusten da (Julen Gabiria)
Euskeraz aspaldi irakorri doten libururik onena. Duda barik. Idazteko modu
aparta daka Julenek. Errez irakortzen dana, baina ez errezegi idatzittakua:
landua, zaindua, ederra... eta irakorketan murgiltzen zaittuana. Muxikako
mutiko gazte bat Gino Bartaliren bila, Toscanako herri txiki batian.
Liburuak dana daka politta, baina onena Gabiriak sortu edo berreskuratu
(filmetatik eta bizitza errealetik) dittuan pertsonaiak, bakoitxa mundu
zoragarri bat. Danen artian unibertso maittagarrixa osatzen dabe, eta zu
zeu unibertso horren zurrunbilluan barneratzen zara, nahi barik,
barruraiño. Asko gustau jata, Julen, benetan. Ez badozue irakorri, zeren
zain zagozie? Ez dakizue han goitik itsasoa ikusten dala?

La nave de Baco (Sánchez-Ostiz)
3-4 lekutatik jakin neban liburu honen barri, eta dana kritika onak. Eta ez
dakit ba. Zer nahi dozue esatia, neri ez jata hain ona pentsau.
Sanchez-ostizen idazkeria gustau jata, liburua oso ondo dokumentauta dago,
ondo girotuta... baina 3-4 ideia hartzen dittu idazliak, eta behin eta
berriz agertzen dira nobelan, aspertu arte. Higuindu arte ixa. Bigarren
zatixa hobia da, baina hasierako 150 orrixak oso repetitibuak: en Pamplona
no se puede vivir porque te ahogas, a partir de los 50 no se puede cambiar
tu vida, si eres escritor tienes que vivir en Madrid... Zenbat aldiz esango
ete dau que en Pamplona sólo hay curas, monjas y derechones? 40 aldiz ez
bada gehixago. Liburu guztia bardiña esaten. Halan da be, errez eta nahiko
gustora irakorri dot.

Chantaje mortal (Elmore Leonard)
Mendigurenek Leonard beran blogian aittatu, eta bixamonian bere liburu bat
heldu jatan eskuartera. Kasualidadia. Ez dakit idazliaren libururik onena
izango ete dan. Nobela baltza, poliziakua. Gangsterrak, txantaiak,
prostituziñua, lapurretak... Nobela baltza eta Humphrey gustatzen
bajatzuez, hau be gustauko jatzue. Holako liburu bati eskatu leixikon
guztia daka. Hobiak irakorri izan dittut, baina hau be txarra ez.

El Judas de Leonardo (Leo Perutz)
Liburu hau Ainhoak erregalu zestan oin dala aste batzuk. Milan, 1498, eta
Leonardo da Vinci Judasen arpegixa margotzeko modelo bila. Ondo girotuta
eta trama interesgarrixa. Neretzat guztiz ezezaguna zan Perutz, baina hau
irakorri ostian ahalegindu bihar naiz beran beste libururen bat jiratzen.
Nere gustoko idazkeria, umore garratza, fantasia puntu egokixa, eta

RE: [eibar] udako irakurketak

2004-09-03 Thread Luistxo Fernandez
Elena Lakak:

Eta inork ez du irakurri El Código Da Vinci? Mundu guztia ari da-eta hori
irakurtzen, behintzat hondartzan!.  Debako liburutegian 22 pertsonako
itxaron-zerrenda dago hura eskuratzeko. Gutxi gorabehera datorren urteko
maitzerarte.
Sustatun ere urten dau udako irakurketen kontu honek. Han Eneko batek diño 
hori leidu dabela.
http://www.sustatu.com/1093883744

Nik eta hemengo besteren batek ere komentatzen dogu ze irakorri dogun han.
---
Amatiñok eta Asierrek esandakuan harira, nere etxian:
- padrino: aitta puntakua
- ahijado: besuetakua
Luistxo
___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

RE: [eibar] udako irakurketak

2004-09-03 Thread Eneko Astigarraga
Eneko hori Eneko hau da :-)

Eroskin ehundaka ale zeunden, bagien altueran kokatutuak, hainbeste ikusi,
hainbeste entzun, eta alea erosi nuen.

Hasi eta amaitu arte, gau guztikua liburua irakurtzen. Liburu kritikak ez
dakit egiten, baina argi dago liburuak engantxatu ninduala. Hasiera ona du,
engantxantea, bukaera, nekeagatik agian, ez hain ona.

Hiltzailea..., ai, ez, hau kritiketan ez da esan behar :-)

 Sustatun ere urten dau udako irakurketen kontu honek. Han Eneko batek
 diño  hori leidu dabela.
 http://www.sustatu.com/1093883744

eneko

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

RE: [eibar] udako irakurketak

2004-09-03 Thread Asier Sarasua

Luistxok:
---
Amatiñok eta Asierrek esandakuan harira, nere etxian:
- padrino: aitta puntakua
- ahijado: besuetakua

Toribiok aitta/ama besuetakua besterik ez dakar. Nik neuk be horixe 
erabili izan dot bakarrik. Aitta-puntako Debagoiena ingurukua eitten jatan 
gehixago: Bergara, Arrasate... biharbada Elorrixo... Sarri entzun izan dot, 
baina pentsatzen neban ez zala Eibarkua.

Berbak ez dake mugarik eta...
Besteren batzuen iritzixa jasotzia be gustauko jatan.
Eskerrik asko.
Asier

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Re: [eibar] udako irakurketak

2004-09-03 Thread bertoko01
Epa:

Hasitakoak  eta  amaitutakoak:
Kolosala  izango da, Joseba Sarrionaindia;
Concierto Barroco (Alejo Carpentier),   hamaika   aldiz irakurrita,
karreran JF Villar irakaslearen aginduz irakurri beharrekoa;   gozada  bat
eta  barre pilo bat, hamaika barre.
Hasitakoak:
Soinujolearen semea, Bernardo Atxaga-
Ai Ama ! (Arantza Iturbe).

Bertoko.

- Original Message - 
From: Asier Sarasua [EMAIL PROTECTED]
To: [EMAIL PROTECTED]
Sent: Thursday, September 02, 2004 11:08 AM
Subject: [eibar] udako irakurketak

kaixo,

uztaila inguruan galdera bat egin neban. Uda honetan zer irakorri neike?
Mikel Iturriak erantzun zestan:
La Nave de Baco eta Han goitik itsasoa ikusten da.
http://www.mail-archive.com/[EMAIL PROTECTED]/msg00580.html

Mendigreenek beran blogian be bota zittuan idazle pare baten izenak: James
Ellroy eta Elmore Leonard.
http://www.eibar.org/blogak/mendiguren/15

Galderia zerrenda honetan egin eta gero, zeozer esan biharko dot ba.
Ez naiz oso idazle ona, eta kritika literarixuan gitxiago. Irakorle ona
naizen be ez dakit. Baina hamentxe laburpen txiki bat.

Han goitik itsasoa ikusten da (Julen Gabiria)
Euskeraz aspaldi irakorri doten libururik onena. Duda barik. Idazteko modu
aparta daka Julenek. Errez irakortzen dana, baina ez errezegi idatzittakua:
landua, zaindua, ederra... eta irakorketan murgiltzen zaittuana. Muxikako
mutiko gazte bat Gino Bartaliren bila, Toscanako herri txiki batian.
Liburuak dana daka politta, baina onena Gabiriak sortu edo berreskuratu
(filmetatik eta bizitza errealetik) dittuan pertsonaiak, bakoitxa mundu
zoragarri bat. Danen artian unibertso maittagarrixa osatzen dabe, eta zu
zeu unibertso horren zurrunbilluan barneratzen zara, nahi barik,
barruraiño. Asko gustau jata, Julen, benetan. Ez badozue irakorri, zeren
zain zagozie? Ez dakizue han goitik itsasoa ikusten dala?

La nave de Baco (Sánchez-Ostiz)
3-4 lekutatik jakin neban liburu honen barri, eta dana kritika onak. Eta ez
dakit ba. Zer nahi dozue esatia, neri ez jata hain ona pentsau.
Sanchez-ostizen idazkeria gustau jata, liburua oso ondo dokumentauta dago,
ondo girotuta... baina 3-4 ideia hartzen dittu idazliak, eta behin eta
berriz agertzen dira nobelan, aspertu arte. Higuindu arte ixa. Bigarren
zatixa hobia da, baina hasierako 150 orrixak oso repetitibuak: en Pamplona
no se puede vivir porque te ahogas, a partir de los 50 no se puede cambiar
tu vida, si eres escritor tienes que vivir en Madrid... Zenbat aldiz esango
ete dau que en Pamplona sólo hay curas, monjas y derechones? 40 aldiz ez
bada gehixago. Liburu guztia bardiña esaten. Halan da be, errez eta nahiko
gustora irakorri dot.

Chantaje mortal (Elmore Leonard)
Mendigurenek Leonard beran blogian aittatu, eta bixamonian bere liburu bat
heldu jatan eskuartera. Kasualidadia. Ez dakit idazliaren libururik onena
izango ete dan. Nobela baltza, poliziakua. Gangsterrak, txantaiak,
prostituziñua, lapurretak... Nobela baltza eta Humphrey gustatzen
bajatzuez, hau be gustauko jatzue. Holako liburu bati eskatu leixikon
guztia daka. Hobiak irakorri izan dittut, baina hau be txarra ez.

El Judas de Leonardo (Leo Perutz)
Liburu hau Ainhoak erregalu zestan oin dala aste batzuk. Milan, 1498, eta
Leonardo da Vinci Judasen arpegixa margotzeko modelo bila. Ondo girotuta
eta trama interesgarrixa. Neretzat guztiz ezezaguna zan Perutz, baina hau
irakorri ostian ahalegindu bihar naiz beran beste libururen bat jiratzen.
Nere gustoko idazkeria, umore garratza, fantasia puntu egokixa, eta
irakorliak espero ez dittuan egoerak. Gomendagarrixa.

Beste pare bat be banekazen irakortzeko prest, baina gehixagorako astirik
ez.

Zuek irakorri dozuenetik, liburu gomendagarriren bat? (datorren urteko
udarako :-) )

Asier

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

RE: [eibar] udako irakurketak

2004-09-02 Thread Maite Rementeria
Ni ere pikatu egin naiz Han goitik itsasoa ikusten da-rekin. Telebista 
pizten ez dotenetik beste gauza mordo baterako astixa ematen dia eta Enekok 
laga zian Funky bussines amaitzen dotenian Julenena irakurtzera nixe.

maite
At 11:40 2004/09/02, you wrote:
Hainbeste zer irakorri daguan merkatuan beti be eskertzekoak dittuk Asierren
proposamenak. Julen Gabiria eta Leo Perutzenak irakorriko jittuak. Chantaje
mortal hori, ostera, ez juat uste neretzat modukua danik.
Eskerrik asko
Amatiño
-Mensaje original-
De: [EMAIL PROTECTED]
[mailto:[EMAIL PROTECTED] En nombre de Asier Sarasua
Enviado el: jueves, 02 de septiembre de 2004 11:08
Para: [EMAIL PROTECTED]
Asunto: [eibar] udako irakurketak
kaixo,
uztaila inguruan galdera bat egin neban. Uda honetan zer irakorri neike?
Mikel Iturriak erantzun zestan:
La Nave de Baco eta Han goitik itsasoa ikusten da.
http://www.mail-archive.com/[EMAIL PROTECTED]/msg00580.html
Mendigreenek beran blogian be bota zittuan idazle pare baten izenak: James
Ellroy eta Elmore Leonard.
http://www.eibar.org/blogak/mendiguren/15
Galderia zerrenda honetan egin eta gero, zeozer esan biharko dot ba.
Ez naiz oso idazle ona, eta kritika literarixuan gitxiago. Irakorle ona
naizen be ez dakit. Baina hamentxe laburpen txiki bat.
Han goitik itsasoa ikusten da (Julen Gabiria) Euskeraz aspaldi irakorri
doten libururik onena. Duda barik. Idazteko modu aparta daka Julenek. Errez
irakortzen dana, baina ez errezegi idatzittakua:
landua, zaindua, ederra... eta irakorketan murgiltzen zaittuana. Muxikako
mutiko gazte bat Gino Bartaliren bila, Toscanako herri txiki batian.
Liburuak dana daka politta, baina onena Gabiriak sortu edo berreskuratu
(filmetatik eta bizitza errealetik) dittuan pertsonaiak, bakoitxa mundu
zoragarri bat. Danen artian unibertso maittagarrixa osatzen dabe, eta zu zeu
unibertso horren zurrunbilluan barneratzen zara, nahi barik, barruraiño.
Asko gustau jata, Julen, benetan. Ez badozue irakorri, zeren zain zagozie?
Ez dakizue han goitik itsasoa ikusten dala?
La nave de Baco (Sánchez-Ostiz)
3-4 lekutatik jakin neban liburu honen barri, eta dana kritika onak. Eta ez
dakit ba. Zer nahi dozue esatia, neri ez jata hain ona pentsau.
Sanchez-ostizen idazkeria gustau jata, liburua oso ondo dokumentauta dago,
ondo girotuta... baina 3-4 ideia hartzen dittu idazliak, eta behin eta
berriz agertzen dira nobelan, aspertu arte. Higuindu arte ixa. Bigarren
zatixa hobia da, baina hasierako 150 orrixak oso repetitibuak: en Pamplona
no se puede vivir porque te ahogas, a partir de los 50 no se puede cambiar
tu vida, si eres escritor tienes que vivir en Madrid... Zenbat aldiz esango
ete dau que en Pamplona sólo hay curas, monjas y derechones? 40 aldiz ez
bada gehixago. Liburu guztia bardiña esaten. Halan da be, errez eta nahiko
gustora irakorri dot.
Chantaje mortal (Elmore Leonard)
Mendigurenek Leonard beran blogian aittatu, eta bixamonian bere liburu bat
heldu jatan eskuartera. Kasualidadia. Ez dakit idazliaren libururik onena
izango ete dan. Nobela baltza, poliziakua. Gangsterrak, txantaiak,
prostituziñua, lapurretak... Nobela baltza eta Humphrey gustatzen bajatzuez,
hau be gustauko jatzue. Holako liburu bati eskatu leixikon guztia daka.
Hobiak irakorri izan dittut, baina hau be txarra ez.
El Judas de Leonardo (Leo Perutz)
Liburu hau Ainhoak erregalu zestan oin dala aste batzuk. Milan, 1498, eta
Leonardo da Vinci Judasen arpegixa margotzeko modelo bila. Ondo girotuta eta
trama interesgarrixa. Neretzat guztiz ezezaguna zan Perutz, baina hau
irakorri ostian ahalegindu bihar naiz beran beste libururen bat jiratzen.
Nere gustoko idazkeria, umore garratza, fantasia puntu egokixa, eta
irakorliak espero ez dittuan egoerak. Gomendagarrixa.
Beste pare bat be banekazen irakortzeko prest, baina gehixagorako astirik
ez.
Zuek irakorri dozuenetik, liburu gomendagarriren bat? (datorren urteko
udarako :-) )
Asier

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
___
Maite Rementeria
CodeSyntax
[EMAIL PROTECTED]
Azitaingo Industrialdea
E-20600-EIBAR
Tel: 943 82 17 80 

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Re: [eibar] udako irakurketak

2004-09-02 Thread Julen Gabiria

Joe, Asier, pasau barik! Berba potoloak izan dira horreek, gero! Pozten naz hainbeste gustau bajatzu, eta eskerrik asko danagaitik. Edozelan be, Mendigreenek be, liburu horren editorea izan zanez,erruaren parte handi bat dauka. Esker txarreko lana da editorearena. Xabierrek esan beharko deusku hobeto, baina susmoa daukat editore ona izateko galtzaile ona izaten be jakin behar dala, jakinda liburu baten zati bat (zati on bat) zeurea dala eta, halanda be, egilearen meritutzat geratuko dala betiko. Ez dakit galtzaile ona, persona ona ala, nire lagun baten dinoanmoduan, persona satisfetxoa izan behar dan horretarako.
Bestetik, Leo Perutz gustau jatzula ikusita, euskeraz be badago horren liburu bat: "Bederatzietatik bederatzietara", Literatura Unibertsala bilduman, Anton Garikanok itzulita. Oso ona. Nik be ez neban ezagutzen eta oso inpresino ona itxi eustan.
JulenAsier Sarasua [EMAIL PROTECTED] wrote:
kaixo,uztaila inguruan galdera bat egin neban. Uda honetan zer irakorri neike?Mikel Iturriak erantzun zestan:"La Nave de Baco" eta "Han goitik itsasoa ikusten da".http://www.mail-archive.com/[EMAIL PROTECTED]/msg00580.htmlMendigreenek beran blogian be bota zittuan idazle pare baten izenak: James Ellroy eta Elmore Leonard.http://www.eibar.org/blogak/mendiguren/15Galderia zerrenda honetan egin eta gero, zeozer esan biharko dot ba.Ez naiz oso idazle ona, eta kritika literarixuan gitxiago. Irakorle ona naizen be ez dakit. Baina hamentxe laburpen txiki bat."Han goitik itsasoa ikusten da" (Julen Gabiria)Euskeraz aspaldi irakorri doten libururik onena. Duda barik. Idazteko modu aparta daka Julenek. Errez irakortzen dana, baina ez errezegi idatzittakua: landua, zaindua, ederra... eta irakorketan murgiltzen
 zaittuana. Muxikako mutiko gazte bat Gino Bartaliren bila, Toscanako herri txiki batian. Liburuak dana daka politta, baina onena Gabiriak sortu edo berreskuratu (filmetatik eta bizitza errealetik) dittuan pertsonaiak, bakoitxa mundu zoragarri bat. Danen artian unibertso maittagarrixa osatzen dabe, eta zu zeu unibertso horren zurrunbilluan barneratzen zara, nahi barik, barruraiño. Asko gustau jata, Julen, benetan. Ez badozue irakorri, zeren zain zagozie? Ez dakizue han goitik itsasoa ikusten dala?"La nave de Baco" (Sánchez-Ostiz)3-4 lekutatik jakin neban liburu honen barri, eta dana kritika onak. Eta ez dakit ba. Zer nahi dozue esatia, neri ez jata hain ona pentsau. Sanchez-ostizen idazkeria gustau jata, liburua oso ondo dokumentauta dago, ondo girotuta... baina 3-4 ideia hartzen dittu idazliak, eta behin eta berriz agertzen dira nobelan, aspertu arte. Higuindu arte ixa. Bigarren zatixa hobia da, baina hasierako 150 orrixak
 oso repetitibuak: en Pamplona no se puede vivir porque te ahogas, a partir de los 50 no se puede cambiar tu vida, si eres escritor tienes que vivir en Madrid... Zenbat aldiz esango ete dau "que en Pamplona sólo hay curas, monjas y derechones"? 40 aldiz ez bada gehixago. Liburu guztia bardiña esaten. Halan da be, errez eta nahiko gustora irakorri dot."Chantaje mortal" (Elmore Leonard)Mendigurenek Leonard beran blogian aittatu, eta bixamonian bere liburu bat heldu jatan eskuartera. Kasualidadia. Ez dakit idazliaren libururik onena izango ete dan. Nobela baltza, poliziakua. Gangsterrak, txantaiak, prostituziñua, lapurretak... Nobela baltza eta Humphrey gustatzen bajatzuez, hau be gustauko jatzue. Holako liburu bati eskatu leixikon guztia daka. Hobiak irakorri izan dittut, baina hau be txarra ez."El Judas de Leonardo" (Leo Perutz)Liburu hau Ainhoak erregalu zestan oin dala aste batzuk. Milan, 1498, eta Leonardo da Vinci
 Judasen arpegixa margotzeko modelo bila. Ondo girotuta eta trama interesgarrixa. Neretzat guztiz ezezaguna zan Perutz, baina hau irakorri ostian ahalegindu bihar naiz beran beste libururen bat jiratzen. Nere gustoko idazkeria, umore garratza, fantasia puntu egokixa, eta irakorliak espero ez dittuan egoerak. Gomendagarrixa.Beste pare bat be banekazen irakortzeko prest, baina gehixagorako astirik ez.Zuek irakorri dozuenetik, liburu gomendagarriren bat? (datorren urteko udarako :-) )Asier___Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]http://www.eibar.org/zerrendaharpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
		___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Re: [eibar] udako irakurketak

2004-09-02 Thread Xabier Mendiguren
Title: Re: [eibar] udako irakurketak

bueno-bueno,
alkarri hoinbeste jaboi eta baselina emonda, etxakixat/etxakinat ba zetan amaittu bihogun.

mendigreen, lehen metrosexuala eta orain ixa-ixa gay satisfetxoa

el 2/9/04 11:21, Julen Gabiria en [EMAIL PROTECTED] escribió:

Joe, Asier, pasau barik! Berba potoloak izan dira horreek, gero! Pozten naz hainbeste gustau bajatzu, eta eskerrik asko danagaitik. Edozelan be, Mendigreenek be, liburu horren editorea izan zanez, erruaren parte handi bat dauka. Esker txarreko lana da editorearena. Xabierrek esan beharko deusku hobeto, baina susmoa daukat editore ona izateko galtzaile ona izaten be jakin behar dala, jakinda liburu baten zati bat (zati on bat) zeurea dala eta, halanda be, egilearen meritutzat geratuko dala betiko. Ez dakit galtzaile ona, persona ona ala, nire lagun baten dinoan moduan, persona satisfetxoa izan behar dan horretarako.
Bestetik, Leo Perutz gustau jatzula ikusita, euskeraz be badago horren liburu bat: Bederatzietatik bederatzietara, Literatura Unibertsala bilduman, Anton Garikanok itzulita. Oso ona. Nik be ez neban ezagutzen eta oso inpresino ona itxi eustan.
Julen

Asier Sarasua [EMAIL PROTECTED] wrote:
kaixo,

uztaila inguruan galdera bat egin neban. Uda honetan zer irakorri neike?
Mikel Iturriak erantzun zestan:
La Nave de Baco eta Han goitik itsasoa ikusten da.
http://www.mail-archive.com/[EMAIL PROTECTED]/msg00580.html

Mendigreenek beran blogian be bota zittuan idazle pare baten izenak: James 
Ellroy eta Elmore Leonard.
http://www.eibar.org/blogak/mendiguren/15

Galderia zerrenda honetan egin eta gero, zeozer esan biharko dot ba.
Ez naiz oso idazle ona, eta kritika literarixuan gitxiago. Irakorle ona 
naizen be ez dakit. Baina hamentxe laburpen txiki bat.

Han goitik itsasoa ikusten da (Julen Gabiria)
Euskeraz aspaldi irakorri doten libururik onena. Duda barik. Idazteko modu 
aparta daka Julenek. Errez irakortzen dana, baina ez errezegi idatzittakua: 
landua, zaindua, ederra... eta irakorketan murgiltzen zaittuana. Muxikako 
mutiko gazte bat Gino Bartaliren bila, Toscanako herri txiki batian. 
Liburuak dana daka politta, baina onena Gabiriak sortu edo berreskuratu 
(filmetatik eta bizitza errealetik) dittuan pertsonaiak, bakoitxa mundu 
zoragarri bat. Danen artian unibertso maittagarrixa osatzen dabe, eta zu 
zeu unibertso horren zurrunbilluan barneratzen zara, nahi barik, 
barruraiño. Asko gustau jata, Julen, benetan. Ez badozue irakorri, zeren 
zain zagozie? Ez dakizue han goitik itsasoa ikusten dala?

La nave de Baco (Sánchez-Ostiz)
3-4 lekutatik jakin neban liburu honen barri, eta dana kritika onak. Eta ez 
dakit ba. Zer nahi dozue esatia, neri ez jata hain ona pentsau. 
Sanchez-ostizen idazkeria gustau jata, liburua oso ondo dokumentauta dago, 
ondo girotuta... baina 3-4 ideia hartzen dittu idazliak, eta behin eta 
berriz agertzen dira nobelan, aspertu arte. Higuindu arte ixa. Bigarren 
zatixa hobia da, baina hasierako 150 orrixak oso repetitibuak: en Pamplona 
no se puede vivir porque te ahogas, a partir de los 50 no se puede cambiar 
tu vida, si eres escritor tienes que vivir en Madrid... Zenbat aldiz esango 
ete dau que en Pamplona sólo hay curas, monjas y derechones? 40 aldiz ez 
bada gehixago. Liburu guztia bardiña esaten. Halan da be, errez eta nahiko 
gustora irakorri dot.

Chantaje mortal (Elmore Leonard)
Mendigurenek Leonard beran blogian aittatu, eta bixamonian bere liburu bat 
heldu jatan eskuartera. Kasualidadia. Ez dakit idazliaren libururik onena 
izango ete dan. Nobela baltza, poliziakua. Gangsterrak, txantaiak, 
prostituziñua, lapurretak... Nobela baltza eta Humphrey gustatzen 
bajatzuez, hau be gustauko jatzue. Holako liburu bati eskatu leixikon 
guztia daka. Hobiak irakorri izan dittut, baina hau be txarra ez.

El Judas de Leonardo (Leo Perutz)
Liburu hau Ainhoak erregalu zestan oin dala aste batzuk. Milan, 1498, eta 
Leonardo da Vinci Judasen arpegixa margotzeko modelo bila. Ondo girotuta 
eta trama interesgarrixa. Neretzat guztiz ezezaguna zan Perutz, baina hau 
irakorri ostian ahalegindu bihar naiz beran beste libururen bat jiratzen. 
Nere gustoko idazkeria, umore garratza, fantasia puntu egokixa, eta 
irakorliak espero ez dittuan egoerak. Gomendagarrixa.

Beste pare bat be banekazen irakortzeko prest, baina gehixagorako astirik ez.

Zuek irakorri dozuenetik, liburu gomendagarriren bat? (datorren urteko 
udarako :-) )

Asier

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

RE: [eibar] udako irakurketak

2004-09-02 Thread Amatiño

Maitek:

 Telebista pizten ez dotenetik beste gauza mordo baterako astixa ematen dia
eta...

-- Ba afalostian telebista aurrian jarri biharrian beti pantaillan jartzen
naizenetik (hainbeste blog eta birblog), nere emaztia susmatzen hasi da
zereko zeren bat ete dakaten ezkutuan...

Amatiño

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Re: [eibar] udako irakurketak

2004-09-02 Thread Asier Sarasua
Julenek:
Joe, Asier, pasau barik! Berba potoloak izan dira horreek, gero!
Datu objetibua besterik ez: euskeraz aspaldi honetan gustoren irakorri 
doten liburua. Zorionak.

Bestetik,  Leo Perutz gustau jatzula ikusita, euskeraz be badago horren 
liburu bat: Bederatzietatik bederatzietara, Literatura Unibertsala 
bilduman, Anton Garikanok itzulita. Oso ona. Nik be ez neban ezagutzen eta 
oso inpresino ona itxi eustan.

Apuntauta.
Eta Amatiñok:
Hainbeste zer irakorri daguan merkatuan beti be eskertzekoak dittuk Asierren
proposamenak. Julen Gabiria eta Leo Perutzenak irakorriko jittuak.
Nahi liburuok Lizarraldenian lagatzia? (eta bidez batez Sanchez-Ostizenak).
Asier

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

RE: [eibar] udako irakurketak

2004-09-02 Thread Amatiño
Asierrek:

Nahi liburuok Lizarraldenian lagatzia? (eta bidez batez Sanchez-Ostizenak).

-- Primeran. Lagatakuan esan.

Amatiño

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Re: [eibar] udako irakurketak

2004-09-02 Thread Asier Sarasua
Mendigreenek:
bueno-bueno,
alkarri hoinbeste jaboi eta baselina emonda, etxakixat/etxakinat ba zetan 
amaittu bihogun.

mendigreen, lehen metrosexuala eta orain ixa-ixa gay satisfetxoa

Argi ibili holako mezuekin, Xabier. Laster, Googlen baselina eta 
metrosexual bila dabilenak Xabier Mendiguren topauko jok :-)

a.

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

RE: [eibar] udako irakurketak

2004-09-02 Thread Amatiño

Garik:

 Zuek ere kontuz horrelako mezuak publiko egiteagatik.
 Liburutegietan kanona jartzearen inguruan ibili ziran uda aurrean, eta 
 horrelako lagunarteko prestamoekin ere segituan hasiko dira.

-- Asier eta bixok ez gaittuk lagunak, familixakuak baiño. Ni bere osaba
izatiaz gaiñera, aittabitxia nok (zelan dok hau Eibarren?). Beraz, gure
kasuan behintzat jai jaukek.

Amatiño

___
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

RE: [eibar] udako irakurketak

2004-09-02 Thread Asier Sarasua
Amatiñok:
Ni bere osaba
izatiaz gaiñera, aittabitxia nok (zelan dok hau Eibarren?).

Aitta besuetakua, ala?
Nik holan esan/entzun dot beti.
Inguruko herrixetan aitta-puntako (aita-ponteko) be bai, uste dot.
Ez dakit Eibarren erabiltzen ete dan.