RE: [eibar] eibarko udaletxia eta banderia

2005-06-22 Thread Josu Mendicute
Udaletxiak Eibar K.E.an akziñorik erosi dau? Ze holan baldin bada Udaletxia, neurri batian, klub horren jabia da ta hortaz eibartar guztiak berdin, hortaz, bai da herriko ikur bat. Akziñuak erosi ez baditxu filosofeatzen egon neike hemen datorren urterarte, baña ez dakat gogorik. josu, pro

[eibar] lehendakarigaiaren amua

2005-06-22 Thread markos zapiain
Aralarren eta EHAKen botoa erakartzeko eta gizartea liluratzeko Patxi Lopezen ezustekoa: aukeratua izatera, ZILBOR-HESTEEN BANKU BAT sortuko ei du ___ Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza

[eibar] Bislunbratzen dan panoramikia

2005-06-22 Thread Luistxo Fernandez
Foballa dala-ta, Eibar aittatzen daben blogista batenian topau dot. http://www.goiena.net/blogak/edu/25 Gure herriko euskerian gaiñeko txiste zahar hori, juntau dirala bi eibartar Arraten eta esan detsa batak bestiari: - Hemendik dibisatzen dan panoramia esplendidua da. Blog-artikulu berian

RE: [eibar] ETAren sueten partziala

2005-06-22 Thread Amatiño
Bataz beste bat natok hireaz, Oier, baiña (petralkerixan jarraitziagatik baiño ez) argittasun bat. Hik diñuanez, gu ez gaittuk EEBBetako gobernadoriak, ez gaittuk zaintza penitentziarioxoko epaillak eta ez gaittuk Afrikako bizitza sexualaren abare zaindarixak... Baiña, hire ustez, txarrenak ez

RE: [eibar] eibarko udaletxia eta banderia

2005-06-22 Thread Amatiño
Nik esango neuke Leirek arrazoia dakala, kontu horren atzian arazo politikua dago-ta. Alkatiak ez dau ikurriña jartzerik nahi, ikurriña jarriezkero berak espaiñarra be ipini biharko leukialako, eta badakixalako ez daula espaiñiarra jartzerik lortuko. Horretara, erabakixa da bape ez ipintzia eta

Re: [eibar] Bere eskela idatzi zuena

2005-06-22 Thread leire
Bai, nik ezagutzen dot tipua. Ertistia bera! Lagunak kriston sustua hartu zeben eta egixa jakin zebenian herrixan zihar eskelak kentzen ibilli ziran. Berak esan zeban funerarixia asmautakua zala, baiña iñok ze zetsan horri errepàrau. Armarixuena beranduagokua dala uste dot. leire Mendigreenek

RE: [eibar] eibarko udaletxia eta banderia

2005-06-22 Thread leire
Aupa, Amatiño! Hori da, hain zuzen be, nik esan nahi nebana. Milla esker nere berbak argaitziagaittik leire, ezin esanakin Nik esango neuke Leirek arrazoia dakala, kontu horren atzian arazo politikua dago-ta. Alkatiak ez dau ikurriña jartzerik nahi, ikurriña jarriezkero berak espaiñarra be

Re: [eibar] Bislunbratzen dan panoramikia

2005-06-22 Thread leire
Manifestaziñuana dakitt nik: Aurretik musika bandia, eta atzetik pueblo soberanua. Denpora ona trigua maduratzeko be eibartar batek esan ei zeban. Baiña errezago ikusten dot pueblo soberanua trigua madurau baiño. Dana dala, liburu bat gomendau nahi detsuet Antton Narbaizan Eibarko euskara,

Re: [eibar] eibarko udaletxia eta banderia

2005-06-22 Thread Asier Sarasua
Aupa, Amatiño! Hori da, hain zuzen be, nik esan nahi nebana. Milla esker nere berbak argaitziagaittik Ba ez dakit zer zerikusi dakan batak bestiakin. Gero sortzen dira salbuespenak eta kontraesanak, Hiesa ez, foballa bai, ikurriña ez, etab. Baiña udalak ezin izango dau samur argittu

Re: [eibar] Bislunbratzen dan panoramikia

2005-06-22 Thread Asier Sarasua
bai, liburu ederra, sakona bezain ariña, eta guztiz argigarrixa. Viaje irakortzen amaitzen dozuenian, horixe hurrengua.:-) a. Dana dala, liburu bat gomendau nahi detsuet Antton Narbaizan Eibarko euskara, gutxiespenaren historia. Hor politto esplikatzen dittu hórrek kontuok.

Re: [eibar] eibarko udaletxia eta banderia

2005-06-22 Thread leire
Ez dozu aittu ezer, Asier. Asierrek: Eibarko ikurrak bakarrik ipintzia erabagi zuzena edo okerra izango da, baina Hiesan kontrako aldarrikapenak ez ipintzia, ez da ez kontraesana, ez salbuespena. Errezoia. Baiña alrebes, hau da, eibar fobal taldekua jartzia bada kontraesana eta salbuespena.

Re: [eibar] Bislunbratzen dan panoramikia

2005-06-22 Thread leire
Pentsatzen dot gure zerrendakide eibartar guztiok irakorritta izango dittuzuela hórrek liburuok. Zuek esan baietz, hurrengo afarixan liziñua hartuko detsuegu-eta. Bihotzez eibartarrak zarienok badakazue bihar uda honetan!! Hasi ointxe bertan, hasi gara-eta 3.a aukeratzen!!! leire, maistra bai,

[eibar] Enrique Zuazua

2005-06-22 Thread Amatiño
Iñork badaki hamen Enrique Zuazua http://www.uam.es/personal_pdi/ciencias/ezuazua/ Alberto Zuazuan senidia ete dan? Amatiño ___ Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Re: [eibar] Mungiako ostatua

2005-06-22 Thread leire
Ikusi neban telebisiñuan. Hori da ondaria zaintzia, ez Eibarren moduan! Nun ete dago gure Indianokua? EBetako nunbaitt, millonarixo baten etxia ete? leire Ez dakitt dakizuen hurrengo egunetan zabaltzekotan dala Mungia inguruan ostatu bat, jauregi zahar barrittutako batian. Kontua da jauregi

Re: [eibar] Enrique Zuazua

2005-06-22 Thread Serafin Basauri
Amatiño(e)k dio: Iñork badaki hamen Enrique Zuazua http://www.uam.es/personal_pdi/ciencias/ezuazua/ Alberto Zuazuan senidia ete dan? Amatiño Anaia dok. Serafin ___ Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

RE: [eibar] Enrique Zuazua

2005-06-22 Thread Amatiño
Egixa esan sekulako trazia jakek. Nik euren aitta (eta aittitta be) ezautu najuan, eta hain zuzen be Enrique honek aittan antza haundixa jakak, baiña ez naekan goguan Albertok (nere txikittako laguna) anai gaztia zekanik. Horraittiok, hamabost bat urte bai gaztiaua¡ Nere semia jeuan galdezka

RE: [eibar] Mungiako ostatua

2005-06-22 Thread leire
Ikasi dogu zeozer gehixago: Urgoiti. El Gallo ez. Eibarreko ez , eibarko. Baiña, Julen, zuk parte dakazu negoziuan, ala? Hain ondo saldu dozu, sanjuanak bertan pasatzeko gogua sartu jata!!! Parte izanda weborrixana konpondu biharko zeunke (je, je) leire, estresatuta Hauxe da jauregiaren web

RE: [eibar] Mungiako ostatua

2005-06-22 Thread Julen Gabiria
Leirek: "Parte izanda weborrixana konpondu biharko zeunke (je, je)" Hain zuzen be, horixe zan agerian itxi gura nebana: hainbeste milloikada hotela goitik behera hain polito ipinteko, eta aldiz, nik bost minututan itzuli dodan (partzialki itzuli, baina bueno) testu baterako diru ziztrinik be ez

Re: [eibar] urtebete

2005-06-22 Thread Bertoko
Zuk gaur idatzi dozu hori, aitita-amamakazbizitako une horiek dira onenak. Horregaitik dozuz gogoan. Joan diranean faltan botatzen ditugu. Orain eurengandik ikasitakoa zabalduko dozu, seguru baietz. Bagilaren 21koak dira, ziran nire aitita-amamak, amaren gurasoak, urteguna izango

Re: [eibar] Mungiako ostatua, URGOITIko PALAZIOA.

2005-06-22 Thread Bertoko
Ez dago El gallorik, Urgoiti baino, hor palazioa egoan. Aitita, nirea palazio ondoan egoan errotan jaiotakoada, zan. Beti-beti, betiko- toponimoa jatorrizkoa, URGOITI Urgoiti da horren toponimoa jatorrizkoa eta zuzena. El galloren irudia geroago jarri zuten, errepidea egin

RE: [eibar] Mungiako ostatua

2005-06-22 Thread leire
Bai, lotsagarrixa da. Golf pelotak nik be ez dakitt, baiña golf zelai baten mantenimendua ikaragarri karua da. Errezoia dakazu. Sustatun http://www.sustatu.com/1118832461 pàsa dan astian Bilbon egin bihar dan karrera horren web orrixan gaiñeko komentarixua dator. Euskeraz bai, baiña zelako

Re: [eibar] lehendakarigaiaren amua

2005-06-22 Thread Bertoko
Markos iragarleen iragarlea, edo Bermioko Aztia. Bertoko. - Original Message - From: markos zapiain To: Eibartarrak zerrenda Sent: Wednesday, June 22, 2005 1:41 PM Subject: Re: [eibar] lehendakarigaiaren amua Ibarretxeren hitzaldian, berriz,