Re: [eibar] Literatura japoniarra

2010-04-26 Thread Iban Zaldua Gonzalez
Euskaraz, bestalde, hortxe dago Kawabata-ren Loti ederrak klasikoa, Alberdania-Elkarrek duela ez hainbeste atera zutena Literatura Unibertsala sailean. Oso liburu delikatua eta gomendagarria. Eta gaztelaniaz niri oso ona iruditu zait Natsume Soseki-ren Botchan, hogeigarren mende hasierako

Re: [eibar] Literatura japoniarra

2010-04-26 Thread Mikel Elorza
Aipatutakoez gain, bere berezitasun --eta uneka edertasunagatik--, nik Yukio Mishima ere hartuko nuke eskuetan. Urte asko dira bere bizpahiru lan irakurri nituela, baina oroitzapen ona dut. Literatura Unibertsaleko bilduman bada bere lan bat euskaraz, Arratsaldeko Atoiuntzia, sarean osorik

Re: [eibar] Literatura japoniarra

2010-04-26 Thread Jatsu Argarate
Nik orain dela gutxi irakurri nuen Murakamiren Gauaren Sakonean, eta asko gustau jatan. Segituan engantxatu ninduen, eta pare bat egunetan bukatu nuen. J. Mikel Elorzagri...@armiarma.com igorleak hau idatzi zuen (2010eko apiren 26a 10:57): Aipatutakoez gain, bere berezitasun --eta uneka

Re: [eibar] Literatura japoniarra

2010-04-26 Thread markos zapiain
gauza bera gertatu zitzaidan niri ere gauaren sakonean-ekin bestalde, lizarrako clarín liburudendako saltzaileak, gizonak, aitortu zidan tokyo blues ohean amaitu zuela, eta hain hunkituta, liburua itxi, burkoa belaunen parean kokatu, liburua burkoan bermatu eta txalo-zaparrada sutsua jo ziola,

Re: [eibar] Literatura japoniarra

2010-04-26 Thread Mikel Lizarralde
Yukio Mishimaren libururik ez dot irakurri, baina bere bizitza nahiko deigarrixa da. Wikipedian irakur daiteke pixkat: http://eu.wikipedia.org/wiki/Yukio_Mishima Gazteleraz zeozer gehixago: http://es.wikipedia.org/wiki/Yukio_Mishima Bere buruaz beste egin zuen, seppuku/harakiria eginaz. Mikel

Re: [eibar] Literatura japoniarra

2010-04-26 Thread Asier Sarasua
tira, ba, eskerrik asko guztiori! Kawabata, Soseki, Mishima, Murakami... Orain ez dakat aitxakixarik! Nundik atara bihar dot tartia? :-) Jatsuri esker, Gauaren sakonean etxian dakat honezkero. Esku artian hartu eta banoia Murakamikin ohera, epeletara. Ia zer diñostan. Asier Mikel