Uhmm, CC pentsatu gabe esan dut, egia esan ez dut inoiz Wikipediaren
lizentzian arretarik jarri, uste bainuen Wikimedia Commons-en bezala
zela (hor bai, CC lizentziak erabili ditut argazkiak igotzeko).

Bitxia da testuetan GFDL soilik onartzen dela baina irudietan beste
lizentzia batzuk ere bai.

>> Bestela, egia da GFDL lizentziak ez dutela Creative Commons lizentziek
>> duten
>> hedapena gizartean, eta baliteke arrotz egitea.

Antzerako parezido esango nuke nik. Eskaera iritsiko zaion pertsonak,
edo ez dauka ideiarik ere ez gauza hauei buruz, edo badauka, orduan
berdin izango zaio CC-BY-SA edo GFDL izatea.

Beno, ba axola ez bazaizue testutxo bat idatziko dut Hiru.com-era
bidaltzeko. Zerrendan jarriko dut bidali aurretik.

Asier.

Txopi(e)k dio:
> Mikel Iturbe-(e)k idatzi zuen:
>> Baina, CC-BY beti izango da konpatiblea ez, azken batean iturria aipatzea
>> besterik ez da? Hots, hasieran CC-BY den testua geroago GFDL bihur daiteke
>> inolako arazorik gabe ez?
> 
> Baliokideak izatekotan GFDL eta CC BY-SA izango lirateke:
> http://www.zabaldu.com/3051/fsf_creative_commons_eta_wikipedia_ados_jarri_dira/
> 
> Lizentziak txapa legal amaigabeak dira kontutan izan behar da. Horregatik,
> lizentzia bitan esaten diren gauza guzti-guztiak inolako zalantzarik gabe
> baliokideak izatea oso zaila da.
> 
> Grosso modo CC BY-SA eta GFDL baliokideak lirateke, baina lizentzia
> legalak direla kontutan izanda, praktikan ez dira baliokideak.
> 
>> Eta bai, esan nahi nuena da edukiak GFDL lizentziaren arabera askatzea,
>> baina pentsatzen dut Euskarazko Wikipedia esplizituki adierazita jendea
>> gehiago animatuko litzatekeela...
>>
>> Bestela, egia da GFDL lizentziak ez dutela Creative Commons lizentziek
>> duten
>> hedapena gizartean, eta baliteke arrotz egitea. Dena dela, ez dakigunez
>> noiz
>> etorri daitekeen bateragarritasun hori, hobe da zerbait mugitzea ez? Ni
>> baimenak eskatzearen aldekoa naiz, baina betiere edukiak mundu
>> guztiarentzako askatzen badira, baina agertuko balitz "era honetan
>> euskarazko wikipedian agertu ahal izango da" jende gehiago animatuko dela
>> uste dut.
> 
> Txopi.
> 
> 
> 
> _______________________________________________
> Wikieu-l mailing list
> Wikieu-l@lists.wikimedia.org
> https://lists.wikimedia.org/mailman/listinfo/wikieu-l
> 


_______________________________________________
Wikieu-l mailing list
Wikieu-l@lists.wikimedia.org
https://lists.wikimedia.org/mailman/listinfo/wikieu-l

Reply via email to