Luistxo Fernandez-(e)k idatzi zuen:
> Berrian Rajoyri Raxoi esaten diotela eta... beste toki batzuetan idatzi
> ondoren, artikulu bat idatzi dut Sustaturako.
>
>>http://sustatu.com/1205314683
>
> Wikipedia aipatzen dut zeharka, eta horregatik zerrenda honetan ere
> aipatzen dut.
>
> Deiturak nola idatzi da kontua. Funtsean, Berrian hiru arau aplikatzen
> dira beren Estilo Liburutik
>     * Euskal herritarren euskal abizenak euskal grafiaz idazten dira
> Berrian, norberaren ohtura gora-behera
>     * Euskal Herritik kanpoko herritarren euskal abizenak haiek idatzi
> bezala idazten dira, euskal grafiara ekarri gabe
>     * Alfabeto latinoan idatzitako izenak oro har bere horretan uzten
> dira.
> Aldiz, euskarazko
> <http://eu.wikipedia.org/wiki/Wikipedia:Bozketak/Euskal_izen-abizenen_idazkera>Wikipedian
> bakoitzaren idazteko era errespetatzeko bozkatu zen bere garaian.
>
> Ondorioa,
> <http://eu.wikipedia.org/wiki/Wikipedia:Politikak#Euskal_izen-abizenen_idazkera>abizenak
> berezko grafian idaztea izan zen. Baina ez da betetzen oso zintzo...
> Etchepare sarrerarik ez dugu, Etxepare bai.
>
> Nik uste dut Berriaren araua praktikoagoa eta zuzenagoa dela. Baina tira,
> komunitatearen bidea da Wikipediakoa eta horixe da bere aberastasuna. Hala
> ere, esan bezala, Wikipedia aipatu dudanez artikuluan, hemen ere azaltzea
> tokatzen zela pentsatu dut. Eskerrik asko.

Niri ere Berriak erabiltzen dituen irizpideak _printzipioz_ hobeagoak
iruditzen zaizkit baina zalantzarik ere badut... Wikipedian begira ibili
naiz eta kasu hauek aurkitu ditut:

1) Pedro Miguel Etxenike zientzialaria:
http://eu.wikipedia.org/wiki/Pedro_Miguel_Etxenike

Berak Echenique idazten du bere abizena baina Wikipedian Etxenike bezala
agertzen da:
http://dipc.ehu.es/echenique/inicio/ctrl_inicio.php?lang=eu

Etxepareren adibide baliokidea izango zen hau baina bizirik dagoen
norbaitekin. Ez dut uste erabiltzaileek "Echepare" bilatuko dutenik baina
"Echenique" agian bai. Artikulua aldatuko ez badugu, sinonimo bat
gutxienez jarri beharko genuke, ez?

2) Javier Otxoa txirrindularia eta Severo Ochoa zientzialaria:
http://eu.wikipedia.org/wiki/Javier_Otxoa
http://eu.wikipedia.org/wiki/Severo_Ochoa

Otxoa abizen euskalduna da, hori argi dago:
http://www.euskomedia.org/aunamendi?idi=es&op=7&voz=OCHOA%2520(4)
http://www.euskaltzaindia.net/EODA/deiturak.asp?hizkuntza=eu&onoma=izenak&testua=Ochoa

Berriaren irizpideak jarraituz "Severo Otxoa" izendatu beharko genuke
zientziarari famatu hau?

3) Joxerra Garzia eta Gabriel García Márquez idazleak:
http://eu.wikipedia.org/wiki/Joxerra_Garzia
http://eu.wikipedia.org/wiki/Gabriel_Garcia_Marquez

García ere abizen euskalduna dela gogorarazten dut:
http://www.euskomedia.org/aunamendi/61130
http://www.euskaltzaindia.net/EODA/deiturak.asp?hizkuntza=eu&onoma=izenak&testua=Garcia

Gainera, idazle kolonbiarraren bigarren abizenak ere jatorri euskalduna du:
http://www.euskaltzaindia.net/EODA/deiturak.asp?hizkuntza=eu&onoma=izenak&testua=Marques

Euskal Wikipedian "Gabriel Garzia Markes" idatzi behar genuke? Ez dakit,
galdetu egiten du.

Txopi.



_______________________________________________
Wikieu-l mailing list
Wikieu-l@lists.wikimedia.org
https://lists.wikimedia.org/mailman/listinfo/wikieu-l

Reply via email to