Eskerrik asko, Luistxo!

Niri, behintzat, oso argigarri egin zaizkit Berriaren irizpideak. Kontuan
hartuko ditut.

Ondo segi,

Joxe

2008/3/12, Luistxo Fernandez <[EMAIL PROTECTED]>:
>
> Berrian Rajoyri Raxoi esaten diotela eta... beste toki batzuetan idatzi
> ondoren, artikulu bat idatzi dut Sustaturako.
>
> >http://sustatu.com/1205314683
>
> Wikipedia aipatzen dut zeharka, eta horregatik zerrenda honetan ere
> aipatzen dut.
>
> Deiturak nola idatzi da kontua. Funtsean, Berrian hiru arau aplikatzen
> dira beren Estilo Liburutik
>     * Euskal herritarren euskal abizenak euskal grafiaz idazten dira
> Berrian, norberaren ohtura gora-behera
>     * Euskal Herritik kanpoko herritarren euskal abizenak haiek idatzi
> bezala idazten dira, euskal grafiara ekarri gabe
>     * Alfabeto latinoan idatzitako izenak oro har bere horretan uzten
> dira.
> Aldiz, euskarazko <
> http://eu.wikipedia.org/wiki/Wikipedia:Bozketak/Euskal_izen-abizenen_idazkera>Wikipedian
> bakoitzaren idazteko era errespetatzeko bozkatu zen bere garaian.
>
> Ondorioa, <
> http://eu.wikipedia.org/wiki/Wikipedia:Politikak#Euskal_izen-abizenen_idazkera>abizenak
> berezko grafian idaztea izan zen. Baina ez da betetzen oso zintzo...
> Etchepare sarrerarik ez dugu, Etxepare bai.
>
> Nik uste dut Berriaren araua praktikoagoa eta zuzenagoa dela. Baina tira,
> komunitatearen bidea da Wikipediakoa eta horixe da bere aberastasuna. Hala
> ere, esan bezala, Wikipedia aipatu dudanez artikuluan, hemen ere azaltzea
> tokatzen zela pentsatu dut. Eskerrik asko.
>
> Luistxo
>
>
>
> _______________________________________________
> Wikieu-l mailing list
> Wikieu-l@lists.wikimedia.org
> https://lists.wikimedia.org/mailman/listinfo/wikieu-l
>



-- 
Joxe Aranzabal
_______________________________________________
Wikieu-l mailing list
Wikieu-l@lists.wikimedia.org
https://lists.wikimedia.org/mailman/listinfo/wikieu-l

Reply via email to