Mendigreenen iragarpen inportantea bere blogean:
http://www.eibar.org/blogak/mendiguren/36


Sustatu.com weblog kolektibo serioaren eta Egunen harian blog pertsonal honen arteko akordioaren ondorioz, Xabier Mendiguren Elizegi bietarako berri-emaile ibiliko da 2004ko Donostiako Zinemaldian.

Lotsa gutxi eta ausardia dexente behar du zinemarekin lotura zuzenik gabeko batek, bat-batean zinemaldi handi bateko kritikari bihurtzeko. Baina tira: zinemaldiko epaimahaiaren burua idazle ospetsu bat baldin bada, idazle apal batek izango du bere iritzitxoak emateko aukera, ezta?

Bueno, ez da Eibar.org akreditatu, baizik eta Mendigreen... eskaintza bat egin zion Sustaturi Xabierrek abuztuan, akreditazio ofiziala lortuz gero, Sustaturako idatziko zituela bere zine kritikak edo kronikak. Goienak, Sustaturen adar editorialak, akreditazio hori bideratu, eta hara, hantxe izango da Mendigreen, Vargas Llosarekin-eta.


Sustatun gabiltzan beste batzuek eskatu genion Xabierri lana lortuz gero, leku bitan pegatzeko, eta hortaz, bere blog-ean ere agertuko da, Egunen Harian delakoan, Eibarnauton blog komunitateko haren bazterrean: http://www.eibar.org/blogak/mendiguren

Orain datu baten atzetik gabiltza. Zenbat medio daude akreditatuta Zinemaldian, eta zein motakoak?
Hau da:
37 telebista
4 prentsa agentzia
42 egunkari
23 aldizkari
eta...
BLOG BAT eta BAKARRA (bueno, blogger bat, Eibarko eta Sustatuko mezu dobleekin).
Bueno, esperantza daukagu blogger bakarra egongo dela akreditatuta... Gure XME eta bere XML-a...


Akaso unea izan daiteke Eibarko prentsari ere bidaltzeko hemen sekulako inbentoa dagoela. Ea refritotxo bat idazten dudan, notizia honekin, eta Amatińok Eibar rebistarako idatzi zuen beste harekin...
http://www.eibar.org/blogak/amatino/23
EIBAR.ORG, primera comunidad blog en euskera


Luistxo






_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to