Datorren asteburuan, oiń esango ez doten Eibarko soziedade batian,
soziuak batuko dittuk erabagitzeko ia emakumieri sartzen laga ala ez
barixaku gabetan.

Aldatu hor "emakumeak" hitza, ipini adibidez:

- "gizon beltzak"
- "ehun kilo baino gehiagoko gizonak"
- "gizon burusoilak"
- "gizon errenak"
- "gizon dibortziatuak"
- "lau abizen euskaldun dauzkaten gizonak"

Ondo iruditzen zaionari horrelako bereizketak egitea, ondo irudituko zaio
emakumerik ez sartzea. Eta horrela pentsatzen badute, James Stewartek
pelikula hartan esaten zuen bezala, "zuk ez baduzu hori ikusten, nik ezin
dizut esplikatu".


Politikoki ez-zuzena izango naiz. Gero emon egurra lasai.

Ni ezin naiz izan gizon dibortziatuen elkartekoa
Ezin naiz izan kutxako gazte-txartelaren onuradun
Ez naute onartzen jubilatuen elkartietan
Ezin dot parte hartu 'kutxa 65' ikastaroetan
Ezin naiz sartu udal liburutegiko haurren gelan
Ez naute onartzen Arrateko basarrittarren elkartian
Ezin dot kaferik hartu emakumientzat bakarrik dan Eibarko 'Goiz-argi' tabernan
Eta gitxi falta jatan arren, "ehun kilo baino gehiagoko gizonen elkartian" be ez ninduen onartuko


Eta ez naiz diskriminatuta sentitzen.

Oin bai, oin emon egurra, Elena. :-)

Asier



_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [EMAIL PROTECTED]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to