Elena Laka wrote:
Niri ere asko gustatzen zitzaizkidan horiek. Eta nik ere ez dakit non bukatu zuten txikitako komiki horiek, eta beste mordo bat ere... Baina nik orain suertea daukat, berriz ere irakurtzeko aukera baitut. Errenterian, orain bizi naizen herrian, badirudi kultur arduradunek komikiei-eta kasu egiten dietela. Komiki lehiaketa bat antolatzen dute, baina horrez gain Udal Liburutegian komiki piloa dute. Bi liburutegi daude, helduena eta haur-gaztetxoena, eta biek dute komikien atal majoa. Zuk aipatzen dituzunak haurren liburutegian daude. Orain, astean behin-edo bi urteko semearekin hara noanean, tartetxo bat hartzen dut horiek irakurtzeko. Denbora gehiena berarekin batera ipuinak irakurtzen ematen dut, baina beti esaten diot apur batez berak bakarrik begira ditzala ipuin batzuk. Eta hor egoten gara aita-semeok, elkarren ondoan eserita, bera Teo edo beste ipuin batzuk begiratzen eta ni zuk aipatutako horiek, Tintin, Blueberry, Lucky Luke... edo beste batzuk irakurtzen. Hara noan hurrengo aldian begiratuko dizut kolekzioaren izena eta argitaletxea. Baina niri gehiago sonatzen dit Clásicos Ilustrados izenak... Agian bat baino gehiago ziren? ------------------------------------------------------
Igor Leturia Azkarate Elhuyar I+G+B Zelai Haundi kalea, 3 Osinalde industrialdea 20170 Usurbil (+34) 943 36 30 40 [EMAIL PROTECTED] / www.elhuyar.org |
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com
http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]