Lehen be bialdu dot mezu hau, baina badirudi arazoak dagozala:
 
Bruguera argitaletxeak argitaratzen ebazan, edo hori uste dot behintzat. Nik be ondo gogoratzen dodaz, umea nintzan arren. Igual ganbaran eukiko dot baten bat.
 
Hemen daukazu baten portada. Prezioa be, garai hartakoa: 15 pezeta!

http://www.teacuerdas.com/recuerdos-default61.htm

 
Interneten badago bildumazaleentzako gune bat, todocoleccion.net, eta bertan begiratuta 364 erreferentzia daukiez "Joyas Literarias Juveniles" kolekzinoari buruz:
Elena Laka wrote:
Nostalgiaren edadean sartu gara antza, eta joan zen egunean faltan botatzen genituen txikitan irakurritako ipuinak (orduan tebeoak esaten genien).
 
Gogoan daukat Joyas literarias juveniles izeneko komik kolekzioa. Hor irakurri genituen Verne, Salgary, Dumasen obra mordoa, komik moduan. Zenbat ordu eta zenbat bronka etxean ipuinari pegatuta egoteagatik. Baina ez dakit non bukatu zuten gure tebeo guztiak.
 
Ez dakit zein editorialetakoak ziren.
Baten bat akordatzen da komik horietaz? Badauka baten bat? Badaki berrargitalpenik izan den? Non topa daitezken?
Niri ere asko gustatzen zitzaizkidan horiek. Eta nik ere ez dakit non bukatu zuten txikitako komiki horiek, eta beste mordo bat ere...

Baina nik orain suertea daukat, berriz ere irakurtzeko aukera baitut. Errenterian, orain bizi naizen herrian, badirudi kultur arduradunek komikiei-eta kasu egiten dietela. Komiki lehiaketa bat antolatzen dute, baina horrez gain Udal Liburutegian komiki piloa dute. Bi liburutegi daude, helduena eta haur-gaztetxoena, eta biek dute komikien atal majoa. Zuk aipatzen dituzunak haurren liburutegian daude. Orain, astean behin-edo bi urteko semearekin hara noanean, tartetxo bat hartzen dut horiek irakurtzeko. Denbora gehiena berarekin batera ipuinak irakurtzen ematen dut, baina beti esaten diot apur batez berak bakarrik begira ditzala ipuin batzuk. Eta hor egoten gara aita-semeok, elkarren ondoan eserita, bera Teo edo beste ipuin batzuk begiratzen eta ni zuk aipatutako horiek, Tintin, Blueberry, Lucky Luke... edo beste batzuk irakurtzen.

Hara noan hurrengo aldian begiratuko dizut kolekzioaren izena eta argitaletxea. Baina niri gehiago sonatzen dit Clįsicos Ilustrados izenak... Agian bat baino gehiago ziren?
 
------------------------------------------------------
Igor Leturia Azkarate
Elhuyar I+G+B
Zelai Haundi kalea, 3
Osinalde industrialdea
20170 Usurbil
(+34) 943 36 30 40
[EMAIL PROTECTED] / www.elhuyar.org
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]



Nuevo Correo Yahoo!
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to