Markosek:
"lehengoan Julen Gabiriak EHAKren mitin baten kronikan: hasieran, gizon batek Jone Goirizelaia oso ederra dela esan duela,edo antzeko zerbait, kontatu digu Gabiriak, eta "gaztelaniaz" zehaztu du. Baina gero, entzule batek "”urduri daude!" bota duela diosku. Harridura ikurra bai aurretik eta bai atzetik jarrita, ez du azaldu beharrik aldarria gaztelaniaz egin duela"
Mitina ez zen EHAKena izan, ezpada Batasunarena.
Bestetik, jentearen berbak dirala-ta, jatorrizko testuan berba horreek danak gaztelaniaz idatzi nebazan, holan esan ebezan eta. Gero, artikulua Berriara bialdu, eta hango kazetariak esan eustan dana euskeraz ipinten dabela eurek, eta holan izan behar zala (Laura Mintegik idatzitakoan baegoan zeozertxo gaztelaniaz, baina tira).
Eta esan eustan: "nahi baduzu, guztietan zehaztuko dugu gaztelaniaz esan zituztela", baina erantzun neutsan ezetz, itxura emongo ebalako nire asmoa zala hareek maketo lez agertuarazotea. Proposatu neutsan lehenengoan bakarrik zehazteko gaztelaniaz esan ebela, eta hortik aurrera lasai-lasai itzultzeko jentearen berbak.
Eta berak hori egin eban, baina nik ipini neban lekuan "nerviosos no... ”muy nerviosos!", aurreko harridura marka kentzea ahaztu jakon.
Julen
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com
http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]