Nere blogean azkena:
http://www.blogak.com/josu/mendicute-eta-mendikute
Josu.
"Mendicute eta Mendikute
Jatorri etimologikoaren inguruan
Betidanik C-rekin idatzi izan dot nere abizena, Mendicute. Horrela irakatsi
zidaten ofizialki horrela dudalako. Eta horrela dut aitak horrela zuelako.
Eta bere aitak. Eta aitonaren aitak. Horren aurrerakorik ez dut ezagutzen.
Agian aitonaren aitonak edo bere aurrekoek K-z idatziko zuten eta
espainolismoak C letra ekarri zion nire birraitonaren abizenari. Ala agian
Mendicute C-rekin zen eta euskalduntasun nahiak ekarri dio K azken mendean?
Neri goitik etorri zait Mendicute C letraz idatzita eta ez dakat aldatzeko
intentziorik. Berdin zait zeren eragiñez dagon horrela. Frankismoaren
inposizioaren emaitzetako bat baldin bada, gera dadila islapen historiko
modura, gertatutakoak inoiz ez ahazteko. Memoria historiko gisa. Baina pasa
dan astean nere abizenaren jatorria ezagutzen aritu nintzen eta ez zait
iruditzen C hori frankismoaren eragiñez dakadanik.
Tolosa inguruan dagoen Mendikute mendiaren inguruan dago informazio gehiena
interneten. Soraluzeko Mendikute Dorretxea ere agertzen da hor nonbat.
Abizenaren armarria eta historia lortzeko izan nituen, baina ez zitzaidan
erraza izan. Armarririk ez nuen lortu, baina nere zalantzak asetu zituen
informazioa bai, eta hemen aurkezten dizuet.
Jatorriaren nondik norakoak Koldo Mitxelenaren teoriak argitu dizkit. Izena
ikusi eta laster konturatzen gara "Mendicute= mendi+cute" dela, baina "cute"
hori nondik datorren ez dugu hain argi ikusten Mendizabal, Mendiluze,
Mendiarte edo Mendiguren bezalako abizenekin moduan. "Cute" zer ote den ez
dugu jakiten.
Koldo Mitxelenaren esanetan, latinetik eratorria dugu abizenaren zati hori.
Latinez "mons acutum"-ek "mendi zorrotza" esan nahi omen du.
Hortaz euskarazko abizena Mendizorrotza behar luke, eta gaztelerazkoak
Monteagudo. Mendicute, berriz, euskarazko eta latinezko hitzak elkartuz
lortutako abizena dugu. "Mendi" euskaraz eta "cute" latinez, alegia.
Beraz, Mendicute zuzena dela argi geratzen delakoan nago, eta Mendikute
K-rekin, Mendicutetik datorrela ondorioztatzen dot. Badirudi lehenago izan
zela C-rekin K-rekin baino, eta ez dela C gazteleraren influentzia, baizik
eta K euskararena.
Askotan entzun behar izan dot Mendicute abizen euskalduna dela eta hortaz
K-rekin idatzi behar dudala. Euskalduntasun itsu horren gainetik nere
familiak utzi didana onartzea erabaki izan dot beti. Ez naiz euskaldunagoa
sentitzen abizena K-z idaztearren, nere sentimentuak eta ideologiak ez
daramatzat abizenean baizik eta buruan eta betez ere bihotzean.
Hala ere, Mendicute idazteagatik españolito deitu nautenek badirudi nere
abizenaren lehen ikusira mugatu direla bere historia jakin barik.
Mendicute/Mendicute abizenari buruzko informazio osagarri, kontradiktorio
edo dena delakorik baduzu, gustura eskertuko dizut."
()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()()
[EMAIL PROTECTED]
www.blogak.com/josu
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]