Mendicutek: <Koldo Mitxelenaren esanetan, latinetik eratorria dugu abizenaren zati hori.
<Latinez "mons acutum"-ek "mendi zorrotza" esan nahi omen du. -- Bakoitzak jakingo dik bere deitura zelan arraio idatzi. Hor ez zegok nere aldetik batere eztabadairik. Are gehiago kontuan izanik, Manuel Lekuona zaharrak esan ohi zuenez, euskara batuaren katramilen inguruan, "aldatzeko behar direla arrazoiak, ez lehenean jarraitzeko". Hala ere, Koldo Mitxelena aipagai denez, gogoratzen diat berak behin esandakoa, herrien izen ofiziala aldatzea modan edo jarri zenean: "Esanak esan, neretzat bederen, Vergara beti izango da Vergara" (kasu honetan ere, Mendicuterenean bezala, jatorria latina omen, Virgala edo honelako zerbait alegia). Hala ere, Bergarako gida-liburuan telefono-zenbakiren bat aurkitu behar izaten dudan bakoitzean gure Koldo maisua zenaz gogoratu izaten nauk eta pentsatu: "Koldo, argia eta jakituna zinen gero, baina bizirik bazina, ez zenuke sekula Vergara listinean aurkituko..." Amatiño _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
