Julenek: 

 < Bai? Benetan lirainak iruditzen jatzuz errotak? Karreteratik begiratuta, kotxeko perspektibatik,  
< ez  deutsut diskutiduko; baina probau dozu menditik bertatik, ze "lirain" ikusten diran? 
-- Eztabaida hau ez dok barrixa. Segurutik erromatarren kaltzadak, XIII. mendeko ur-errotak eta XVII.ko burdiñolak eta geroagoko presak be eragiñen bat euki juen. Eta haize-errotak, kendu bihar diranian kendu eta kitto. Ez juat uste energixa-sistemarik arbuiagarrixena danik. Eta, bai, nik bertatik bertara ikusi izan jittuak, baitta barruan sartu eta goraiño igo be.

 < Sutu egiten naz parke eolikoen "garbitasunaren" kontua entzuterakoan. Garbitzat saldu jakuz,    <AHTa   eta beste hainbeste megaproiektu saldu jakuzan modu berean: informazinorik emon barik.   < Ipini   egin dira, eta kito. Eztabaida barik. 
-- Neri ostera onarteziña irixten jatak zenbaiten informaziñorik eza, Eneko Astigarragak hamen bertan sarri aitzen emon izan dauanez. Betiko, arazuak planteatzen diranian ezta agertu be, eta martxan jartzen diranian "nerekin ez juek kontau" . Parke eolikoak ez dabela eztabaidarik euki... Bistakua dok hik ez duala "Euskal Autonomi Erkidegoko Energia Eolikoaren Lurralde eta Sektore Plana" (2002) ezautzen. Ezta entzun be gero¡ Baiña kritika eitteko aurrena. Plan horren PDFa jasotzeko aukera zerrenda honetako guztiak euki izan juek. Eta oin be lortuko neuake, nahiz eta LAU URTE BERANDUAO¡ Bidez batez, jakin egik Plan hori dala sektore eolikoan espaiñiar Estatuan egin dan bakarra. Beste parke guztiak, Nafarroako guztiak esate baterako, aurreko plan barik ein izan dittuk.

 < Bazirudienean energia barriztagarri garbiena, inpaktu gitxikoena eta merkeena eguzki panelak zirala, aukera hori guztiz desagertu jaku,  
-- Barkatu Julen. Hi oso tipo argixa izango haiz, eta hainbat gauzatarako mundukorik aproposena, baiña eguzki-indarraz ez dakik askorik. Eta nik ez jakat dana esplikatu biharrik. Nekatu eitten nok...
 
< eta oin emoten dau energia barriztatzeko aukera bakarra mendi puntako eolikoa dala.  
-- Zentral nuklearraz ez eitteko erabilli zuan argumentua: Soluziñua haize-errotak zittuan. Oin, ostera, arazua dozena erdi mendilerro salbatzia dok kontua...
 
< Gamesaz gain, egongo da politikoren bat patrikak ondo betetan hor be. 
-- Hau bai argumentu barrixa. Oso teknikua gaiñera... beste errazoirik  ez dauanerako aukerakuena.

 < Tira, eta honi buruzko gehiago, Argiarako idatzi barri dodan artikulo baten, oindino argitaratu bakoa. Eske fibra sensiblea ikutu deustazu, Amatiño... 
-- Fibra sensiblia bai... gaiarekiko ezautza ostera... nere dudak jakaraz.  Baiña hik idatzi, lasai. Iñok ez deuk kontrakorik eingo-eta.
 
Amatiño



LLama Gratis a cualquier PC del Mundo.
Llamadas a fijos y móviles desde 1 céntimo por minuto.
http://es.voice.yahoo.com
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to