- Naturgas Estructura societaria:
http://www.naturgas.es/html/public/es/index.php?mod=conocenos_estructura

- Naturgas Accionariado:
http://www.naturgas.es/html/public/es/index.php?mod=conocenos_accionariado

Jabegoa nahiko konzentratua, gehiengoa portugesa (EDP),
hidrocantabricoren bitartez.

Iberdrolaren jabegoa egunero alda daiteke Burtsako sal-erosketen
arabera, baina hemen duzu nagusiak CNMVtik :
http://www.cnmv.es/asp/em/ps/ParticipesSociedad.asp?NIF=A-48010615

baina ikusten duzunez nagusi horien jabegoa, guztira, %25ra ez da
ailegatzen. Beste %75a burtsan akzionista txikien eskutan,  nik esango
nuke pentsio eta inbertsio fondoen eskuetan eta banakako txikien
eskuetan dagoela. Nahiko sakabanatua beraz.

Jakina, jendeak banketxe edo kutxa batean 1000 euroko inbertsio fondoa
egiten duenean,  jestoreen esku lagatzen kudeatze hori, ez da asanblea
batera joango Garoña edo Trillo ixteko eskatuz, baina berez joan
zitekeen.

Imanoltxo, EPSVren bat baldin baduzu (eta oker ez banabil, hezkuntza
saileko langile guztiek dute), ez Oriol Ybarra bezain beste, baina  ia
seguru Iberdrolaren zati bat zurea dela, hezkuntzako EPSV horrek
seguruenez izango duelako, besteak beste, Iberdrolako akzioak  :-)

interesantea?

eneko

El 25/01/07, Imanol Trebiño<[EMAIL PROTECTED]> escribió:
>
>
>    Herenegun edo Naturgas-ek (gasa suministratzen doskun enpresa) eskaini
> zoskun elektrizitatea eurekin kontratatzea.
>
>     Hasteko eta behin, berri ona da, elektrizitatea hemen monopolioa izan
> danian -bakarrik Iberdrolarekin kontratatu zeikian- orain badirudi gutxienez
> aukera bi dagozala: Iberdrola eta Naturgas.
>
>     Amatiño izan da foro honetan kontsumidoreen indarraren gainean gehixen
> berba egin dabena -ez ditut bere berba zehatzak gogoratzen- eta kasu
> honetarako nik be jakin gura dot zeintzuk dagozan bi marka horien atzetik.
>
>     Esate baterako, Iberdrolako nagusiak beti emon deste Neguriko familia
> eternofrankistakoak; akzionista inportateen artean badira BBK (%10?) eta
> Florentino Perez, Madrilgo futbol taldearen presidentearen enpresa, kopuru
> berean; eta orain ez dakit Eskoziako enpresa batek ez ote daben izango beste
> zati inportante bat. Zuzena da akzionista nagusien nire inpresio hau?
>
>     Eta Naturgas? zer letxes da Naturgas? Nor dago horren atzian? Nik ez
> dakat ideiarik bez.
>
>     Ea ba, ea halako kontuotan nik baino gehixago dakizuenok informaziño
> interesanteren bat emoten destazuen.
>
>     Gero arte.
>             it.
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to