Iberdrola eta Naturgas enpresez gain, beste bat gehittuko dot aukera esparrua zabaltzeko eta nere ustetan, hobetzeko: Electra Norte, baina hauek ez jatzuez etxera ate joka jungo. Weborrixan bertan dake eskaera orri bat (http://www.electranorte.es), bete, eta gero beraiek jartzen dira hartuemonetan.

Beraien weborrittik hauxe, kopipastian:
  • Nor da Electra Norte?
    Electra Norte 1997, S.A.U. jatorri berriztagarriko energia elektrikoa produzitzen eta merkaturatzen duen enpresa da. Jardun esparrua Estatuko lurralde osoa du. Electra Norte osorik eskumendeko du Electra de Carbayín, S.A.-k, orain dela laurogei urtetik Asturiasko erdialdeko bezeroei zerbitzua ematen ari den konpainia banatzaile independenteak.
  • Zerk ezberdintzen du Electra Norte beste elektrizitate-enpresa batzuetatik?
    Electra Nortek xede bakarra du: energia berriztagarriak. Horixe da gure apustu bakarra eta gure konpromiso bakarra. Denek ezin dute gauza bera esan.
  • Nolakoak dira Electra Norteren bezeroak?
    Electra Nortek mota guztietako bezeroei saltzen ahal die jatorri berriztagarriko elektrizitatea: tentsio altuan zein baxuan; enpresa eta partikularrei; 17 autonomia erkidegoetan.
[igo]

Hornitzaile aldaketari buruz



_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to