Enekok emon deuk Naturgas eta Iberdrolaren akzio-banaketaren barri eta, hik
ni aittatu nauanez, nik beste datu bat emongo deuat.

Euskal gas sistema, neurririk haundienian, Eusko Jaurlaritzana (EVE) zuan
oin dala lau urte arte. Eusko Jaurlaritzak oin dala ia 25 urte erabagi juan
euskal energia politika egittia. Konturatu zuan euskal egoera energetikoa
penagarrixa zala eta ekintza pribatuak ezer egitten ez zebanez, erabagi juan
ekimena hartu eta enpresa publikua sortzia: EVE (Ente Vasco de la Energia)-

Hogei urtian EVEk kriston lana egin juan eta lortu juan gaur egun indarrian
daguan euskal gas-sare nausixa. Baiña oin dala lau urte, Jaurlaritzak (nere
jefiak), pentsau juan egoera normal batian Administraziño Publikuan zeregiña
ez dala gas-enpresa baten jabe izatia eta gas-zerbitzua kudiatzia.
Zentzunezkua izan zala, ekimen pribaturik ez zeguan momentuan (1980), ekimen
pribatuak hutsune hori konpondu nahixa, baiña Europa guztian merkatua
normaltzen eta liberalizatzen ari dan garaixan logikoa zala euskal gasa be
pribatizatzea. Behin asmo hori politikoki erabagi eta gero, euskal
gas-enpresa publikoa baloratu zuan eta merkatuan salgai jarri. Oker ez
banagok Frantzia, Italia, Portugal, Britainia Handia, Espaiñia (Iberdrola)
eta Portugaleko (EDP) enpresa haundixak euren eskintzak aurkeztu jittuen.
Atzenian, bi geratu zittuan, Iberdrola eta EDP.

Orduko egunkarixetan zihatz informatu zanezkero (neri tokau jatan
informaziño haura zabaltzia), EDPn eskintza ekonomikua hobia izan zuan
baiña, halandabe, Iberdrolan kaltetan EDPri saltzeko atzenian hartu zan
erabagixan errezoirik haundixena zera izan zuan: Iberdrola ez zuan izan
gauza segurtatzeko gas-enpresa pribatu barrixan egoitza Euskadin geratuko
zanik betirako eta Portugaleko EDPk, ostera, biharrezko garantixak emon
jittuan.

Bilboko lobby ekonomiko eta "enteratu" guztiak segurutzat jotzen juen
Jaurlaritza (edo agintian jeguan alderdi nausixa)  ez zala ausartuko euskal
enpresa elektrikoari ezezkua esaten (hik hor behian aittatzen dittuan
jatorri eta interesengaittik) baiña nere jefiak hor be demostrau juan
demostrau biharrekua.

Hortik aurrera, erabagixa hiria dok.

Amatiño
  -----Mensaje original-----
  De: [EMAIL PROTECTED]
[mailto:[EMAIL PROTECTED] nombre de Imanol Trebiño
  Enviado el: jueves, 25 de enero de 2007 23:36
  Para: Eibar eibartarrak Posta Zerrenda
  Asunto: [eibar] Iberdrola, Naturgas


     Herenegun edo Naturgas-ek (gasa suministratzen doskun enpresa) eskaini
zoskun elektrizitatea eurekin kontratatzea.

      Hasteko eta behin, berri ona da, elektrizitatea hemen monopolioa izan
danian -bakarrik Iberdrolarekin kontratatu zeikian- orain badirudi gutxienez
aukera bi dagozala: Iberdrola eta Naturgas.

      Amatiño izan da foro honetan kontsumidoreen indarraren gainean gehixen
berba egin dabena -ez ditut bere berba zehatzak gogoratzen- eta kasu
honetarako nik be jakin gura dot zeintzuk dagozan bi marka horien atzetik.

      Esate baterako, Iberdrolako nagusiak beti emon deste Neguriko familia
eternofrankistakoak; akzionista inportateen artean badira BBK (%10?) eta
Florentino Perez, Madrilgo futbol taldearen presidentearen enpresa, kopuru
berean; eta orain ez dakit Eskoziako enpresa batek ez ote daben izango beste
zati inportante bat. Zuzena da akzionista nagusien nire inpresio hau?

      Eta Naturgas? zer letxes da Naturgas? Nor dago horren atzian? Nik ez
dakat ideiarik bez.

      Ea ba, ea halako kontuotan nik baino gehixago dakizuenok informaziño
interesanteren bat emoten destazuen.

      Gero arte.
              it.
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to