Babes ofizialeko etxeen kasuan desabantaila handiena zozketan ezer
lortzen dutenek dute, tokatu zaienekin alderatuta. Loteria, kiniela
edo bono-loto baino askoz hobea da saria. Badaudela diote, baina nik
ez dut etxea tokatu zaion gertuko inor ezagutzen, errentan lortu
dituztenak pare bat bai, baina bertan bizi behar dute.

Baina ezkondu gabekoen desabantailen zerrenda ezkondutakoekin
konparatuta luzea da: seguruak, errenta, alargunsariak, seme-alaben
desabantailak, babes eza banaketan, etabar. Hori bai, dibortzioa
sinpleagoa da! :-)

Zalantzak. Ezkontzeko tentauta azken boladan, gorago eman ditudan
arrazoiengatik.  Gure garaian askok ez ginen ezkontzen, baina
zahartzen goaz eta gauzak dauden bezala daudela ikusirik, nere
koadrilako dozena erdi lagun horrela egin dute azken 4-5 urteetan,
bikotearekin 20 urte bizi ondoren, paperak bete eta listo, ezkonduta.

Baina, ez dakit,  mezu honen izenburu inperatiboa ikusita, agian kasu
egingo dizut eta beste 20 urte berdin jarraituko dut  :-)

Kanpoko andria/gizona etxekoa baino hobia...,   edo horrelako zerbait
dio esaerak :-)

eneko

2007/5/7, Gari Araolaza <[EMAIL PROTECTED]>:
> Lehen ere komentatu izan dot, ni izatezko bikoteak regulatzearen aurka
> nagoela. Aurka nago, ezkonduek dauzkaten abantaila gehienak bai, baina
> desabantailak ez dituztelako, eta horrek desberdintasun bat sortzen
> du. Horretarako, ez zegoen horrelako figurarik sortu beharrik, eman
> ezkonduei abantaila horiek eta listo, figura bakarra, ez bi, normala
> eta light-a.
>
> Izatezko bikoteak figura legal moduan egoteko arrazoi bakarra
> homosexualen kasuan izan zitekeen, baina orain hori ere ez, haiek ere
> ezkontzeko aukera dute eta.
>
> Orain konturatzen naiz beste desabantaila batzuk ere badituela
> ezkonduta egoteak.
>
> Adibidez, ezkongabeen kasuan bi aldiz apuntatzen dira babes ofizialeko
> etxeen zerrendetara, edo batek etxea lehendik izanda, besteak ematen
> du izena Etxebiden. Nire inguruan horrelako bi kasu gutxienez
> ezagutzen ditut, eta lankideek ere ezagutzen dituzte, eta kontua da
> legedia errespetatzen ari direla modu horretan. Etikoki tranpa
> iruditzen zait baina legalki badakit ez dela. Ez nago ziur izatezko
> bikoteen kasuan ere hori posible den.
>
> Zaloak albotik esan didan moduan, babes ofizialeko etxeak errentan
> eman beharko lituzkete, saldu gabe.
>
> Eta dibortziatzea pentsatu beharko dugu etxean, (ez etxe kontuagatik,
> arazo hori erdi bideratuta daukagu eta), baina politikak horrela
> jarraitzen badu etorkizunean etorriko dira beste abantaila batzuk.
> Elenak agian esango dit posible den modu errazean egitea eta orain
> bezala bizitzen jarraitzea.
>
> Gari
> _______________________________________________
> Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com
>
> http://www.eibar.org/zerrenda
>
> harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
>


-- 
Eneko Astigarraga
CodeSyntax
Azitaingo Industrialdea 3 K
E-20600-EIBAR
Tel: +34 943 82 17 80
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to