Markos:

Aurrekoan telebista piztu, Kalaka ipini, eta zuk orduantxe bukatu berri
zenuen espitx moduko bat, ondorengo hizlariek asko famatu zutena:
bikote barruan norberak sekretuak gordetzearen komenigarritasunaz-edo,
ulertu nuenez. Han esandakoa guretzat laburtzerik bai? (bestela,
itxarongo dugu, ea blogean sartzen duzun).

X.

El 07/05/2007, a las 12:38, markos zapiain escribió:

oker ez banago, dibortzioa ere zenbat eta hurbilago urtearen
erdialdetik
orduan eta mozkin potoloagoa zerga aitorpenean

halako eran non, behin oinarri on bat edukita, ekainean ezkontzetik eta
dibortziatzetik bizi baitzaitezke

hori bai, beti bikotekide berdinarekin ezkondu eta dibortziatu nahi
izanez
gero, eta epailea dibortzioaren komenigarritasunaz konbentzitu behar
denez,
bikotekidearekin tentuz itundu behar izaten dira esaterako tratu
txarrak
frogatzen dituzten beltzuneak

----- Original Message -----
From: "Mikel Elorza" <[EMAIL PROTECTED]>
To: "Eibartarrak zerrenda" <eibartarrak@postaria.com>
Sent: Monday, May 07, 2007 12:27 PM
Subject: Re: [eibar] Ez ezkondu!




>Zergatik da fiskalki ekaina hilabete egokixena?

Ezkontzen zaren urte horri dagokionez bi deklarazio egin ahal direlako,
bakarrekoa bat (ezkonzta data artekoa) eta bateratua bestea (ezkontza
datatik urte amaiera bitartekoa). Eta, normalean, egokien ateratzeko
urtearen erdira hurbiltzea da komenigarriena. Ekainaren 30 ingurua,
alegia.
Zerga alorrean, hala ere, norberaren egoeraren arabera asko aldatzen
dira
gauzak. Biek lan eginez gero, ezkondu ostean ere seguruena
komenigarriagoa
izango da deklarazioa bateratua ez egitea eta beraz kasu horretan
antzera
irten daiteke. Kalkuluakegin behar, "arrazoi komertzialak medio".

Mikel



Mikel
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to