Lehen ere komentatu izan dot, ni izatezko bikoteak regulatzearen aurka
nagoela. Aurka nago, ezkonduek dauzkaten abantaila gehienak bai, baina
desabantailak ez dituztelako, eta horrek desberdintasun bat sortzen
du. Horretarako, ez zegoen horrelako figurarik sortu beharrik, eman
ezkonduei abantaila horiek eta listo, figura bakarra, ez bi, normala
eta light-a.

Izatezko bikoteak figura legal moduan egoteko arrazoi bakarra
homosexualen kasuan izan zitekeen, baina orain hori ere ez, haiek ere
ezkontzeko aukera dute eta.

Orain konturatzen naiz beste desabantaila batzuk ere badituela
ezkonduta egoteak.

Adibidez, ezkongabeen kasuan bi aldiz apuntatzen dira babes ofizialeko
etxeen zerrendetara, edo batek etxea lehendik izanda, besteak ematen
du izena Etxebiden. Nire inguruan horrelako bi kasu gutxienez
ezagutzen ditut, eta lankideek ere ezagutzen dituzte, eta kontua da
legedia errespetatzen ari direla modu horretan. Etikoki tranpa
iruditzen zait baina legalki badakit ez dela. Ez nago ziur izatezko
bikoteen kasuan ere hori posible den.

Zaloak albotik esan didan moduan, babes ofizialeko etxeak errentan
eman beharko lituzkete, saldu gabe.

Eta dibortziatzea pentsatu beharko dugu etxean, (ez etxe kontuagatik,
arazo hori erdi bideratuta daukagu eta), baina politikak horrela
jarraitzen badu etorkizunean etorriko dira beste abantaila batzuk.
Elenak agian esango dit posible den modu errazean egitea eta orain
bezala bizitzen jarraitzea.

Gari
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to